Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 ekaina, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi BIND Start up

BINDek industriaren azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu Demo Day 2024an, datorren ekainaren 27an

BINDen Demo Day erreferentziazko ekitaldia bihurtu da startupentzat, berrikuntzan adituak direnentzat, inbertitzaileentzat, ekintzailetza- eta berrikuntza-eragileentzat.

 

  • Berrikuntza irekiaren aldeko urteroko hitzorduak 500 lagunetik gora bilduko ditu Bilboko Euskalduna Jauregian.
  • Industria adimendunaren plataformaren ekimenetan parte hartzen duten startupek garatutako 30 proiektu disruptibo baino gehiago aurkeztuko dira aurten.
  • Ekitaldian, Carlota Mateosek, ameslari, ekintzaile eta Rusticae-ren sortzaileak, hitzaldia emango du. 

 

BIND Industria Adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak Demo Day 2024 urteroko ekitaldia egingo du datorren ekainaren 27an, Bilboko Euskalduna jauregian. Edizio honen ezaugarri nagusia Euskadiko industriaren eta sozietate publikoen etorkizuna markatzen ari diren soluzio teknologikoen protagonismoa da. Topaketan, BINDen ekimenetan parte hartu duten 25 startup baino gehiagok enpresa handiekin, ETEekin eta sozietate publikoekin lankidetzan garatutako 30 proiektu disruptibo baino gehiago aurkeztuko dira. 

Zortzi edizioren ondoren, BIND Demo Day erreferentziazko ekitaldi bihurtu da startupentzat, berrikuntzan adituentzat, inbertitzaileentzat eta ekintzailetza eta berrikuntzako eragileentzat, urtero 500 parte-hartzaile inguru biltzen baititu. Azken topaketa honetan, berrikuntza-proiektu errealetan arrakastaz aplikatzen ari diren teknologiak aurkeztuko dira, enpresen, ETEen eta sozietate publikoen eraldaketa digitala bizkortzeko. Zehazki, BINDen hiru ekimenetako bat BIND GovTech da, sozietate publikoak startup disruptiboekin konektatzera zuzendua. Bi ediziotan parte-hartze handia izan ondoren, aurten saio paralelo bat izango du, ekosistemaren azken joerak eta arrakasta-kasuak aurkezteko. 

BIND Demo Day 8. edizio honetan, gainera, Carlota Mateosek parte hartuko du, Rusticaeren sortzaile, mentore eta ekintzailetzan erreferenteak; hizlari nagusia izango da bera, berrikuntzari, digitalizazioaren erronkei eta ekintzailetzari buruzko topaketa honetan. Bestetik, networking jardunaldi bat eskainiko da Euskadiko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren funtsezko eragileekin.

BIND Eusko Jaurlaritzak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bitartez sortutako berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma da. Startup disruptiboak enpresa handiekin, ETEekin eta sozietate publikoekin konektatzea du helburu, hiru ekimenekin: BIND, BIND SME eta GovTech. 2016an jarduera hasi zuenetik, 230 startup baino gehiago azeleratu dira eta 320 proiektu baino gehiago garatu dira, 9 milioi euroko fakturazioa gaindituz. Plataforma erreferente bihurtu da sektorean, industriaren eta enpresa-ehunaren digitalizazioari emandako laguntzagatik. 

 

Demo Dayn ikusgai dauden proiektuak

Demo Dayra bertaratzen direnek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte BIND plataformak bultzatutako berrikuntza irekiko azken proiektu arrakastatsuak, besteak beste, ahots-laguntzaile berriak manufaktura-prozesuetan kalitatea kontrolatzeko; adimen artifizial generatiboko softwareak teknikarien lana arintzeko, eta kudeaketa-sistema termiko adimendunak produkzioan. 

Ekitaldian erakutsiko diren 30 arrakasta-kasu baino gehiagok teknologia disruptiboak erabiltzen dituzte, besteak beste, adimen artifiziala, IoT, teknologia murgiltzaileak, zibersegurtasuna eta robotika, eta erreferentziazko enpresek bermatzen dituzte, tartean Mercedez-Benz, Tubos Reunidos, Orona, RPK, ArcelorMittal, Eika, Betsaide eta Uvescok

Gainera, GovTechi eskainitako jardunaldi paraleloan, startupek euskal sozietate publikoekin lankidetzan garatutako 9 arrakasta-kasu gehiago azalduko dira. Horien helburua sektore publikoaren digitalizazioa bultzatzea da, teknologia berritzaileak erabiliz, esaterako, big data, adimen artifiziala eta zibersegurtasuna. 

 

25 startup erakusketari baino gehiago Demo Day 2024an 

Ekitaldiak erakusketa-espazio fisiko bat izango du startupentzat, non BINDen azken edizioko 28 parte-hartzaileek beren berrikuntza teknologikoak erakutsiko dituzten. Aurten, hauek dira erakusketariak: 

Gainera, BIND GovTech-en 2. edizioan finalista diren 9 startupek beren soluzioak erakutsiko dute saio paraleloan.

Zergatik joan Demo Day 2024ra? 

BIND plataformaren urteko ekitaldiak aukera ematen du euskal ekosistema industrialarekin eta berrikuntzakoarekin aurrez aurre konektatzeko eta enpresa handiak, ETEak eta sozietate publikoak eraldaketa digitala bizkortzeko erabiltzen ari diren azken soluzioei buruz ikasteko. Enpresa eta inbertitzaileentzat, industrian dagoeneko frogatuta dauden teknologia berriak aurkitzeko ezinbesteko hitzordua da. Eta azken belaunaldiko startupentzat, funtsezko topaketa da BINDen berrikuntza irekiko ekimenetan parte hartzeak dituen abantailak ezagutzeko eta BINDen ekosistemako kide diren 100 Venture Clientsekin konektatzeko, nazioartean ezaguna den plataforma bat. 

 

BIND Demo Day 2024

Ekainak 27, 2024 

9:00 – 15:00 

Euskalduna Jauregia, Bilbo

Erregistratu eta partekatu ekitaldia

Lotutako albisteak

Wake UP Euskadi 5 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Leartibai Sariak 3 abendua, 2024 Ekintzailetza
Lea-Artibai eskualdeko talentu ekintzailea eta negozio aniztasuna saritu dituzte Leartibai Sariek
Irakurri gehiago
MAI-CDMO 3 abendua, 2024 Ekintzailetza
MAI CDMOk industria farmazeutikorako elkarlaneko ekosistema bultzatzen du
Irakurri gehiago
Premios Manuel Laborde 3 abendua, 2024 Ekintzailetza
‘EutectoDerm’ egitasmoak eta ‘Nanoclick’ tesiak irabazi dituzte 2024ko Manuel Laborde sariak
Irakurri gehiago
BIC Bizkaia 29 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak hamar urte betetzen ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak