Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 7 otsaila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Hobeen Arabako startup-ak 261.000€-ko finantzaketa jaso du

Hobeen, etxeetako fakturen gastuak murrizten laguntzen duen eraginkortasun energetikoko app-ak, 261.000 euro jaso ditu.
hobeen

Finantzaketa-erronda honetan, “The Holding Group” ek, Metxaren bazkide fundatzaileek eta korporate eta etxe konektatuan adituak diren inbertitzaileek parte hartu dute, baita hainbat business angels ere, horien artean, Carlos Blanco, gure herrialdeko ezagunenetako eta garrantzitsuenetako bat.

 

Gasteizen egoitza duen startuparen bigarren inbertsio-erronda da, gure herrialdeko merkatu elektrikoaren une historiko batekin batera, non, astez aste, kWh-aren prezioan maximo historikoak lortzen diren.

«Hobeenen inbertitzaileak edozein startupek izan nahiko lituzkeen bidelagunak dira, sektorearen, produktuaren eta startup munduaren ezagutzaren arteko konbinazio perfektua da», adierazi du Mario Fernandez konpainiako CEOak.

Energytech arabarrak 261.000 euroak palankan jarriko ditu Enisaren bigarren tartearekin, 2020ko abenduan partaidetza-mailegu honen lehen zatiaren onuradun izan ondoren.

Hobeen prest dago familiak beren etxeetako energia-baliabideen aurrezpenean eta kontrolean ahalduntzeko, eta zenbateko ekonomiko hori inbertituko du B2B palanka komertzialean indarra egiten jarraitzeko. Gaur egungo negozio-eredu horretan oinarritzen dira apustuak, eta B2C proposamena hobetzen jarraitzen dute. Era berean, datozen asteetatik aurrera, profil profesional berriak lantaldeetan sartzea espero da.

Kapital horri esker, bere produktua garatzen jarraituko du etxeko energiaren kudeaketa integrala lortu arte, eta aurten bertan autokontsumoa, auto elektrikoa eta eskariaren kudeaketa adimenduna gehituko zaizkio aplikazioari. Finantzaketa-erronda hori bat dator lehen kontratuen itxierarekin; horietako batzuk garrantzitsuak dira, eta erakunde publikoek eta enpresa pribatuek energia-ahalduntzerako zerbitzuak eskaintzen dizkiete herritarrei.

«Energiaren, jasangarritasunaren eta aurrezkiaren mundua inoizko iraultzarik handiena bizitzen ari da; horregatik, erabiltzaileek behar dituzten tresnak garatzen jarraitu behar dugu», aitortu du Mario Fernandezek.

 

KONPAINIAREN NAZIOARTEKOTZEA

Finantzaketa-erronda startuparen hedapen- eta finkapen-planaren barruan kokatzen da. Plan horren planen artean daude utility-ekin akordioak egiten jarraitzea, negozioa Portugalen zabaltzea, dagoeneko interes-lagin handiak baitaude, eta Europako merkatua aztertzea.

Mugimendu horrekin batera, Europar Batasuneko Next Generation Funtsak joango dira, eta, hortik, eraginkortasun energetikoko eta jasangarritasuneko proiektuen aldeko apustua egingo da. «Denok nahi dugun mundua lortzeko, denok aldatu behar dugu», amaitu du Fernandezek.

hobeen logo

 

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak