Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 otsaila, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Zenialabs, berrikuntza eta lankidetza robotikaren eta automatizazioaren sektorean hazteko

Garapen berritzaileei, lankidetza-inguruneari eta SPRI Taldearen Hazitek programan parte hartzeari esker, Bizkaiko enpresak kontaktu garrantzitsuak lortu ditu sektorean, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrarekin elkartu da eta GALATEA Europako proiektuan parte hartu du.

Zenialabs Automation Intelligencek ingurune konplexuetan zereginak sinplifikatu eta automatizatzeko gai diren soluzio teknologikoak eskaintzen ditu 2020tik. Horretarako, bere garapen propioak funtsezko hiru teknologiarekin batzen ditu: abiadura handiko hardwarean oinarritutako txip-sistemak, Ikusmena eta Adimen Artifiziala (IA/AA)) eta komunikazio sendoak.  

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikotik, SPRI Taldeak bultzatzen duen BIC Bizkaiako egoitzaren bitartez, enpresa gazteak hainbat sektoreri ematen die zerbitzua, hala nola, telekomunikazioei, ibilgailu adimendunei, robotikari edo dronei. “Ikusten ari gara eskaera handia dagoela sektore askotan zeregin espezifikoetarako sistemen automatizazioan. Batez ere, robot edo automatismo tradizionalen soluzioak funtzionatzen ez duten edo oraindik probatu ez diren lekuetan”, Javier Sánchez Cubillok, Zenialabseko CEOak, adierazi duenez. “Beste eskaera handienetako bat elektronikaren eta firmware pertsonalizatuaren diseinua da. Horri esker, bezeroaren etxean instalatuta dauden baina zeregin berri bat egiteko adimen-puntu bat falta zaien sistemak osa ditzakegu”, gaineratu du.  

Gaur egun, hainbat garapen-ildo ditu enpresak, eta horiek askotariko proiektu bihurtzen dira. Horrela azaldu du Sánchez Cubillok: “Hainbat proiektu ditugu esku artean, hala nola trenbide-sektorea ikuskatzeko eta mantentzeko robot bat, portuan TEU edukiontziak ikuskatzeko proiektu bat, eta karga astuneko floten aparkaleku automatizaturako kamioietako bolantearen sistema robotizatu baten garapena, besteak beste”.  

Hazteko eta horrelako proiektuei ekiteko, Zenialabsetik, alde batetik, lankidetza nabarmentzen dute. “Gure egoitza BIC Bizkaian izateak aukera ematen digu tokiko erakundeekin, enpresekin edo zentro teknologikoekin lankidetzan aritzeko. Horrek asko errazten du gure garapenak ikusaraztea, baliozkotzea eta oso harreman garrantzitsu eta aberasgarriak ezartzea”, CEOaren esanetan. Ildo horretan, nabarmentzekoa da SPRI Taldearen Hazitek programaren BIZIBIKES proiektuan parte hartu izana. “Horri esker, harremanak lotu ditugu Euskadiko mugikortasunaren sektoreko enpresa garrantzitsuekin, eta, horren bidez, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrarekin (MLC-ITS Euskadi) eta Bilbao PortLabekin ere elkartu gara. Horrek, aldi berean, kontaktu-sare bikain baterako sarbidea eman digu, eta GALATEA europar proiektuan parte hartzeko aukera eman digu, gure garapenak etorkizuneko portu digitalizatuetan sartzeko”, azaldu du.  

Lankidetzari berrikuntza gehitu behar zaio, Zenialabsena bezalako sektore batean funtsezko ezaugarria baita. “Gure garapenei berrikuntza maila handia aplikatzen diegu beti, eta hori funtsezkoa da, bestela ez genuke merkatuan lekurik izango robotikaren eta automatizazioaren munduko beste konpainia handi batzuen aurrean”, Sánchez Cubillok dioenez. Egun, industria-sektoreetan eta I+G+b sektoreetan esperientzia duten bost ingeniarik osatzen duten talde batekin, ildo horri jarraitu nahi dio enpresa gazteak. “Hurrengo urteetan hazten jarraitzea aurreikusten dugu, bai taldean, bai proiektuetan eta merkatuan. Gero eta proiektu garrantzitsuagoak eta konplexuagoak gure gain hartzea espero dugu, sektorean gero eta leku garrantzitsuagoa izateko”, amaitu du.  

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.  

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak