Elkarrizketak 9 apirila, 2018

Credeblug, mundu mailako liderra industria astunerako pieza handien negozioan

Konpainia horrek Azpeitian (Gipuzkoa) du egoitza, non 100-120 garabi, pintza, hamarratz eta zali fabrikatzen baititu urtero
-

Konpainia horrek Azpeitian (Gipuzkoa) du egoitza, non 100-120 garabi, pintza, hamarratz eta zali fabrikatzen baititu urtero

 

Oraingo honetan, Made in Basque Country irratsaioaren GPSa hamarratzetan eta zalietan zentratuko da, industriaren munduko olagarro eta koilaretan, alegia. Industria astunaz ari gara. Credeblug da munduko garabi, pintza, hamarratz eta zali fabrikatzaile onena. Tresna horiek erabiltzen dira karga handiak manipulatzeko altzairu-fabriketan, portuetan edo hondakin lantegietan.

 

Credeblug Azpeitiko lantegi txiki bat da, non 25 langile ari baitira lanean. Urtean 100-120 tresna fabrikatzen dituzte eta horietatik %75 esportatu egiten dira.  Bere azken garapena mila metroko sakoneran lan egin dezakeen ekipo bat da, 150 tonarainoko kargak mugitu ditzakeena. Gaitasun hori oso baliagarria da itsaso zabalean petrolio plataformak eraikitzen dituzten konpainientzat. Konpainiako zuzendari nagusi Asier Susaetak aurreratu dizkigu Nitxoko txapeldun honen gako batzuk.

 

Nola lortu duzue txoko bat hamarratz eta zalien sektoreko fabrikatzaile handien artean?  Zein da gakoa?

 

Hainbat faktore daude tartean, baina nire ustez gure berritzeko gaitasuna da garrantzitsuena; hori da gure nortasun ikurra eta enpresan errotuta dagoena duela 53 urte sortu zenetik. Hasieratik mantendu dugu berrikuntzaren dinamika hori eta gainerakoengandik bereizten saiatu gara fabrikatzaile handiagoekin lehiatu ahal izateko.

 

Berrikuntza… Marketina ala benetako premia?

Gaur egun, bizirauteko modu bakarra da berrikuntzaren aldeko apustua egitea. Batzuetan, apustu arriskutsua izan liteke, baina uste dut azkenean arriskutsuagoa dela ez berritzea, zeren berritzen ez baduzu lehiakideek aurrea hartzen dizute…  Gai izan beharra dago teknologia edo produktu berri osagarriak garatzeko, guk egin dugun bezala. Berritu egin behar da negozio-ildo berriak sortzeko. Adibidez, off-shore merkatuan sartu gara, eta horrek lagunduko digu epe ertainean jauzi handi bat egiten, bai fakturazioan eta baita ere tamainan.

 

Une honetan zuen produkzioaren %75 esportatzen duzue, eta gainerako %25a Estatuan gelditzen da. Duela urtebete, proportzio hori alderantzizkoa zen. Zergatik?

Zorionez, krisia hasi baino lehen ekin genion nazioartekotze prozesuari eta horri esker beste batzuk baino aiseago gainditu dugu bolada txar hori. Lehenagotik ere bagenekien gure produktua gai zela atzerrian lehiatzeko, baina orduan gehiago mugitzen ginen bertako merkatuan. Hala, plan bat diseinatu genuen, uste genuelako aukera genuela atzerrira irteteko. Gogor hasi ginen lanean, apustu komertzial erasokorrago batekin, eta goitik behera aldatu genuen gure negozio-eredua. Gaur egun, zuzeneko esportazioa %75ekoa da gure enpresan, baina kontuan hartu behar da euskal enpresa eta fabrikatzaileei saltzen dizkiegun produktu batzuk atzerrian merkaturatzen direla, beraz, portzentajea %80rainokoa izan liteke.

 

Zein da hamarratz baten eta zali baten arteko aldea?

Hamarratz bat da beso eta tentakulu handi batzuk dituen pieza bat, tailer edo desegite-lantegi handietan erabiltzen dena txatar tonak jasotzeko eta leku batetik bestera mugitzeko. Zaliaren egitura itxiagoa da, normalean solteko merkatu-gaiak edo produktu txikiagoak kargatzeko erabiltzen dena, zeintzuk erori egingo bailirateke hamarratzaren tarteetatik. Biek dute karga-gaitasun handia. Badaude 50 litrorainoko zaliak, eta 150 tonaraino jaso ditzaketen piezak.

 

Denborarekin Txina ere sartuko al da merkatu nitxo honetan?

Hala da, bai. Une honetan, gure lehiakide nagusiak ez daude Asian, baizik eta Europan, non kalitate-prezio erlazioa gurearen antzekoa baita. Baina badakigu Txinako hainbat fabrikatzaile hasiak direla antzeko gauzak egiten barne-merkaturako, beraz seguru asko epe ertainean nahiko erraz iritsiko dira Europako merkatura.

 

Eta zer gertatuko da orduan?

Orduan geure burua defendatu beharko dugu gure produktuak desberdin eta lehiakorrago bihurtuko dituzten proiektuekin eta garapen teknologikoekin.

 

 

Lotutako albisteak

Ubis,  produkzioaren  % 70  esportatzen  duen  zinta  itsasgarrien  fabrikatzailea
30/04/2026 Nazioartekotzea

Ubis, produkzioaren % 70 esportatzen duen zinta itsasgarrien fabrikatzailea

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta urtean 100 milioi euro fakturatzen ditu

Gallardo  Ingeniería,  prestazio  handiko  botilaratze-makinetan  liderra
30/04/2026 I+G+B

Gallardo Ingeniería, prestazio handiko botilaratze-makinetan liderra

Irungo enpresak urtero hogei instalazio inguru fabrikatzen ditu hamar bat elikagairentzat, ardotik hasi eta eztiraino

José  Antonio  García  de  Vicuña  (AGME):  “  Dibertsifikazioak  sektore  eta  merkatu  berrietan  hazten  lagundu  diezaguke”
30/04/2026 Nazioartekotzea

José Antonio García de Vicuña (AGME): “ Dibertsifikazioak sektore eta merkatu berrietan hazten lagundu diezaguke”

Muntaia automatizatuko soluzioetan espezializatutako Eibarko enpresak bere nazioarteko hazkundea sustatzen du proiektu industrial berriekin eta bere jarduera automobilgintzatik harago zabaltzeko apustu irmoarekin.

Grapheneak  grafenozko  nazioarteko  lidergoa  sendotu  du  Euskaditik
27/04/2026 I+G+B

Grapheneak grafenozko nazioarteko lidergoa sendotu du Euskaditik

Konpainia gipuzkoarrak aurrera egin du elektronika, biomedikuntza eta industriako aplikazio errealetan, hamarkada bat baino gehiagoko garapen teknologikoaren ondoren

Genelek  Sistemas-ek  energia-eraginkortasuna  eta  automatizazio  industriala  bultzatzen  ditu  Euskaditik
27/04/2026 I+G+B

Genelek Sistemas-ek energia-eraginkortasuna eta automatizazio industriala bultzatzen ditu Euskaditik

Konpainiak eraginkortasuna hobetzea, akatsak murriztea eta energia berriztagarrien integrazioan aurrera egitea ahalbidetzen duten sistemak diseinatzen ditu.

Sirom  proiektuak  satelite  eta  espazio-sistemen  konponketa  eta  mihiztatzea  urrunetik  ahalbidetzen  du
24/04/2026 I+G+B

Sirom proiektuak satelite eta espazio-sistemen konponketa eta mihiztatzea urrunetik ahalbidetzen du

Sener buru duen ekimenak interfaze robotiko estandarra garatzen du, kostuak murriztu, misioak sinplifikatu eta ahalmen berriak ahalbidetzeko, hala nola orbitako zerbitzua.

Herrekor,  zibersegurtasuna  eta  merkatu  aeronautikoa  sustatzen  dituen  ingeniaritzako  soluzioen  ETEa
23/04/2026 I+G+B

Herrekor, zibersegurtasuna eta merkatu aeronautikoa sustatzen dituen ingeniaritzako soluzioen ETEa

Astigarragako enpresak sektore industrial askotarako lan egiten du eta SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programako laguntza jaso du

Alfa  Hogar,  josteko  makinen  fabrikatzaile  liderra
23/04/2026 Nazioartekotzea

Alfa Hogar, josteko makinen fabrikatzaile liderra

105 urte baino gehiagoko historia duen Eibarko enpresaren fakturazioak % 30 egin du gora azken bi urteetan

Itua  Health-ek  nazioarteko  merkatuan  hedatzeko  prozesuan  laguntzen  ditu  osasun-enpresak
23/04/2026 Nazioartekotzea

Itua Health-ek nazioarteko merkatuan hedatzeko prozesuan laguntzen ditu osasun-enpresak

Donostiako enpresak startupak, unibertsitateak eta farmazia eta medtech multinazional handiak ditu bezero, eta Europako medikuntza-merkatuanrekin lotura gisa lan egiten du.

Mandiolak  bere  hazkunde  industriala  indartu  du  konpositerako  irtenbide  aurreratuekin  eta  Hazitek  programaren  laguntzarekin
16/04/2026 I+G+B

Mandiolak bere hazkunde industriala indartu du konpositerako irtenbide aurreratuekin eta Hazitek programaren laguntzarekin

Zumaiako enpresak bere posizionamendua indartu du 360º zerbitzu integralarekin eta berrikuntzaren aldeko apustua egin du merkatu berrietara zabaltzeko asmoarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.