Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro gehiago emango dizkio garapen teknologikoaren bitartez industria-ehundura eraldatzeko programari

Hazitek programak 169 milioi euroko zuzkidura izango du aurrerantzean. Mikel Jauregi sailburuak Euskadiko ezkutu industrialaren lehenengo neurri-paketearen aurkezpenean jakinarazi zuenez.
-

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du Hazitek programari 50 milioi euro gehiago emateko erabakia, Euskadiko industria-ehundura garapen teknologikoaren bitartez eraldatzeko. Hortaz, programak 169 milioi euroko zuzkidura izango du, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Euskadiko ezkutu industrialaren lehenengo neurri-paketearen aurkezpenean jakinarazi zuenez. Neurri hori Industria Babesteko Taldeak egindako bileraren ondoren hartu da.

Hala, 2026ko errekorreko aurrekontuari beste 87 milioi euro gehituko zaizkio orain, gure ETEak eraldatzera eta dibertsifikatzera bideratuta. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara; hau da, 2025eko aurrekontuarekin alderatuta, % 51,4 gehiago.

Mikel Jauregik azpimarratu duenez, “berrikuntza eta garapen teknologikoan inbertitzea funtsezkoa da gure industriak hurrengo mailara jauzi egin dezan”. Industriako sailburuaren iritziz, “ziurgabetasun une hauetan, gure industriari lagundu nahi diogu berrikuntzaren aldeko apustuan, bere produktuak bereizteko eta lehiakortasunean eta erresilientzian irabazteko”.

Proiektu eraldatzaileak, estrategikoak eta lehiakorrak bultzatzeko

Programa horrek proiektu eraldatzaileak, estrategikoak eta lehiakorrak garatzea sustatzen du, betiere ikerketa industrialekoak, garapen esperimentalekoak eta/edo entseguen eta esperimentazioaren azpiegituretakoak, enpresa-sektorekoak eta Euskadi 2030 Industria Planean ezarritako lehentasunezko arlo eta sektoreetakoak badira.

Deialdiaren zenbateko osotik 47 milioi euro proiektu lehiakorrak finantzatzeko erabiltzen dira (4 milioi euroko hazkundea izan du), 70 milioi euro proiektu estrategikoak finantzatzeko (20ko hazkundea) eta 52 milioi euro proiektu eraldatzaileentzat (hasierakoaren bikoitza).

Diruz lagundu daitezkeen proiektu mota hauei laguntzea du helburu programak:

  • Proiektu Eraldatzaileak (52 milioi euro)

Ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko, entseguak eta esperimentazio eraldatzaileak egiteko azpiegiturak erosteko eta haien ezaugarri eta bereizgarriengatik desberdinak eta berdingabeak diren proiektuak lagundu daitezke diruz, Euskadi 2030 Industria Planaren lehentasun estrategikoekin bat baldin badatoz eta IRABAZI eta HAZI sektore estrategikoen lehiakortasuna eta Euskadik potentzia industrial berritzaile gisa duen irudia hobetzen baldin badituzte.

Euskadin inpaktu ekonomiko eta estrategiko handia duen lidergo industrialean oinarritzen dira proiektu eraldatzaile horiek, eta inpaktu adierazgarria dute Euskadiko ekonomian, 20 milioi €-tik gorako inbertsioekin eta kostu operatiboekin. Halaber, proiektu horiek kalitatezko enplegua sortzen dute, enpresa-ehundura indartzen dute edo inbertsioak erakartzen dituzte.

Proiektu eraldatzaileek balio-kate osoan zehar trakzio-efektuak sortzeko edo enpresekin eta beste sektore batzuetako eragileekin zeharkako sinergiak sortzeko gaitasuna dute, eta Klusterren Erakunde Dinamizatzaileen (ODC) laguntza jasotzen dute, egiturazko eraldaketak sustatzeko ikuspegi integralaren eta elkarren artean konektatutakoaren bitartez.

Proiektu eraldatzaileek berrikuntza maila altua dute haien arloko teknologiaren edo ezagutzaren uneko egoerari dagokionez, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileekin jarduten dute, sektorean edo xede-merkatuan potentzial eraldatzailea izango duten soluzioak sortzeko.

Era berean, diruz lagunduko dira I+Gko jarduerak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko baliagarriak diren ezagutza berriak sortzera bideratutako proiektu eraldatzaileen saiakuntza- eta esperimentazio-azpiegiturak eskuratzea, eta izaera eraldatzaileko teknologia berriak integratzea, patente berriak sortzea eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak (startupak).

 Proiektu Estrategikoak (70 milioi euro)

 Diruz lagundu daitezke Euskadi 2030 Industria Planean ezarritako sektore estrategikoen barruan sartzen diren ikerketa industrialeko edo garapen esperimental estrategikoko proiektuak, Ikerketaren eta Garapen Teknologikoaren eta Berrikuntzaren arloan lankidetza publiko-pribatua sustatzen baldin badute, eta Euskadiko ekonomian trakzio-efektua baldin badute, ETEen esku-hartzea eta Horizon Europe Programarako sarbidea sustatuz.

Horrela, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko erabilgarriak diren ezagutza berriak sortzera begirako I+G+b arloko jarduerak, eta ezaugarri estrategikoa duten teknologia berriak integratzeko eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten patente eta enpresa berriak (startupak) sortzeko jarduerak ere lagunduko dira. Hori guztia enplegua sortzera, euskal enpresa-ehundura dibertsifikatzera, eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago.

  • Proiektu Lehiakorrak (47 milioi euro)

I+Gren arloko proiektu lehiakorrak dira produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo dagoeneko existitzen direnak nabarmen hobetzeko ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak.

 

Lotutako albisteak

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
10/09/2026 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Eusko  Jaurlaritzak  azarora  arte  izango  ditu  zabalik  ETEetan  AA  eta  zibersegurtasuna  sustatzeko  dirulaguntzen  programak

Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren

Eusko  Jaurlaritzak  Zabaldu+  programaren  bidez  enpresa  txiki  eta  ertainak  nazioartekotzeko  ematen  duen  laguntza  irailaren  15era  arte  zabalik  egongo  da
17/08/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskal  ontzi  nautiko  elektrikoen  industria-sektore  berria  sortu  du

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
07/07/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
03/07/2026 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
03/07/2026 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Eusko  Jaurlaritzak  ETEak  hazkunde  handiko  sektoreetara  dibertsifikatzeko  programa  berri  bat  ireki  du  54  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.