Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 iraila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

BAT, B Accelerator Tower, ireki da Bizkaia Dorrean

Lehendakariak Euskadik “ekintzailetzaren lurralde” gisa duen bokazioa nabarmendu du.
BAT Inauguración Torre Bizkaia Lehendakari Iñigo Urkullu

Bizkaiko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa 40 startup baino gehiagorekin, 30 korporaziorekin, venture capital eta private equityko 100 enpresa nazional eta internazional baino gehiagoko sare baterako sarbidearekin eta zientzia, teknologia eta mundu akademikoko 50 agente baino gehiagorekin hasi da lanean BAT nazioartean konektatutako ekosistema da, non eragile guztiek elkarri eragiten dioten konponbide berritzaileak eta teknologiako proiektu intentsibo berriak abian jartzeko.

B Accelerator Tower (BAT) zentroak ateak ireki ditu Bizkaia Dorrean, startup, korporazio, venture kapitaleko enpresa eta zentro teknologiko eta unibertsitateen artean atxikitako 220 erakunde baino gehiagoko ekosistemarekin. Guztiak dagoeneko BATeko kideak dira, hazten jarraitzen duen eta mundu osoko ekintzailetza, berrikuntza eta talentu hub nagusiekin (besteak beset Shanghai, Singapore, Tokio, Boston, New York, Sao Paulo, Txile, Mexiko, Dublin edo Tallin) aliantzak batzen dituen komunitatea.

BATek nazioarteko ekintzailetza aurreratuaren arloan inoiz ikusi ez den ereduari erantzuten dio; zentro hau Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren bultzada publikotik sortu zen eta PwC buru duen nazioarteko aliantzak kudeatzen du, berrikuntzaren esparruan erreferenteak diren Talent Garden eta Impact Hub eragileen laguntzarekin. BAT eredua nazioarteko konektibitate handiagatik nabarmentzen da, eragile horien artean eratutako aliantzari eta PwCren nazioarteko sareak sortutako aliantza berriei esker; halaber, mundu pribatuko adituen eskutik, eragile guztientzako balio erantsiko zerbitzuen zorroaren eskuragarritasunagatik nabarmentzen da eta laguntza publiko handiena du, proiektu berritzaileak abian jartzen eta inbertitzen laguntzen duten politiken bidez.

Inaugurazio ofizialean Iñigo Urkullu lehendakaria izan da buru, eta bertan izan dira Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Gonzalo Sánchez, PwCko presidentea eta Davide Datoli, Talent Gardenen sortzaileetako bat. Auditorioak BAT komunitatea hartu du: eraikinaren seigarren eta bederatzigarren solairuen arteko instalazioak okupatzen dituzten startupak, korporazioak, agente teknologikoak eta inbertsio-funtsetakoak. 4.000 metro karratuko hedadurarekin, lau solairu hauek zentroaren lehen fasea dira, eta hazten jarraituko du erakunde berriak iritsi ahala.

Unai Rementeria: “Dagoeneko %80 ko okupazioa dogu. Eta gaur ere aditzera emoten deutsuet, bigarren fasearen diseinuan dagoeneko hazte gareala. Eta horren obra lanak datorren urtean amaiturik egotea espero dogu. Badakizu beti aditzera emon dogula honelako zentroa derrigorrezkoa zala Euskadin. Baina gure asmoa ez da izan BAT startup ekin eta enpresekin batzea, ez. Gure asmoa alkar arteko lana egotea da. Hemen eta birtualki konekatuak dagozan guztiekin”.

BAT kontzentratzaile handia da, talentua, beharrak eta konponbideak hurbilago egon daitezen eta elkar aurki dezaten. Hala korporazioak eta ETEak hurbilago daude euren erronkei erantzun diezaieketen talentutik eta startup espezializatuetatik. Eta startupek, berriz, euren proiektuak beste maila batera garatzeko behar dituzten funtsezko aliantzak aurki ditzakete; inbertitzaileak, pilotuak egiteko korporazioak eta/edo euren expertisearen osagarri izango diren agente zientifiko-teknologikoak eta prestakuntzakoak.

 

Lehendakariak Euskadik “ekintzailetzaren lurralde” gisa duen bokazioa nabarmendu du

Iñigo Urkullu lehendakaria BAT-B Accelerator Tower ekintzailetza eta berrikuntza zentroaren inaugurazioan izan da. Bertan, Euskadik “ekintzailetzaren lurralde” gisa duen bokazioa nabarmendu du, eta azpimarratu du pertsona ekintzaileak kalitatezko enpleguaren eta lehiakortasunaren hobekuntza progresiboaren eragileak direla. Ildo horretan, euskal ekonomiaren berpizkundean lagunduko duten pertsona ekintzaile eta enpresa txiki, ertain eta handien belaunaldi berri baten garrantzia nabarmendu du. “Horrela bakarrik bermatuko ditugu Euskadiren oraina eta etorkizuna“, adierazi du.

Era berean, Urkullu Lehendakariak euskal ekosistemaren alde egiten ari den apustua azpimarratu du, joan den urteko apirilaren 27an onartutako Ekintzailetzaren Erakunde arteko Plana aipatuz. Plan horretan, lau urtean 400 milioi euroko aurrekontu- eta zerga-ahalegina egiteko konpromisoa hartzen da ekintzailetzan aurrera egiteko, industria adimendunean espezializatzeko, ekintzailetzaren zerbitzura dagoen fiskalitatean aurrera egiteko eta Euskadi ekintzailetza teknologiko industrialean nazioarteko erreferentzia-polo gisa kokatzeko. “Jarduera ekintzailean sinesten dugu, eta ekosistema elkartua, sendoa, erakargarria eta lehiakorra dugu. BAT motor gehigarri bat da, euskal ekintzailetza-sistema azkartzen lagunduko dueña”, aderazi du.

Zentroa bultzada publikotik sortu da, eta mundu osoko 140 zentro baino gehiagorekin nazioarteko konexioa bermatzen duten enpresa pribatuen aliantza batek kudeatuko du. Zentro horretan hogeita hamar enpresa traktorek, prestakuntza-eragilek eta unibertsitatek, inbertitzailek, ikerketa-zentrok eta zerbitzu-enpresek bat egiten dute. “Hazteko eta garatzeko haztegirik onena da”, adierazi du Lehendakariak.

 


BAT zerbitzuak

B Accelerator Tower zerbitzu-portfolio zabalarekin sortzen da, kideen arteko loturak eta arrakasta bermatzeko behar den laguntza espezializatua erraztuko dituena. Zerbitzu horien artean honako hauek azpimarratu behar dira:

  • Pilotuen garapena, azpiegitura, laborategi eta korporazioen ekipamenduari buruzko kontzeptu-probak, berrikuntza irekiko ereduekin jarduten duten zentro teknologikoak eta unibertsitateak, baita Europako proiektuetara sartzeko partzuergoak, etab. ere.
  • Talentua, proiektuak eta I+G+b merkatuko beharrekin lotzea, transferentzia teknologikoa bizkortuz.
  • Berrikuntza irekiko ereduen araberako matchmaking-programak.
  • ETEei eta startupei aholkularitza ematea eta inbertsioa eta finantzaketa bilatzen laguntzea.
  • Azelerazio-programak hedatzea sektoreko aditu, aditu teknologiko, founder eta inbertitzaileen… sare zabal baten laguntzarekin.
  • Urteko egutegian 100 prestakuntza-jarduera, ekitaldi espezializatu eta networking-ekitaldi baino gehiago izatea, bai BAT komunitatean bertan, bai nazioarteko nodo guztien lankidetzarekin.
  • Talentuaren eta partnershipak garatzeko ahalmen handiko  startupen  nazioarteko identifikazioa.


info+: www.bacceleratortower.com

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak