Albisteak 2023ko irailaren 14a

Lehendakariak “Berdintasuna, Zientzia eta Teknologia, paradigma aldaketa baten alde” Nazioarteko Kongresua inauguratuko du

Zientzia eta teknologia berdintasunaren alde aldatzeko beharra aztertuko du Emakundek komunitate zientifikoarekin batera
-

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak, Txema Pitarke Nanoguneko zuzendariak eta Lorena Fernández Deustuko Unibertsitateko nortasun digitaleko zuzendariak lagunduta, gaur aurkeztu dute urriaren 23an eta 24an Donostiako Miramar Jauregian ospatuko den “Berdintasuna, Zientzia eta Teknologia paradigma aldaketa baten alde” Nazioarteko Kongresua. Iñigo Urkullu Lehendakariak inauguratuko duen kongresu honek nazioarteko adituak bilduko ditu zientziaren eta teknologiaren eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sistematikoki txertatzeko dauden genero-desberdintasunak eta arrakalak eta beharrezko eraldaketak jorratzeko. Ikerketa zentroetako ordezkariek osatutako batzorde zientifiko batek garatu du programaren diseinua CFM, CIC, nanoGUNE, CIC biomaGUNE, POLYMAT, Achucarro, Elhuyar, UPV/EHU eta Deusto, eta Ikerbasque, Emakunderekin eskuz esku lanean

Berdintasunerako sailburuak azaldu duenez, kongresua Berdinaldia Berdintasunaren eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren aldeko Herri Itunaren barruan kokatzen da. Ituna 2022ko ekainean aurkeztu zen, eta aurten bi konpromisotan jarri du arreta: Emakumeen eta nesken ahalduntzea eta Eraldaketa digitala. Melgosak gogorarazi du paradigma aldatu behar dela eremu horretan, 2030eko Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak egia bihurtu ahal izateko, eta adierazi du Euskadik, Berdinaldiaren esparruan, helburu hori bultzatzen duela, Berdintasunaren aldeko Itunaren 8. konpromisoaren bidez; konpromiso horren arabera, teknologia digitalak aprobetxatu behar dira genero-berdintasunerantz aurrera egiteko eta indarkeria matxista murrizteko; ekintzak sustatu behar dira neskei eta emakumeei STEAM hezkuntzarekiko interesa eta konpromisoa areagotzeko zientzian, teknologian, ingeniaritzan, arte eta matematikan; eta diseinuan, produkzioan, berrikuntzan eta teknologian dauden emakumeen lidergoa erakutsi behar da, besteak beste”.

Sailburuak azpimarratu duenez, zientziaren eta teknologiaren eremuan dagoen genero-arrakala ez da mugatzen soilik emakumeek eremu horretan duten presentzia eta ikusgarritasun txikiagora, baizik eta zientziaren ikuskera androzentrikora ere, eta, beraz, paradigma-aldaketa bat behar da berdintasuna modu sistemikoan txertatzeko. “Zientziak eta teknologiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen nola lagun dezaketen aztertzea ere bada kontua”, adierazi du. Melgosak balioa eman dio euskal komunitate zientifikoak kongresuarekin bat eginez eta Itunarekin bat eginez erakutsitako parte-hartzeari eta konpromisoari, eta, Euskadin berdintasunaren aurrerapena bizkortuz esparru horretan.

Bestalde, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak nabarmendu du kongresuaren antolaketak komunitate zientifikoaren beraren eskaerari erantzuten diola, eta beharrezkoa dela esparru horretan berdintasunaren aldeko bultzada hori aprobetxatzea, “Berdintasunaren aldeko Itunaren filosofiak ezartzen duen bezala, berdintasuna talde-lana baita”. Elgarrestak, halaber, teknologian eta zientzian dagoen genero-arrakalaren errealitate batzuk plazaratu ditu, hala nola “neskek, kasu askotan, oraindik ez dutela sentitzen mundu propio gisa, zientzia eta teknologia-ikasketak ez direla publiko neutro batengana zuzentzen, jakintza zientifikoa oraindik ikuspegi androzentrikoan oinarritzen dela, emakumeen beharrak eta haien jakituria, esperientzia eta ekarpen historikoa alde batera utzi dela, eta emakumeek zailtasun gehiago izaten dituztela eremu horretan horiek sustatzeko eta ikusarazteko, eta horrek zaildu egiten duela belaunaldi berriek erreferenteak izatea, besteak beste”. Bere hitzetan, “zientzia eta teknologia emakumeen eta gizonen bizitza hobetzeko eta berrikuntzan aurrera egiteko aukera gisa ikusten ditugu”.

Biltzarraren helburuen artean, Elgarrestaren hitzetan, honako hauek egongo dira: arau-esparrua, politika publikoak eta zientziaren eta teknologiaren erronkak berdintasunaren ikuspegitik aztertzea; inplikatutako erakundeen eguneroko jardunean genero-ikuspegia txertatzeko tresna zehatzak ematea; emakumeek zientzian eta teknologian duten zereginaren eta bokazio zientifikoaren aintzatespena sustatzea, bai eta emakumeentzako berdintasunezko eraldaketa digitala, inklusiboa, segurua eta eskuragarria ere; nagusi den maskulinitate-ereduak bikaintasun zientifikoaren nozioan duen eragina jorratzea, bai eta mutilek eta gizonek eremu horretan berdintasunaren aldeko aldaketarako funtsezko eragile gisa duten zeregina ere; eta esku hartzen duten eragile guztien konpromisoa bilatzen duten etorkizunerako proposamenak egitea “.

Bestalde, Lorena Fernandezek zenbait datu eskaini ditu erakusteko emakumeen eta gizonen karrera zientifikoaren bilakaera desberdina. Ikertzaileei buruzko CSICen azken txostenaren arabera, doktoratu aurreko ikerketa-etapan, gizonak % 48,6 dira, eta emakumeak % 51,4. baina euren karreretan aurrera egin ahala, kategoria altuenean, gizonak % 73,8 dira, eta emakumeak, berriz, % 26,2. Eredu hori bera errepikatzen da Zientziari buruzko Euskadiko 2022 Txostenean. Bertan ikusten da emakume gehiago daudela karrera zientifikoen hasieran, baina kopuru horrek behera egiten du kategorietan aurrera egin ahala. “Horren ondorioz, maila zientifiko berean denbora gehiago egotean eta gutxiago sustatzean, ordainsari ekonomiko txikiagoa jasotzen dute eta, beraz, soldata-arraila larriagotu egiten da “. Gaineratu duenez, “kongresu honetan ez dugu soilik arreta jarri nahi emakumeentzako zientzia eta teknologia munduan ingurune inklusibo, seguru eta irisgarriak sortzean; ikerketaren eta berrikuntzaren fase guztietan genero-ikuspegia nola txertatu ere landuko da, gizarte osoaren arazoei erantzun diezaien”.

NanoGUNE-ko zuzendari Txema Pitarkek azpimarratu du “ikerketaren arloan berdintasunari dagokionez egiturazko arazo baten aurrean gaudela, sakoneko aldaketak eskatzen dituena, eta kongresu honek aukera paregabea eskaintzen digula elkarrekin lan egiteko eta aliantzak bilatzeko berdintasunaren aldeko herri-itunaren baitan”.

Lotutako albisteak

Europako  sektore  bioteknologikoan  duen  potentzia  aurkeztu  du  Euskadik  BioSpain  Bioteknologiaren  Nazioarteko  Topaketan
2026/09/29 I+G+B

Europako sektore bioteknologikoan duen potentzia aurkeztu du Euskadik BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko Topaketan

Gaur inauguratu dute azoka Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak; Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
2026/09/16 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
2026/09/10 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
2026/07/07 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
2026/07/03 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
2026/07/03 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Kaskadako  finantzaketak  Europako  proiektuak  euskal  ETEetara  hurbiltzen  ditu,  %46,5eko  arrakasta-tasarekin
2026/06/19 I+G+B

Kaskadako finantzaketak Europako proiektuak euskal ETEetara hurbiltzen ditu, %46,5eko arrakasta-tasarekin

2023az geroztik, 79 euskal ETEk parte hartu dute EEN Basquek bultzatutako kaskadako finantzaketa-ekimenaren bidez sustatutako Europako deialdietan, eta 42k finantzaketa lortu dute beren berrikuntza-proiektuak garatzeko. SPRIk antolatutako I+G+b-aren nazioartekotzeari buruzko zazpigarren jardunaldiak Europako aukera berriak ezagutarazteko, enpresen arrakasta-esperientziak ezagutzeko eta digitalizazioa, robotika, bioekonomia edo trantsizio energetikoa bezalako arloetara bideratutako hurrengo...

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikertzaileak  kontratatzea  sustatzeko
2026/06/18 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikertzaileak kontratatzea sustatzeko

2026rako planak 4,4 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 42.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat.

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.