Matricería Mausa enpresak 3D moldeen inprimaketa-teknologiaren aldeko apustua egin du, Europan erreferente izateko helburuarekin
Gipuzkoako enpresa 1973an sortu zen eta moldeak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, batez ere industria-sektorerako. Orain, medikuntza, altzarien eta argiteria sektoreetan sartu da. Gaur egun Frantzian, Portugalen eta Belgikan du presentzia
Leartiker euskal zentro teknologikoa BRTAri atxiki zaio
Bat egite honekin, Aliantza 17 eragile zientifiko-teknologikok osatzen dute
Biodhy Tres, hidrokarburoen arriskugarritasuna murrizten duen prebentzio-tratamendu bioteknologikoa
Kliner Profesional Arabako enpresak garatu du, industria-garbiketako eta -mantentze-lanetako soluzio globalak eskaintzen dituen enpresa. Ingurumena errespetatzen duten produktuak fabrikatzen ditu automobilgintza, industria, elikadura edo kolektibitate sektoreetara bideratuta
Satlantis-ek bere jarduera dibertsifikatu du eta sateliteak diseinatzeari eta fabrikatzeari ekin dio
Euskal enpresa teknologikoak “New Space” sektorean duen presentzia indartu du, eta 2025ean 60 milioi fakturatzea espero du
18 pertsonak osatzen dute manufaktura-industrian emakumearen presentzia sustatzeko lan egingo duen adituen nazioarteko taldea
SPRI Taldeak gidaturik, Women in Manufacturing taldeak uztailaren 6 eta 8an abiatuko ditu bere lehen saioak
VCG Decoletajeren ekoizpenaren digitalizazioa aurrera pausu bat da lehiakortasunean
200.000€ inbertituko ditu ekoizpena kontrolatzeko plataforma bat eta inteligentzia duen biltegi bat ezartzen Frantzia, Suedia, Italia, Polonia eta Kanada VCG Decoletajeren esportazioen helmuga nagusiak dira.
Arteman, finalista Espainiako CEX sariketan landa-sektorerako eCommerce plataforma batekin
Arteman Komunikazioa enpresak , Aretxabaletako (Gipuzkoa) Basabe eraikinean kokatutakoa, ganadua enkantean jartzeko onlineko lehen plataforma sortu du, eta hala, landa-eremura eraman du eBay-ren eCommerce eredua. Joan den urteko itxialdian erabaki zuten konponbide teknologiko aitzindari honen aldeko apustua egitea, zeinari esker posible izan baita aurrera jarraitzea abeltzaintzako enkanteekin.
Nexkin Medicalek finantziazio kanpaina bat ireki du merkatuan sartzeko
Donostiako enpresak 800.000€-rainoko kanpaina ireki du Capital Cell plataforman biozientzietan interesa daukaten inbertitzaileentzat
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sareko 250 adituk uste dute I+Gko inbertsioaren berreskurapena aurten hasiko dela eta 2022an biziagoa izango dela
Innobasquek, lantalde batean bilduta, "2020ko Euskal Berrikuntzari buruzko Pertzepzioaren Txostena" egiten parte hartu du. Hain zuzen, txosten horrek bi urtean behin neurtzen ditu Euskadiko berrikuntzaren etorkizuneko aukerak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea nola hautematen den aztertzen du Ziurtatu dute osasun-krisiaren aurreko inbertsio-mailak berreskuratzeak enpresek merkatuan duten kokapenari eusteko...
BioTech Foods: “Haragi landua funtsezko osagaia izango da gure elikaduran”
Egoitza Donostian duen enpresa bioteknologiko hori Europako erreferenteetako bat da ezin disruptiboagoa den proteina alternatiboen sektorean
Laser4Surf, litiozko baterien karga eta gaitasuna handitzea helburu duen proiektua
Ceit eta CIC EnergiGUNE ikerketa-zentroek Europako ekimen honetan parte hartzen dute, beste sei erakunderekin batera
Binary Soulek larrialdietako taldeak digitalizatzearen eta baliabideak aurreztearen alde egin du
Bizkaiko enpresak aplikazio bat garatu du anbulantzietan inprimaki digitalak integratzeko eta paperaren eragozpenak ezabatzeko
Sei enpresa handik industriako adimen artifiziala-ren lehen partzuergoa sortu dute Espainian
IndesIA proiektu trakziogile bat da, helburutzat daukana datuen eta adimen artifizialaren (AA) era-bilera bultzatzea Espainiako enpresa industrialetan, arlo horretan aitzindariak diren hainbat orga-nismoren -hala nola Basque Artificial Intelligence Center (BAIC)- babes eta esperientziarekin
Aner: software, zibersegurtasun eta innobazioaren nazioarteko presentzia ‘made in Euskadi’
Taldeak Zarauztik Mexikora daramatza bere software-soluzioak eta konpromezu sendoa mantentzen du berrikuntzarekin, sei Hazitek proiektutan parte hartuz
51 herrialdetako mila parte-hartzaile bildu dira aeronautika sektorean kontaktuak sustatzeko enpresa-topaketetan
SPRI Taldeak, Hegan klusterrak, Kluster Aeroespazialen Europako Elkarteak eta Enterprise Europe Network sareak antolatu duten ekitaldiaren barruan, 1000dik gora bilera egin dira B2B topaketa birtualetan
Food 4 Future-ek Euskadi FoodTech industriaren munduko erreferente bihurtuko du
Digitalizazioa, Jasangarritasuna eta Elikadura Osasungarria izango dira kongresuaren hiru ardatzak, eta robotizazio-soluzioekin, Adimen artifiziala, IoT edo Blockchain bezalako teknologia aurreratuekin, hozte-prozesuekin eta elikadura-logistikarekin osatuko dira
Elequele, produktu berritzaileen diseinua eta merkaturatzea
Elena Sardiña buru duen Arabako 'startup' ak berrikuntzarekin eta iraunkortasunarekin lotutako ideiak garatzearen alde egiten du
Materialen Zientzia eta Teknologiaren Kongresurako lanak aurkezteko epea zabalik
Azaroaren 29 eta 30ean egingo da MZT Kongresuaren 5.edizioa, Euskal Herriko ekoizpen zientifikoaren zein teknologia berrien erakustoki izateko helburuarekin
Laipek 45 herrialde baino gehiagotarako erreminta-etxeak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, 9.000 artikuluko katalogoarekin
Bizkaiko enpresak neurrira egindako soluzio estandarrak eskaintzen ditu, besteak beste, industria aeronautikoa, ekipamendu-ondasunak, automozioa edo moldeen eta matrizeen fabrikazioa bezalako sektoreentzat
Euskal industriaren eraldaketa-eredua, protagonista “Conama 2021” Ingurumenaren Kongresu Nazionalean
Ekitaldian parte hartu dute SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek eta ACLIMA klusterrak