Albisteak 2023ko otsailaren 21a

Furesa buru duen proiektu batek galdaketa-sektoreari prozesu-tresna eraginkorrak emango dizkio erronka berriei aurre egiteko

Enpresa bizkaitarrak Hazitek HORMIGAren buru da beste sei bazkiderekin batera, galdaketa-hondarren tratamenduaren eraginkortasunean oinarritzen dena.
-

Furesa 1973an jaio zen, Iurretan (Bizkaia). Udalerri horretatik galdaketa nodularraren sektorean dihardu gaur egun ere. 20 urte geroago, enpresak kooperatiba itxura hartu zuen, eta 50 urte bete ditu jada, belaunaldi desberdinen ahalegina “gure ingurunearen etorkizunarekin konprometitutako industria-proiektu baten inguruan zentratzen, eta balioa sortzen kalitate handiko produktu baten zerbitzuaren bidez, galdaketa nodularreko materialei eta kalitateei dagokienez gure bezeroen beharrak asetzeko gai dena”.  

Furesak hainbat sektorerekin lan egiten du. Besteak beste, negozio-bolumenagatik nabarmentzen dira kamioia, balbulak, trenbidea, igoera, eolikoa eta nekazaritza. “Enpresaren jarduera gure bezeroen norabide berean garatu da”, Martín Barreña Furesako zuzendari nagusiak azaldu duenez. “Ezaugarri konplexuagoak dituzten produktuetara mugitu gara, baita merkatu globaletara ere”. Gaur egun, enpresaren esportazio-bolumena % 70etik gorakoa da, eta Alemania, Austria, Frantzia, Holanda, Polonia, Suedia, Italia, Hungaria eta AEB dira atzerriko merkatu nagusiak. Azaldu dutenez, “Euskadin merkaturatzen dugun negozio-bolumena % 15 ingurukoa da”. 

“Negozio-bolumen horretatik, gutxi gorabehera % 3,5 berrikuntzara bideratzen dugu. Furesaren ustez, berritzea funtsezkoa da; estrategikoki, hobekuntza-prozesuan laguntzen digu. Oso zaila da, ditugun kalitate edo produktibitate ratioetara iritsita, berritu gabe hobetzea”, azpimarratu du zuzendariak. 

Furesaren berrikuntzarako ahalegin horren barruan, HORMIGA Hazitek-a bezalako proiektuetan parte hartzea nabarmentzen da. 2021etik 2023ra bitartean garatuko da, eta guztira 1.304.063 €-ko laguntza jaso du. “Asmo handiko proiektua da, galdaketaren sektorea prozesu-tresna eraginkorrez hornitu nahi duena, ingurumenari, kostuari eta abarri lotutako erronka berriei aurre egin ahal izateko, betiere burdinurtuzko hareak eraginkortasunez tratatuz”, azaldu du Barreñak. 

Furesa buru duen proiektuan Amurrio Ferrocarril y Equipos S.A., Castinox S.A., Foseco Española S.A., Fundiciones Wind Energy Casting II, S.L., Gamarra S.A. eta Talleres Alju S.L. enpresek ere parte hartzen dute. “Galdaketa-prozesu desberdinetan erabiltzen ditugun hondarretako tipologia desberdinak definitzeko fase baten ondoren, horien tratamendua erraztuko digun ekipoa/prozesua identifikatuta, aurrera egiten jarraitzen dugu”, amaitu du zuzendariak.  

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

Europako  sektore  bioteknologikoan  duen  potentzia  aurkeztu  du  Euskadik  BioSpain  Bioteknologiaren  Nazioarteko  Topaketan
2026/09/29 I+G+B

Europako sektore bioteknologikoan duen potentzia aurkeztu du Euskadik BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko Topaketan

Gaur inauguratu dute azoka Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak; Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
2026/09/16 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
2026/09/10 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
2026/07/07 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
2026/07/03 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
2026/07/03 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Kaskadako  finantzaketak  Europako  proiektuak  euskal  ETEetara  hurbiltzen  ditu,  %46,5eko  arrakasta-tasarekin
2026/06/19 I+G+B

Kaskadako finantzaketak Europako proiektuak euskal ETEetara hurbiltzen ditu, %46,5eko arrakasta-tasarekin

2023az geroztik, 79 euskal ETEk parte hartu dute EEN Basquek bultzatutako kaskadako finantzaketa-ekimenaren bidez sustatutako Europako deialdietan, eta 42k finantzaketa lortu dute beren berrikuntza-proiektuak garatzeko. SPRIk antolatutako I+G+b-aren nazioartekotzeari buruzko zazpigarren jardunaldiak Europako aukera berriak ezagutarazteko, enpresen arrakasta-esperientziak ezagutzeko eta digitalizazioa, robotika, bioekonomia edo trantsizio energetikoa bezalako arloetara bideratutako hurrengo...

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikertzaileak  kontratatzea  sustatzeko
2026/06/18 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikertzaileak kontratatzea sustatzeko

2026rako planak 4,4 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 42.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat.

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.