Innkiako taldea.
Ekintzailetza
Elkarrizketak 14 maiatza, 2026

Innkia, adimen artifizialeko soluzio berritzaileak eskaintzen dituen startupa

Bind programan parte hartu Arrasateko enpresa horrek eta bere aurrekontuaren % 75 inguru I+G arlora bideratzen du
-

Innkia Arrasaten kokatuta dagoen startupa da, eta urtebete darama adimen artifizialeko soluzio berritzaileak eskaintzen. I+G arlora bideratzen du bere aurrekontuaren % 75 inguru. Bind 4.0 programan hartzen du parte enpresa bultzatzaile gisa Orona izanda. Industrian ekintzailetzako eta berrikuntzako proiektuak bultzatzen dituen  Ekintzaile programari esker SPRI Taldearen laguntza jaso du.

Enpresa 2025ean sortu zen, “Adimen Artifizial Fidagarriaren soluzio diferentzialak garatzeko erronkarekin, AArekin denok lortu nahi dugun inpaktu eraldatzaile, biderkatzaile eta jasangarria harengan konfiantza izan dezakezunean soilik baita posible. Gure hiru bazkideen ikuspegi partekatuaren emaitza gara: Ikerlan zentro teknologikoa, Laboral Kutxa taldea eta Mondragon Korporazioa. Batasun horrek Aaren teknologiak, merkatuaren benetako beharrak eta definitzen gaituen espiritu kooperatiboa uztartzen ditu”, dio Gorka Artolak, konpainiako CEOak.

Lehen urtean, lehen bi produktu-familiak definitzen eta garatzen lan egin dute. “NK-AIgovernance sortu dugu, enpresa arloko AA modu seguruan, fidagarrian eta AI Act eta NK-CODEx betez barneratzeko prozesua bizkortzeko AAren gure gobernu-plataforma. Software kritikoa sortzeko, mantentzeko eta modu automatiko eta fidagarrian modernizatzeko AA sistema autonomoa da”. Produktu honek softwarea lengoaia modernoetara itzultzeko denbora % 90ean murrizten du.

BIND programan duen parte-hartzea Oronarekin (enpresa eragile gisa) bideratu da, eta NK-CODEx sistemaren pilotua garatu dute harekin.

Bost langilek osatzen dute orain lantaldea, “eta 20 pertsona baino gehiago ditugu, gure enpresa bazkideetatik garapen teknologikoan eta merkatu-garapenean laguntzen digutenak”. Beren produktuen lehen bertsioak merkaturatu berri dituzte. “Lortu ditugu lehen salmentak eta 2027an milioi bat euroko fakturazioa gainditzea espero dugu”.

Innkiak aurrekontuaren % 75 inguru bideratzen du I+Gra, eta langileen erdiak lan horietan aritzen dira.

SPRI Taldetik jasotako azken laguntza Ekintzaile programari esker izan da. “Baliabide horiek, batez ere, fase guztietan merkatuaren garapenerako geure buruak prestatzera bideratzen ditugu: merkatuaren analisia, merkaturatze-estrategia, salmenta-prozesuak, onlineko komunikazioa… Bestalde, laguntza horren zati bat gure negozioaren oinarri diren aktibo ukiezinak, merkatuan beste batzuengandik bereiztea ahalbidetzen digutenak, babesteko erabiliko dugu”.

Etorkizuneko erronken artean, balio disruptiboko proposamena merkaturatzea nabarmendu behar da. “Horri esker, orain arte bideraezinak izan diren gauzak posible bihurtzen ditugu, hala nola COBOLen idatzitako software kritikoko sistemak modernizatzea, edo eraikitzen hamarkadak daramatzaten eta oinarrizko mekanismo hori ez duten  sistemetako software segurua garatzeko bizitza-zikloko testing unitarioa sartzea”.

Proposamen berritzaileak direnez, erreferentzia eta arrakastekin egin behar zaio aurre “aldaketari diogun beldur naturalari. Horixe bera da datozen urteetarako gure erronka eta helburu nagusia”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Carlos  Infante  (Cegasa  Energía):  “Energia  biltegiratzeak  sarea  indartzeko  eta  sistema  elektrikoari  egonkortasuna  emateko  aukera  ematen  du”

Carlos Infante (Cegasa Energía): “Energia biltegiratzeak sarea indartzeko eta sistema elektrikoari egonkortasuna emateko aukera ematen du”

Euskal konpainia aurrera doa LFP litiozko bateriadun BESS soluzioen eredu baterantz, eta bere presentzia handitu du proiektu handietan eta merkatu berrietan, hala nola itsasontzigintzan.

Alfe  Cutting  Europan  erreferentea  da  ebaketa  industrialeko  erreminten  fabrikazioan,  eta  300.000  produktu  baino  gehiagoko  eskaintza  du
13/05/2026 Nazioartekotzea

Alfe Cutting Europan erreferentea da ebaketa industrialeko erreminten fabrikazioan, eta 300.000 produktu baino gehiagoko eskaintza du

Enpresa bizkaitarra Italiako Comesa enpresak erosi berri du, eta Europan, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan dihardu, batez ere.

Ayesa  Digital  zibersegurtasun  poskuantikoa  industrian  txertatzeko  proiektu  baten  buru  da
12/05/2026 I+G+B

Ayesa Digital zibersegurtasun poskuantikoa industrian txertatzeko proiektu baten buru da

Enpresa Espainiako eta Latinoamerikako zerbitzu digitalen hornitzaile nagusietako bat da, eta Hazitek programak finantzatutako BAQURA proiektuan parte hartzen du.

CIMICOk  hondakin-uren  tratamendurako  teknologia  berritzaileak  eskaintzen  ditu

CIMICOk hondakin-uren tratamendurako teknologia berritzaileak eskaintzen ditu

Donostiako enpresak ingeniaritza, biologia eta digitalizazioa batzen ditu bere aplikazioetan

Sentinel  Eventsek  aisialdiko  segurtasuna  ulertzeko  modu  berri  bat  diseinatu  du
11/05/2026 Ekintzailetza

Sentinel Eventsek aisialdiko segurtasuna ulertzeko modu berri bat diseinatu du

Sentinel eskumuturrekoak larrialdietan prebentzioa, kontrola eta erantzuna uztartzen ditu.

EXFAN  proiektuak  hegazkintzako  propultsioaren  eraginkortasuna  hobetzen  du
08/05/2026 I+G+B

EXFAN proiektuak hegazkintzako propultsioaren eraginkortasuna hobetzen du

Egile gipuzkoar konpainia EXFANeko kide da, erregai-piletan soberan dagoen beroa propultsiorako energia erabilgarri bihurtzeko ekimena.

Ormola,  kanpoko  argiteriarako  injekzio-moldeen  fabrikatzaile  europar  handiena
07/05/2026 I+G+B

Ormola, kanpoko argiteriarako injekzio-moldeen fabrikatzaile europar handiena

Azpeitiko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta urtean negozioa % 15 handitzea aurreikusten du

Vyne  HR,  adimen  artifizialarekin  talentu-hautaketa  prozesuen  etorkizuna
07/05/2026 Ekintzailetza

Vyne HR, adimen artifizialarekin talentu-hautaketa prozesuen etorkizuna

Arabako startup-ak 4YFN 2026 nazioarteko azokan parte hartu du SPRI Taldearen eskutik, bere talentua kudeatzeko plataforma adimendunarekin.

Glualek  nazioartean  duen  posizionamendua  bultzatzen  du,  soluzio  hidrauliko  aurreratuetan  espezialista  gisa
06/05/2026 Berrikuntza

Glualek nazioartean duen posizionamendua bultzatzen du, soluzio hidrauliko aurreratuetan espezialista gisa

Euskal ETEak Santiago Bernabeu estadioko belar atzeragarriaren diseinuan parte hartu du, ingeniaritza ikonikoko proiektuan 

Iruma  Ekialde  Ertaineko  sektore  siderurgikoaren  bila  abiatu  da
06/05/2026 Nazioartekotzea

Iruma Ekialde Ertaineko sektore siderurgikoaren bila abiatu da

Gipuzkoako enpresa 50 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta irtenbide industrialak eta bezeroen beharretan oinarritutako zerbitzu globala eskaintzen ditu. Urtean 6,5 milioi euro inguruko fakturazioa du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.