Albisteak 5 abendua, 2025

Euskadik Europan duen presentzia indartu du Trade Promotion Europe-ren 2025eko Batzar Nagusian

Basque Trade & Investment euskal esperientzia partekatzeko topaketan izan da, ETE esportatzaileei laguntzeko eta esportazio intentsitate handiko industria sare aurreratu bat nazioartekotzeko
-

Trade Promotion Europe (TPE) ETE esportatzaileei laguntzeko Europako sare nagusiaren 2025eko Batzar Nagusia hartu du aste honetan Bruselak. Topaketan Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak parte hartu du, eta Euskadik ETE esportatzaileei laguntzen eta esportazio-intentsitate handiko industria-sare aurreratua nazioartekotzen izandako esperientzia partekatu du.

Biltzarrean, Europako sareak lehentasunezko lau lan-eremu definitu ditu datozen hilabeteetarako: ziurgabetasun-testuinguruetan merkataritza-estrategiak egokitzea, start-upak eta scale-upak bultzatzea, hornikuntza-kateak indartzea eta lehengaiak eskuratzea, eta merkataritza digitala garatzea. Lehentasun horien helburua da Europako enpresen nazioarteko lehiakortasuna indartzea eta eraldatzen ari den agertoki geoestrategikoari erantzuteko tresna estrategiko erabilgarriak eskaintzea.

Gaur egun, TPEk Europar Batasuneko 19 estatutako 34 kide ditu eta 700 bulego baino gehiago ditu Europa barruan eta kanpoan. 2024an bakarrik, sareak laguntza eman zien Europako 88.000 enpresa baino gehiagori, eta agerian utzi zuen nazioarteko merkatuetan aukerak irekitzen eta ETE-en nazioartekotzea bultzatzen duen rola.

Ildo horretan, BasqueTrade-ko ordezkaritzak modu aktiboan parte hartu zuen batzarreko lan-saioetan eta truke-espazioetan, eta eskualde-ikuspegia eman zuen merkataritza-sustapenean. Ikuspegi horrek aukera ematen du euskal enpresen beharrei azkarrago eta zehatzago erantzuteko. Parte-hartzea Imanol Pradales Lehendakariak adierazitako orientazio estrategikoaren barruan kokatzen da, eta Euskadik Europan duen presentzia indartzeko eta lehentasun eta politika komunak zehazten diren guneetan modu proaktiboan parte hartzeko beharra azpimarratu du.

Eskualdeko agentzien ekarpenaren aitorpen gisa, Batzar Nagusiak antolaketa-erreforma bat onartu du, agentzia horiei eskubide osoko kideen estatusa ematen diena, egungo erronka industrial eta teknologikoetara hobeto egokitzen diren Europako estrategien eraikuntzan duten zeregina indartuz.

Parte-hartze horrekin eta TPEn hartutako rol berriarekin, Euskadik indartu egin du Europan egoteko estrategia, nazioarteko merkataritzaren etapa berrian eragiteko gaitasunarekin eta euskal ETEei nazioartekotzen eta hazkunde globalean laguntzen jarraitzeko konpromiso sendoarekin.

Lotutako albisteak

Bavariako  ordezkaritza  instituzional  eta  enpresarial  batek  Euskadi  bisitatuko  du  ekainaren  16tik  19ra
17/06/2026 Nazioartekotzea

Bavariako ordezkaritza instituzional eta enpresarial batek Euskadi bisitatuko du ekainaren 16tik 19ra

Euskadik eta Bavariak lankidetza industrial estrategikoa indartu dute, aste honetan Tobias Gotthardt Bavariako Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energiako estatu-idazkaria buru duen misioaren bisitarekin eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin izandako bilerarekin. Horrela, lehentasunezko eremuetan sakontzen da, hala nola fabrikazio aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta Europako industria-lehiakortasunean, Europako industria-eskualde...

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Euskadik  eta  Odesako  Eskualdeak  aliantza  estrategiko  bat  sinatu  dute  enpresen  arteko  lankidetza  bultzatzeko
29/05/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Odesako Eskualdeak aliantza estrategiko bat sinatu dute enpresen arteko lankidetza bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatu du Ukrainaren berreraikuntzarako eremu estrategikoetan aukera bateratuak identifikatzeko, bereziki azpiegituretan, energian, industria aurreratuan eta biozientzietan arreta jarriz.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Euskadik  ‘powertrain’  teknologia  aurreratuetan  nazioartean  duen  presentzia  bultzatu  du  Detroiten
21/05/2026 Nazioartekotzea

Euskadik ‘powertrain’ teknologia aurreratuetan nazioartean duen presentzia bultzatu du Detroiten

Gaindu, Loramendi eta Aurrenak enpresek AutomotiveTech Belgiumek bultzatutako nazioarteko misioan parte hartu dute, Bayern Innovativ, Automobil Cluster Upper Austria, Flanders Investment & Trade, Detroit Regional Partnership eta Basque Traderekin lankidetzan, euskal industria-sarearen gaitasun teknologikoak erakusteko.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

Maroko  merkatu  estrategiko  gisa:  aukerak  automobilgintzan,  aeronautikan,  berriztagarrietan,  IKTetan  eta  azpiegituretan
14/05/2026 Nazioartekotzea

Maroko merkatu estrategiko gisa: aukerak automobilgintzan, aeronautikan, berriztagarrietan, IKTetan eta azpiegituretan

Basque Trade & Investmenteko ordezkaritza bat Casablancan, Rabaten eta Tangerren izan da Marokoko enpresa-ekosistema ezagutzeko eta dagoeneko herrialdean dauden euskal enpresekin bilerak egiteko, ezarpen-esperientzia praktikoak aztertzeko

Euskadik  WOMEX  proiektuaren  baitan  egindako  ETE  esportatzaileetan  emakumeen  parte-hartzeari  buruz  egindako  azterketa  aurkeztu  du  Hungarian
12/05/2026 Berdintasuna

Euskadik WOMEX proiektuaren baitan egindako ETE esportatzaileetan emakumeen parte-hartzeari buruz egindako azterketa aurkeztu du Hungarian

Basque Trade & Investment erakundeak ekimenaren hirugarren nazioarteko topaketan parte hartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertain esportatzaileetan emakumeek egiten duten ibilbide profesionalari buruzko datuak partekatzeko eta Europako enpresa-sarean emakumeen lidergoa sustatzeko formula bateratuak zehazteko helburuarekin.

Finantzen  Euskal  Institutuak  eta  Cofides-Ek  NBI  konpainia  Indian  hedatzea  bultzatu  dute
06/05/2026 Finantziazioa

Finantzen Euskal Institutuak eta Cofides-Ek NBI konpainia Indian hedatzea bultzatu dute

Bi milioi eurorekin finantzatuko dute beste planta bat abian jartzea eta gainerako kapitalaren % 35 eskuratzea, NBI konpainiak tokiko filialaren % 100 kontrola dezan.

Brasilgo  automozio  sektorea:  Euskadirentzat  dauden  erronkak  eta  sarbideak  aztertzeko  jardunaldia
05/05/2026 Nazioartekotzea

Brasilgo automozio sektorea: Euskadirentzat dauden erronkak eta sarbideak aztertzeko jardunaldia

Basque Trade & Investmentek antolatutako webinar baten bidez, euskal enpresek Hego Amerikako herrialdearen merkatu-egituran, arau-esparruan eta elektrifikaziorako joeretan sakontzeko aukera izan dute.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.