Up Euskadi Plataforma Deal Room
Albisteak 19 ekaina, 2022

UP! Euskadi, euskal Ekosistema teknologiko eta berritzailea mundu mailako ekintzailetzan proiektatzeko plataforma interaktibo berria

SPRI Taldearen bidez, Eusko Jaurlaritzak online bidezko bere datu base interaktiboa kaleratu du, Euskal Ekintzailetza Ekosistema proiektatzera zuzenduta.
-

Datuen injinerutza eta machine learning dituen teknologia berritzailean oinarriturik, Up!Euskadi-k balore informazio esanguratsua ekartzen du eta startupak eta Ekosistemako agente guztiak ikusarazten ditu. Hala, ekintzailetza aurreratuko Hub garrantzitsu bat bezala aurkezten da Euskadi munduaren aurrean.

Startupek, inbertsoreek edo ekosistemako agenteek euren antolakuntzari buruzko detaileak gehitu edo alda ditzakete euren profilari balio handiagoa emateko, datuetarako sarbidea komunitate osoari eskainiz.

Plataforma adimenerako iturri garrantzitsua da eta laguntzarako politikak eta ekimenak elaboratzea eta ebaluatzea ahalbidetuko du. Hortaz, datuetan oinarritutako erabakiak hartzea, sektoreen arteko ezagutzak partekatzea eta startupak garatzeko behar diren loturak bultzatzea erraztuko du. Erreminta hau ‘Dealroom’-en elkarlanaz garatu da. ‘Dealroom’ Europako eta munduko ekosistema teknologikoetara lotutako Datuen Inteligentziaren hornitzaile nagusia da. Amsterdamen duen egoitzatik euskal erakundeek ezarritako politiken benetako inpaktua eta ekosistemaren eta honen eboluzioaren ikuspegi globala eskaintzen ditu.

 

UP!Euskadi plataforma berriak honakoak errazten ditu orain:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Startupei buruzko datu zehatzak
  • Lurralde, sektore, teknologia, negozio eredu eta abarren araberako banaketa
  • Euskadin lan egiten duten Agente eta Inbertsoreen erreferentziak eta haien ekimenen inpaktua
  • Ekosisteman garatutako azken erronden informazio orokorra

Up!Euskadi portalean dagoen plataforma berri honek hainbat etekin eskaintzen ditu, bai euskal Startupentzat, bai enpresa eta inbertsoreentzat, besteak beste:

Startupentzat

  • Ikusgarritasuna bezero eta inbertsore potentzialen aurrean
  • Elkarlanean aritzeko batasunak lortzeko erraztasuna
  • Proiektuak eskalatzeko inbertsoreak identifikatu

Enpresentzat/inbertsoreentzat

  • Startupak ezagutaraztea eta nahierarako konponbideak
  • Berrikuntza eta Teknologiarako sarbide zuzen eta arina
  • Inbertsiorako aukeren identifikazio eraginkorra

Ekosistemako agenteentzat

  • Plataformaren funtzioak lanabes gisa
  • Aktibitatea ekosisteman kokatzea

 

Gainera, SPRI Taldeak egunero argitaratzen dituen ekintzailetzari lotutako berri, elkarrizketa eta txostenetarako sarbide zuzena hartzen du barne. Up!Euskadi plataforma bizi eta ebolutiboa da eta hazten joango da startupen, enpresen eta berau osatzen duten entitateen ekosistema, nondik norakoak eta beharrizanak hazten doazen heinean.

 

Euskadi, Europako bataz bestekoaren gainetik Ekintzailetza Aktibitatean 

Euskal Ekintzailetzat ekosistema indartsua da eta modu jasangarrian hazten ari da. Berriki, eta Munduko Ekintzailetzaren Eguna dela eta, Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurugiroko kontseilariak ‘The National Entrepreneurship Context Index’-ek ekoiztutako datu berrituak partekatu ditu. Nabarmendu du Euskadiko enpresa berrien ekoizpena orain Alemania bezalako herrialdeena baino aurreratuago dagoela, eta Herbehereetako, Israelgo edo Estatu Batuetako pausu estatistikoak jarraitzen ari dela.
Arantxa Tapiak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoa Europako bataz bestekoaren gainetik dagoela ekintzailetza aktibitatean; gaur egun, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan soilik, 58.000 enpresa aktibo baino gehiago daude. Antzeko zifrak aurkitzeko, 2007ra jo behar dugu, mundu mailako finantza krisiaren aurreko urtera, alegia.

«Industria-ekoizpena, Energia eta Osasuna, gure hiru espezializazio-esparru nagusiak dira» gehitu du kontseilariak. Euskadin ekiten duten pertsonen esfortzua baloratzen du, «eurengandik onena emateko erabat konbentzituta eta prest baitaude, ekonomia eta lana sortzeko konponbide berritzaileen bila».

Up!Euskadik dagoeneko 1.000 startup inguru biltzen ditu, 6.000 pertsona baino gehiagori lanpostua eskaintzen dietenak 350M€ baino gehiagoko fakturazioaz. Zalantzarik gabe, datuok Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren bultzada eta herrialdeari egiten dioten ekarpena erakusten dute.

Euskadiko startupen %73ak ‘B2B foku argia du, eta gehienak -bi heren- Espezializazio Adimenduarekin -RIS3- lerrokatuta daude. Hau ekonomiaren transformaziorako eta berrikuntzaren bidez geure lurraldea bereizteko Europan egiten den apustua da.

 

Euskadi, Teknologian Ekiteko Hub garrantzitsua 

Euskal erakundeek hainbat lanabes dituzte euren ekintzailetza ekosistema sustatzeko.

Zutarri handi bat da BIC-en (Business Innovation Centers) sareak egiten duen lana. Eusko Jaurlaritzak eta en ArabaBizkaia, Bizkaia-Ezkerraldea eta Gipuzkoako Diputazio Foralek elkarri babesa emateko ekimena da. Ideia berritzaileak mugiarazten eta laguntzen dituzte aberastasuna eta etorkizuna eragiten dituzten proiektu bideragarriak bihurtzen diren arte; funtsezkoak dira gure startupen aktibitatea eta gure herrialde historiko guztien talentu ekintzailea arintzeko.

Bestalde, Inteligentzia Artifizialari esker hobetutako Up!Euskadi plataforma berriak, Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren aktibitate biziari buruzko informazio eguneratu guztia biltzen du, hala hazten ari diren enpresena, nola osatzen duten beste agente batzuena. Honela, inbertsoreen, inkubatzaileen, azeleratzaile pribatuen eta, jakina, BIC-en aktibitatea ikusarazten dute, Ekintzailetza eta Transformazio Digitaleko zuzendari den Leyre Madariagak adierazi bezala.

Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren 900 enpresa baino gehiago izanik, eta laguntza publiko-pribatuen sistema indartsua izanik, zalantzarik gabe Euskadi Ekintzailetza Teknologikoko Hub garrantzitsua bihurtzen ari da nazioartean.

 

Zalantzaren bat? Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Ekosistemako kide bazara, bat egizu!

Up! Euskadi Deal Room Plataforma

Lotutako albisteak

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.