Filtra tu búsqueda



Ekintzailetza
Albisteak 21 urtarrila, 2025

Auzikerrek gailu seguruak sortu ditu txakur detektatzaileak TATP lehergailuak aurkitzen trebatzeko eta haien potentziala optimizatzeko

2020an sortua, enpresak Polizia Nazionala izan du bere lehen bezeroa, eta iazko udan Frantziako segurtasun indarrekin elkarlanean aritu zen Parisko Joko Olinpikoetan.

Auziker Bizkaiko enpresa bat da, txakur detektatzaileen potentziala maximizatzen duena, auzitegi, osasun eta biodetekzioko eremuan trebatzeko gailuak sortuz. Horiek markatu behar duen substantziaren usaina baino ez dute izan behar, emaitza eraginkorragoak lortzeko. Bere lan-metodoak material berrien azterketa substantzien aroma osatzen duten konposatu organiko lurrunkorren ezagutza, gama altuko instrumentazio analitikoaren erabilera eta Machine Learning delakoan oinarritutako aldagai anitzeko datuen tratamendua konbinatzen du; hori guztia kimika berde baten pean, “mundu seguruagoa eta bizi-kalitate handiagokoa sortzen laguntzeko helburuarekin”. 

Enpresa sortzeko ideia 2019an sortu zen, Ainhoa Islak, enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusiak, Luis Bartolomerekin batera garatu zuen Master Amaierako Lanaren ondorioz. Proiektuaren ardatza TATP (triazetona triperoxidoa) oso arriskutsua den eta atentatuetan gehien erabiltzen den lehergaia detektatzeko txakur-unitateak entrenatzeko gailu seguru bat zen. Ertzaintzak berariaz eskatu zuen, txakurrak entrenatu behar zituelako eta merkatuan zeuden alternatibak ez zirelako seguruak eta eraginkorrak aldi berean. Erronka horretatik abiatuta, sektore horri laguntzeko aukera ikusi zuen, hainbat entrenamendu-gailu sortuz; eta Bartolomerekin batera Auziker fundatu zuen 2020an. 

“Enpresa sortzea erabaki genuen Hauts eta Hodei-TATP gailuak Ertzaintzaren txakur-unitateekin probatzean emaitza harrigarriak erdietsi ondoren. Kasuen %99an, txakurrek beste substantzia batzuetatik bereiztea lortu zuten, eta horien %95ean zuzen aurkitu zuten. Txakurren unitateko agenteek bultzatu gintuzten gailua merkaturatzera, eraginkorra zelako”, azaldu du Islak. 

Auzikerrek zerbitzu paregabea eskaintzen du munduko edozein lekutan txakur-unitateak entrenatzeko, entrenatzaile bakoitzaren irizpideetara egokituta. Horrela, entrenamendu-kit moldakorrak eskaintzen ditu, benetako aromadun entrenamendu-gailuekin, entrenamendu segurua, erraza eta eraginkorra bermatzeko diseinatuta. Kit horietan, gailu teknologikoak eta entrenamenduaren jarraitutasuna eta kalitatea bermatzeko behar diren material guztiak sartzen dira, adibidez: proiektu honen sorreraren aitzindaria, TATPa detektatzeko gailua; usteltzeko lehen faseetan gorpuak detektatzeko gailuak; eta otsoak biodetektatzeko gailua. 

Lanean hainbat urte eman arren, enpresa ezin izan zen merkaturatzen hasi 2024ko urrira arte; izan ere, TATP Training kit direlakoen salmenta eta fabrikaziorako, txakurrak TATPa detektatzen trebatzeko gailuak dituzten kitak, lehergailuen legea Auzikerrentzat soilik egokitu behar izan da. “Gure lehen bezeroa Polizia Nazionala izan da, baina erosketa noiz egingo zain gaude, adibidez, Ertzaintzatik edo Nafarroako Foru Poliziatik”, adierazi du sortzaileak eta zuzendari nagusiak.  

Izan ere, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa izan zen, Meatzeen Zuzendariordetza Nagusiarekin eta ICAErekin (Armen eta Lehergaien Kontu-hartzailetza Nagusia) lankidetzan, lehergailuen legea enpresarentzat berariaz egokitu zuena. “Aldaketa hori beharrezkoa izan zen, lehergaien araudi orokorra ez zelako egokitzen gure produktuaren ezaugarrietara, eta haren aplikazio osoa gehiegizkoa zelako behar berri horretarako. Aldaketa esklusiboa izan zen, eta gure jarduerarako esparru egokiagoa ahalbidetu zuen”, azaldu du Islak. 

Era berean, duela gutxi, Auzikerrek Parisko Joko Olinpikoetan lagundu zuen, Frantziako segurtasun-indarrei TATP detektatzeko entrenamendu-gailuak emanez eta, horrela, alerta terroristaren aurrean ekitaldiaren segurtasuna indartzen laguntzeko. “Aukera erabakigarria izan zen gure teknologiaren eraginkortasuna erakusteko hain profil handiko ekitaldi batean”, dio Islak. 

Etorkizunari begira, enpresak ideia asko ditu garatzeko, baina bere egungo lehentasuna bere gailuak merkaturatzea da, bai sortutakoak, bai garapen-fasean daudenak. “Funtsezkoa da Espainiako merkatuan dugun presentzia sendotzea, batez ere segurtasun pribatuaren sektorean, eta Frantzian azkar hedatzea. Gure aldameneko herrialdea izateaz gain, Frantzia alerta egoera gorenean dago terrorismoagatik, eta hori aukera erabakigarria da gure produktuak kokatzeko eta haien segurtasuna hobetzen laguntzeko”, ondorioztatu du sortzaile eta zuzendari nagusiak. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Teknikerrek  errepideen  mantentze  adimenduna  bultzatzen  du  teknologia  robotiko  aurreratuaren  bidez
10/02/2025 I+G

Teknikerrek errepideen mantentze adimenduna bultzatzen du teknologia robotiko aurreratuaren bidez

Zentro teknologikoak errepideak diseinatzeko, eraikitzeko eta mantentzeko teknologia robotikoak eta automatizazio adimendunak hornitzeko lanak gidatu ditu Europako Omicron proiektuan.

Basque  Luxury  Concierge:  Bisitak  jasotzen  dituzten  euskal  enpresentzako  zerbitzu  berri  bat:  Basque  Luxury  Concierge
10/02/2025 Ekintzailetza

Basque Luxury Concierge: Bisitak jasotzen dituzten euskal enpresentzako zerbitzu berri bat: Basque Luxury Concierge

.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
07/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.