Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 Azaroa, 2022 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Emprende XXI Sarien deialdi berria

Sariak herrialdean inpaktu gehien duten enpresa sortu berriak sarituko ditu 6.000 euroko sari metalikoaren bidez.
Emprendedor XXI

Caixabankek deialdi berria zabaldu du ekintzailetza ekosistemaren hazkuntza bultzatzeko zuzendutako ‘Emprended XXI’ sariketarako. XVI. edizioa da, ‘DayOne’ entitateak bultzaturikoa. ‘DayOne’ Caixabanken teknologia-enpresa eta inbertsoreetan espezializatutako saila da, eta ENISAren euskarria du. Euskadin, deialdia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatu du, SPRI Taldearen bidez.

 

3 urte baino gutxiagoko aktibitatea duten euskal startupek euren hautagaitzak aurkez ditzakete abenduaren 5ra arte, ekimenaren webgunearen bidez. Emprendedor XXI sariak herrialdean inpaktu gehien duten enpresa sortu berriak sarituko ditu 6.000 euroko sari metalikoaren bidez.

Gaiaren araberako sariak

Era berean, gaur egungo gizartearen hainbat erronkari erantzunik onena eskaintzen dieten enpresei 20.000 euroko saria metalikoa emango zaie. Sei ekintza-esparru definitu dira:

  • Finantza-sektorearen eraldaketa digitala eta teknologikoa finantza-sektorearen transformazio digital eta teknologikoari buruzkoa.
  • Hiri jasangarriagoak, seguruagoak, konektatuagoak eta egokituagoak
  • PlanetaXXI, ingurugiroaren jasangarritasunari lotua.
  • Zahartze aktiboa eta bizitza luze eta osasuntsua bermatzea teknologiaren bidez
  • Eraldaketa digitala eta berrikuntza nekazaritzako elikagaien sektorean
  • Digitalizazioa, negozio-eredu berriak eta ostalaritza, sukaldaritza, turismoa eta aisia suspertzea

 

+info: www.emprendedorxxi.es

 

DayOne-ren programa

Era berean, Caixabankek DayOne Open Innovation Program-en bigarren edizioa jarri du martxan. Ekimen honekin, entitatearen negozio-esparru ezberdinak ekintzailetza-ekosistemara hurbiltzeko asmoa dago, honakoak bezalako gaiei lotutako negozio-erronkak konpontzeko kolaboratzeko:

  • Bizitza-seguruen harpidetza-prozesua berrasmatu
  • ‘Senior’-en zaurgarritasunari aurre egin
  • Nekazaritza eta elikadura sektorearen transformazio jasangarria

Programa honetan harpidetzea dagoeneko Premios EmprendedorXXI sarietan parte hartu izan duten startupei eta Caixabank DayOne-ren bezeroei zuzenduta dago. Aukeratutako enpresek 3-6 hilabete bitartean lan egingo dute AgroBank (nekazaritza eta elikadura sektoreak), VidaCaixa (Caixabanken aseguratzaile filiala) eta Caixabank Senior (Adinduentzako produktuak eta finantza-zerbitzuak).

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 16 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra
Irakurri gehiago
Golden Gait 15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
NX Technologies, ibilgailu elektrikoetarako produktu berritzailea duen Donostiako startupa
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak