Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 17 Azaroa, 2021 Start up up euskadi

Emprendedor XXI Sarien deialdi berria

sariak herrialdean inpaktu gehien duten enpresa sortu berriak sarituko ditu 6.000 euroko sari metalikoaren bidez.
Emprendedor XXI Euskadi

Caixabankek deialdi berria zabaldu du ekintzailetza ekosistemaren hazkuntza bultzatzeko zuzendutako ‘Emprendedor XXI’ sariketarako. XV. edizioa da, ‘DayOne’ entitateak bultzaturikoa. ‘DayOne’ Caixabanken teknologia-enpresa eta inbertsoreetan espezializatutako saila da, eta ENISAren euskarria du. Euskadin, deialdia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatu du, SPRI Taldearen bidez.

 

3 urte baino gutxiagoko aktibitatea duten euskal startupek euren hautagaitzak aurkez ditzakete abenduaren 3ra arte, ekimenaren webgunearen bidez. Emprendedor XXI sariak herrialdean inpaktu gehien duten enpresa sortu berriak sarituko ditu 6.000 euroko sari metalikoaren bidez.

 

Gaiaren araberako sariak

Era berean, gaur egungo gizartearen hainbat erronkari erantzunik onena eskaintzen dieten enpresei 25.000 euroko saria metalikoa emango zaie. Sei ekintza-esparru definitu dira:

  • BancaXXI, finantza-sektorearen transformazio digital eta teknologikoari buruzkoa.
  • CiudadXXI, konponbide jasangarriak, seguruak eta hirietara konektatu eta egokituak ezartzeari buruz.
  • PlanetaXXI, ingurugiroaren jasangarritasunari lotua.
  • SaludXXI, zahartze aktiboa eta bizitza luze eta osasuntsua teknologiaren bidez bermatzeko ekimenak bilduko dituena.
  • SemillaXXI, nekazal eta elikadura-industriaren modernizazioari buruzkoa.
  • ViveXXI, turismo, errestaurazio eta aisiaren sektorerako negozio-eredu berriei buruzkoa.

 

6,7 milioi 2007tik

2007an sortu zenetik, programak 6,7 milioi inbertitu ditu sarietan eta jarraigo-ekintzetan, 394 startupi mesede eginez. Hamabosgarren urteurrena dela eta, bi “accesit” berezi banatuko dira, bakoitzak 15.000 euro izanik:

  • Impacto Social saria gizartean eragin positibo gehien duen enpresari emango zaio.
  • Deep Tech saria berrikuntza teknologikorik disruptiboenari.

Gainera, edozein kategoriatako ekimen irabazleek nazioarteko formakuntza-programara baterako sarrera izango dute. Bestalde, formakuntzan partehartzeko hautatutako ekimenek Investors Day EmprendedorXXI jardunaldian parte hartzeko aukera izango dute. Jardunaldi honetan ekintzailetza-ekosisteman kolaboratzeko interesa duten inbertsore eta konpainiekin harremana izango dute.

 

Partehartzaileentzako ‘Webinar’-ak

Aurten hautagaitza guztientzako hiru formakuntza-saio izango dira webinar formatuan. Streaming hauetan finantziazioa, storytelling, kultura eta lidergoari buruzko ezagutza eskainiko da. Saio hauek abendu eta otsail bitartean izango dira. Sariek Caixabanken hainbat dibisioren zeharkako laguntza izango dute; hala nola, Agrobank, Imagin, Microbank, VidaCaixa, Enpresen Banka, Caixabank Hotels&Tourism eta Banka Pribatua, eta abar. Bestalde, ENISAk ekintzailetza berritzailera zuzendutako bere finantzazioa izatea eskaintzen die partaideei, bere finantzazio-linea bakoitzeko partehartze-maileguaren bidez.

 

DayOne-ren programa

Era berean, Caixabankek DayOne Open Innovation Program-en bigarren edizioa jarri du martxan. Ekimen honekin, entitatearen negozio-esparru ezberdinak ekintzailetza-ekosistemara hurbiltzeko asmoa dago, honakoak bezalako gaiei lotutako negozio-erronkak konpontzeko kolaboratzeko:

  • Bizitza-seguruen harpidetza-prozesua berrasmatu
  • ‘Senior’-en zaurgarritasunari aurre egin
  • Nekazaritza eta elikadura sektorearen transformazio jasangarria

Programa honetan harpidetzea dagoeneko Premios EmprendedorXXI sarietan parte hartu izan duten startupei eta Caixabank DayOne-ren bezeroei zuzenduta dago. Aukeratutako enpresek 3-6 hilabete bitartean lan egingo dute AgroBank (nekazaritza eta elikadura sektoreak), VidaCaixa (Caixabanken aseguratzaile filiala) eta Caixabank Senior (Adinduentzako produktuak eta finantza-zerbitzuak).

banner emprendedor XXI 2021

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?