Kristina Apiñaniz, gerente eta Arabako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialaren dekanoa.
Elkarrizketak 30 urria, 2025

Kristina Apiñaniz: “Funtsezkoa da kompromiso duten eta diziplina anitzekoak diren taldeak osatzea industriaren erronkei aurre egiteko”

AMPEAk ‘Emakume Zuzendarien Saria’ eman berri dio Arabako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialaren dekanoari eta proiektu estrategiko eta nazioartekoen sustatzaileari. Enpresa txiki eta ertainen eraldaketa- eta nazioartekotze-erronkei aurre egiteko lidergo ausart, kolaboratzaile eta konfiantzan oinarrituaren garrantzia nabarmentzen du.
-

Kristina Apiñaniz, gerente eta Arabako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialaren dekanoak, ibilbide luzea du enpresa-arloan proiektu estrategikoak eta nazioartekoak sustatzen. 

Apiñanizek 25 urte baino gehiagoko esperientzia izanda zuzendaritza- eta gobernu-postuetan, gerente gisa egiten du lan, enpresa-esparruan gero eta presentzia handiagoa duen figura gisa. Aholkularitza tradizionalean ez bezala, gerenteak enpresaren zuzendaritza-egituran sartzen da aldi baterako, barrutik aldaketa-, profesionalizazio- edo hazkunde-prozesuen buru izateko. Epe zehatzetan emaitzak lortzeko gaitasunean oinarritzen da bere ekarpena, erakundeari trantsizio-une garrantzitsuetan lagunduz. 

Esperientzia horretatik, pyme industrialek hainbat erronkari egin behar dietela aurre azpimarratzen du, hala nola belaunaldi-erreleboa, digitalizazioa eta nazioartekotzea, eta horientzat “jada ez dute balio betiko formulek; gauzak beste modu batera egin behar dira, egokitu eta, batez ere, beste gaitasun batzuk gehitu”, adierazi du. “Dagoeneko ezinezkoa da liderrak ezagutza osoa izatea; horregatik, funtsezkoa da gaitasun horiek dituzten pertsonak integratzea, entzutea eta kompromisoa eta diziplina anitzak duten taldeak izatea erronka horiei aurre egin ahal izateko”.  

Konfiantzan oinarritutako lidergo estiloa defendatzen du Apiñanizek, taldeak sendotzeko gako gisa, eta umiltasuna funtsezko baliotzat jotzen du. “Aitortu behar da gauza batzuk ez dakigula egiten, eta beste batzuek hobeto egiten dituztela. Norbera baino hobea den jendeaz inguratzeak egiten du taldeek funtzionatzea”. 

Urteko zuzendari onenaren saria

Arabako Profesional eta Enpresari Emakumeen Elkarteak (AMPEA) ‘Emakume Zuzendarien Saria’ eman berri dio, eta sari honen bidez, tradizioz maskulinizatuak izan diren sektoreetan emakumeen lidergoa agerian jarri nahi du. “Nire ibilbidearentzat aitortza handia izan zen, eta industria ere emakumeak profesionalki garatu daitezkeen esparrua dela erakusteko modua”, azaldu du. 

Saria ematerakoan, mezu inspiratzaile bat helarazi nahi izan zien emakume profesionalei: “Beren hautagaitzak aurkeztera animatu nituen. Ez da harrokeriazko ekintza bat, autokonfiantza izatea da. Batzuetan autorrekonozimendua falta zaigu, eta hortik hasten da dena. Ausardia behar da lidergo berrian, ausarta izateko kontratatzen zaituztelako”.  

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.   

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.