Albisteak 2022ko abenduaren 29a

DAIRk garraio-azpiegiturei eta trafiko- eta mugikortasun-azterlanei buruzko nazioarteko 50 proiektu baino gehiagotan parte hartzen du

Leioako ingeniaritza- eta aholkularitza-enpresak irtenbide integralak garatzen ditu hiri, azpiegitura eta hiri-espazioetarako. 8 herrialdetan egin ditu proiektuak, eta Saudi Arabia nazioarteko merkatu nagusietako bat bihurtu da berarentzat.
-

Berrikuntza balio estrategiko gisa hartuta eta garapen iraunkorrarekiko konpromiso sendoa hartuta sortu zen DAIR duela 25 urte baino gehiago. Hasiera gehienetan bezala, ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuen enpresa tokiko merkatuaren beharrei erantzuteko lanean hasi zen, 2014an erabaki estrategiko batek konpainiaren norabidea aldatu zuen arte. 

 “Urte hartan gure zerbitzuak Espainiatik kanpo emateko erabaki estrategikoa hartu genuen, gure esperientzia nazioarteko beste merkatu batzuetara esportatzeko eta enpresen lehiakortasuna handitzeko helburarekin, tokiko eta nazioarteko enpresekin aliantza estrategikoak garatuz”, zehaztu du Jon Ciordia Dair-eko estrategia zuzendariak. Bederatzi urte geroago, Bizkaiko konpainiak Saudi Arabian du presentzia, enpresarentzat nazioarteko merkatu nagusietako bat bihurtu den herrialdean. 

 Herrialde horretan, hain zuzen ere, DAIRek bere mundu mailako proiekturik esanguratsuenetako batzuk egin ditu. Dammam eta Khobar hirietan, maila desberdineko 16 bide-lotune berri diseinatzen parte hartu zuen, auto-pilaketa handiko inguruneetan hiri-mugikortasuna hobetzeko, eta, gainera, “estetika-, ingurumen- eta gizarte-emaitza onena duten elementuak eman zituen”, Ciordiak dioenez. Era berean, Al-ahsako Al-uqair errepide turistikoa diseinatu eta planifikatzen ari da Al-ahsan. Enpresaren estrategia-zuzendariaren arabera, eremu horrek “garrantzia har dezake etorkizunean, eremu horretarako aurreikusitako garapenengatik”. 

Baina maila globalean ez ezik, Leioako konpainiak nazio mailako proiektu nabarmenak ere baditu, Frantziako Tourreko Grand Départ Pays Basque 2023ko Mugikortasun Plana egitearen kasua da. “Ilusio handiko proiektua da. Frantziako Tourra munduko errepideko txirrindularitza probarik garrantzitsuena da 1903tik, eta datorren urtean Euskal Herrira itzuliko da, 1992an Donostiak irteera hartu zuenetik hiru hamarkada baino gehiago igaro direnean”, azpimarratu du Ciordiak. DAIRrek, INGARTEKekin batera, Bilbao Ekintzari laguntza teknikoa eskainiko dio ekitaldi honetarako Mugikortasun Plana egiteko. Estrategiako zuzendariak adierazi duen bezala, “ ekitaldiak 4.500 pertsona mugitzen ditu guztira, eta horien artean antolakuntzako 500 pertsona baino gehiago daude, 2.000 kazetari baino gehiago, 184 txirrindulari eta horien taldeak, sponsorak eta abar”. 

Euskadin duen beste proiekturik nabarmenetako bat Euskal Trenbide Sarerako (ETS) egiten ari dena da, WSP Spain enpresarekin lankidetzan, hala azaldu du Ciordiak: “Egungo trenbide-konfigurazioak Bilboko portuan jatorria/helmuga duten merkantzia-trenen trafikoak aldiriko trenekin azpiegitura partekatuz zirkulatzea eragiten du. Arazo hori konpontzeko eta portuaren hazkundearekin jarraitzeko, Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea deiturikoa garatuko da. Saihesbide hori tunelean igaroko da gehienbat, eta merkantziak hirigunetik urruntzeko aukera emango du. Horrela, Bilboko portua Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriarekin (Euskal Y-a) eta Bilbo-Miranda Ebro ohiko zabalerako linearekin lotuko da”.  

Berrikuntza eta teknologia DNAn 

Berrikuntza, zalantzarik gabe, DAIRen kultura korporatiboaren funtsezko zatia da. “Balio estrategikoa da guretzat, etengabeko hobekuntza-prozesua, gizartearentzat benetako balioa sortzen duten eta etorkizun bizigarriagoa eta ingurune jasangarria sortzen laguntzen duten zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen diguna”. 

Ildo horretan, Leioako enpresak hiru ikerketa-ildo nagusi ditu: ingeniaritzari eta aholkularitzari aplikatutako eraldaketa digitala, Building Information Modelling (BIM) metodologiaren eta softwarearen bidez zerbitzu teknikoak ematea eta biki digitalak garatzea. “Horrek guztiak aukera ematen digu gure bezeroen prozesuen digitalizazioa bultzatzeko; informazioaren kudeaketa eta etorkizuneko errore edo arriskuen minimizazioa errazteko; eta egoerak ingurune seguru batean erreproduzitzeko, esperimentatzeko eta iragartzeko, egungo eta etorkizuneko eraginkortasuna hobetuz”, azaldu du Ciordiak. 

Berrikuntza sustatzeko beste modu bat hainbat enpresa, unibertsitate, erakunde, kluster eta teknologia- eta ikerketa-zentrorekin lankidetzan aritzea da, eta hala egiten du DAIRrek. “Duela zenbait urtetik hona, hainbat erakunde publikok sustatutako enpresen berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatzeko hainbat ekimenetan parte hartu dugu”, Ciordiak dioenez. “Guztien artean, SPRI Taldearen HAZITEK programa nabarmendu behar da. Programa horri esker, ZUBIoT proiektua garatu ahal izan genuen, RDT Engineers eta Tecnaliarekin batera. Zubien egiturazko monitorizazioa Biki digitalarekin IoT-n integratzeko proiektu bat da”. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.  

Lotutako albisteak

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Mikel  Jauregi:  “industria  aeroespaziala  kalitatezko  lanpostuak  sortzen  dituen  hazkunde  handiko  sektorea  da,  eta  teknologikoki  oso  aurreratuak  diren  lanpostuak  sortu  nahi  ditugu”
2026/10/20 Nazioartekotzea

Mikel Jauregi: “industria aeroespaziala kalitatezko lanpostuak sortzen dituen hazkunde handiko sektorea da, eta teknologikoki oso aurreratuak diren lanpostuak sortu nahi ditugu”

Euskal sektore aeroespazialak, 3.400 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.500 enplegu ingururekin, Europako elkargune teknologiko eta aeronautiko nagusietako batean duen presentzia sendotu nahi du

Lehendakariak  merkataritza-misio  bat  gidatuko  du  Okzitaniako  Tolosara,  euskal  industriak  Europako  sektore  aeroespazialean  duen  presentzia  indartzeko
2026/10/19 Nazioartekotzea

Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatuko du Okzitaniako Tolosara, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko

Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea da, eta aeronautikako fabrikatzaileak, klusterrak eta erreferentziako zentro teknologikoak bisitatuko dituzte

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Txekiar  Errepublikako  lehen  ministroak  euskal  industria  bertatik  bertara  ezagutu  du  Brnoko  MSV  azokan
2026/10/09 Nazioartekotzea

Txekiar Errepublikako lehen ministroak euskal industria bertatik bertara ezagutu du Brnoko MSV azokan

Euskadiko hamar enpresak eta bi teknologia-zentrok parte hartu dute Txekiar Errepublikara egindako enpresa-misio batean, sektore aeronautikoan, industrialean eta energetikoan negozio- eta lankidetza-aukera berriak aztertzeko. Basque Trade & Investmentek (SPRI Taldea) antolatu du misioa, Txekiar Errepublikak Madrilen duen Enbaxadarekin batera, HEGANen eta AFM Cluster-en laguntzarekin.

EBren  eta  Indiaren  arteko  merkataritza-akordioak  aukera  berriak  irekitzen  dizkie  euskal  automobilgintza-sektoreko  hornitzaileei
2026/10/07 Nazioartekotzea

EBren eta Indiaren arteko merkataritza-akordioak aukera berriak irekitzen dizkie euskal automobilgintza-sektoreko hornitzaileei

Arantzelak pixkanaka murrizteak Indiako merkatura sartzeko baldintzak hobetuko ditu Europako automobilgintzako osagaientzat.

Basque  Trade  &  Investmentek  Australiako  sare  elektrikoaren  eraldaketak  euskal  enpresentzat  eskaintzen  dituen  aukerak  ezagutarazi  ditu
2026/10/05 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek Australiako sare elektrikoaren eraldaketak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ditu

Hogei euskal enpresa inguruk parte hartu dute Australiako elektrizitate-transmisioaren eta -banaketaren arloko aukerei buruzko webinarrean.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
2026/09/30 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.