Albisteak 15 abendua, 2022

Urtarrilean, 100 gazte abiatuko dira atzerrira lanera, Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotzeko BEINT bekei esker

Arantxa Tapia eta Jokin Bildarratz sailburuek gaur goizean banatu dituzte SPRI Taldeko Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak emandako 100 akreditazioak
-

2023ko lehen hiruhilekoan beste deialdi bat irekiko da

 

Urtarrilean, 100 gazte abiatuko dira atzerrira lanera Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotzeko BEINT bekei esker. Laguntza horien helburua da talentu berriak trebatzea nazioartekotze eta atzerriko merkataritza arloetan, gai izan daitezen euskal enpresen eta erakundeen premiei erantzuteko. 1986an jaioa, nazioarteko ospe handia duen programa honek 36 urte beteko ditu aurtengo edizioan.

Gazte horietatik 20k atzerriko enpresekin hasiko dituzte beren praktikak, ahal dela atzerrian kokatutako euskal konpainiekin, eta gainerako 80ak Basque Trade & Investment Agentziaren Kanpo Sarearen bulegoetara joango dira edo bestela  atzerrian kokatutako Espainiako Bulego Ekonomiko eta Komertzialetara edo Afrika, Amerika, Asia eta Europako 45 herrialdetan nazioartekotzea sustatzeko dauden organismoetara.

Arantxa Tapia Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gaur goizean banatu dituzte 100 akreditazioak Barakaldoko BECen egin den ekitaldi batean. Bertan bildu dira 100 gazte bekadunak eta euren senitartekoak, bai eta Mikel Amundarain Industria sailburuordea,eta Ainhoa Ondarzabal Basque Trade & Investment Agentziako zuzendaria.

SPRI Taldeko Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV), Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuten 2021ean, zeinaren bidez edizio horretatik aurrera elkarrekin konbinatzen baitira, batetik, BEINT beka-programa eta, bestetik, euskal unibertsitate horietako bakoitzak nazioartekotze arloan eskaintzen dituen ezagutza eta prestakuntza-metodologia onenak.

 

Hitzarmena hiru euskal unibertsitateekin

Hitzarmen honen bidez ekosistema bat sortu nahi da BEINT beka-programako gazte onuradunei kalitatezko trebakuntza emateko. Asmoa da trebakuntza horren bidez hobeto ezagutu dezatela nazioarteko merkataritza, euskal ehun-ekonomikoa eta euskal erakunde zein enpresen errealitatea eta arauak, eta beharrezko gaitasunak barneratu ditzatela enpresa multilokalizatuen kudeaketarako eta nazioarteko salerosketarako.

Hala, SPRI Taldeak eta Basque Trade & Investment Agentziak beken hautaketa-prozesua kudeatzen eta prestakuntza-ibilbidea koordinatzen jarraituko dute. Bestalde, unibertsitateek -bakoitzak bere metodologian eta ezagutzetan oinarrituta- BEINT programako bekadunen lana ebaluatuko dute, bakoitzak prestakuntza-ibilbidearen barruan dagokion arloan, eta unibertsitate-kredituak banatu eta aitortuko dizkiete bekadunei.

 

Beint bekak

30 urtetik beherako ehun bat gaztek aukera izaten dute urtero BEINT beka bat eskuratzeko. BEINT beken helburua da nazioartekotze arloko talentu berriak trebatzea, gai izan daitezen euskal enpresen eta erakundeen premiei erantzuteko. BEINT bekak aukera paregabea dira unibertsitateko goi-mailako tituludun gazteei nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza emateko. Programa zabal honek aukera ematen du erreferentziazko titulu propio bat eskuratzeko, 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa egiteko Basque Trade & Investment Agentziaren Kanpo Sarearen bulegoetan, atzerrian dauden Espainiako Bulego Ekonomiko eta Komertzialetan edo bestela nazioartekotzea sustatzen duten beste organismo batzuetan, eta azkenik, aukera ematen du baita ere 8 hilabeteko egonaldia egiteko mundu osoan kokatutako enpresetan (ahal dela euskal enpresetan).

36 urteko ibilbidea egin ondoren, talentu berriak nazioartekotzeko tresna honek ia % 100eko enplegagarritasun-indizeak dauzka.

SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak egiten du programaren urteroko deialdia eta hiru fase ditu. Lehenengoan, hiru euskal unibertsitateek 14 prestakuntza-moduluz osatutako ibilbidea eskaintzen dute Bilbon dituzten campusetan. Ikasleek 43 unibertsitate-kreditu lortzen dituzte guztira, eta unibertsitate bakoitzak titulu bat ematen du. Prestakuntza horretan (presentziala eta onlinekoa), ikasleek sakonki lantzen dituzte nazioarteko merkataritzaren arauak eta errealitatea, euskal ekonomia-ehuna, eta enpresa multilokalizatuak kudeatzeko behar diren gaitasunak.

Lehen fase hori gainditzen duten bekadunak bigarren fasera igarotzen dira, non 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa jasotzen baitute nazioartekotzeari laguntza emateko erakundeetan. Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bulego-sarean eta Espainiak atzerrian dituen bulego ekonomiko eta komertzialetan egingo dituzte praktika horiek.

2021eko edizioaz geroztik, programan parte hartzen dute orobat TPEk, Nazioartekotzea sustatzeko Eragileen Europako Elkarteak eta Flandriako zein Greziako ekonomi garapenerako agentziek, zeintzuek hainbat jomuga eskaintzen baitizkiete bekadun batzuei euren prestakuntza-ibilbidea osatzeko. Hala, gazte parte-hartzaileek beren ezagutzak zabaltzen dituzte kontinente desberdinetako 40tik gora herrialdetako jomugetan.

BEINT beken azken fasean praktika profesionalak egiten dira nazioartekotutako enpresetan -ahal dela euskal enpresetan-. Programaren fase honetara iristen diren gazte bekadunek kanpo-merkataritzari buruzko gaitasunak eta ezagutzak hobetzen dituzte benetako enpresa ingurune batean. Praktika horiek aukera paregabea dira atzerrian lan-aukerak aurkitzeko, eta horren erakusgarri da aurreko edizioetan parte hartu duten gazteen erdia-edo, gaur egun, lanean ari direla praktikak egin zituzten konpainietan.

BEINT bekak beraizik zuzenduta daude 30 urtetik beherako gazteei, Euskadin bizi direnei eta unibertsitateko titulazioa eta ingeles maila altua dutenei. Programa honek 36 urteko ibilbidea du dagoeneko eta, denbora horretan, 1.900 gazte inguruk jaso dute nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza. Nahiz eta unibertsitateko edozein gradutako ikasleek parte har dezaketen, ohikoenak izaten dira Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzako, Ingeniaritzako eta Zuzenbideko ikasleak. Aurten, Eusko Jaurlaritzak 4,6 milioi euro bideratu ditu ekimen honentzat.

 

 

Lotutako albisteak

Europako  eolikoa  304  GWra  iritsi  da  urtebetez  inbertsio-  eta  merkataritza-jarduera  handia  izan  ondoren,  baina  erregulazio-trabekin
12/05/2026 Nazioartekotzea

Europako eolikoa 304 GWra iritsi da urtebetez inbertsio- eta merkataritza-jarduera handia izan ondoren, baina erregulazio-trabekin

Hala erakusten du Basque Trade & Investmentek apirilean Madrilen egindako Wind Europe kongresuan lortutako informazioan oinarrituta egindako azken txostenak

Finantzen  Euskal  Institutuak  eta  Cofides-Ek  NBI  konpainia  Indian  hedatzea  bultzatu  dute
06/05/2026 Finantziazioa

Finantzen Euskal Institutuak eta Cofides-Ek NBI konpainia Indian hedatzea bultzatu dute

Bi milioi eurorekin finantzatuko dute beste planta bat abian jartzea eta gainerako kapitalaren % 35 eskuratzea, NBI konpainiak tokiko filialaren % 100 kontrola dezan.

Brasilgo  automozio  sektorea:  Euskadirentzat  dauden  erronkak  eta  sarbideak  aztertzeko  jardunaldia
05/05/2026 Nazioartekotzea

Brasilgo automozio sektorea: Euskadirentzat dauden erronkak eta sarbideak aztertzeko jardunaldia

Basque Trade & Investmentek antolatutako webinar baten bidez, euskal enpresek Hego Amerikako herrialdearen merkatu-egituran, arau-esparruan eta elektrifikaziorako joeretan sakontzeko aukera izan dute.

Euskadik  bere  energia-ekosistema  aurkeztu  die  Japoniako  eta  Kanadako  ordezkaritzei

Euskadik bere energia-ekosistema aurkeztu die Japoniako eta Kanadako ordezkaritzei

Bi herrialdeetako erakunde- eta enpresa- ordezkaritza bat Euskadin izango da aste honetan, itsasoko energia eolikoaren sektorean euskal ekosistemak dituen gaitasunak aztertzeko eta industria-lankidetzarako aukera berriak aztertzeko.

Europako  Batzordeak  ‘Raw  Materials  Mechanism’  aktibatu  du  lehengai  estrategikoak  modu  bateratuan  erosteko
22/04/2026 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak ‘Raw Materials Mechanism’ aktibatu du lehengai estrategikoak modu bateratuan erosteko

Plataforma berri honi esker, enpresek beraien eskaria agregatu ahal izango dute nazioarteko hornitzaileekin harremanetan jartzeko eta material kritikoen hornidura bermatzeko, besteak beste lur arraroak edo baterietarako osagaiak.

Euskal  automozio-sektoreak  Txinan  duen  posizionamendua  indartu  du  fabrikatzaile  elektriko  berrien  gorakadaren  aurrean
21/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal automozio-sektoreak Txinan duen posizionamendua indartu du fabrikatzaile elektriko berrien gorakadaren aurrean

Basque Trade & Investment-ek, Shanghaiko bere bulegoaren bitartez eta ACICAErekin elkarlanean, 18 euskal enpresaz osatutako misio komertzial bat koordinatu du, BYD, Geely edo NIO bezalako fabrikatzaile liderren proiektuak aztertzeko.

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  epea  ireki  dute  nazioarteko  enpresek  bidegabeko  muga-zergen  itzulera  eskatzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek epea ireki dute nazioarteko enpresek bidegabeko muga-zergen itzulera eskatzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP, ingelesezko sigletan) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.