La consejera Arantxa Tapia.
Albisteak 8 otsaila, 2024

Eusko Legebiltzarraren % 82k Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legea babestu du eta Tapia sailburuak lege horrek Euskadiren etorkizunerako duen garrantzi instrumentala nabarmendu du

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak legebiltzarreko taldeen lana eta babesa eskertu du eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizartea zoriondu du Lege berria dela eta
-
  • Arau berriak trantsizio-prozesuaren aukerak baliatzeko eta euskal industriaren lehiakortasuna eta eraldaketa bultzatzeko erronka jasotzen du, garapen teknologikoan eta industrialean eta deskarbonizazioan oinarrituta
  • Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legeak 2050erako neutraltasuna, erresilientzia eta trantsizio zuzena lortzea helburu duten araudi, politika eta plan guztiekin bat etortzea erraztuko du, Euskadik horiekiko konpromisoa eta atxikipena adierazi baitu
  • Beste helburu zehatz batzuk dira 2030ean emisioak % 45 murriztea 2005eko emisioen aldean, eta energiaren azken kontsumoan aurreztea, 2030erako gutxienez % 12 eta 2050erako gutxienez % 37, 2021eko datuekin alderatuta
  • urtean, azken energia-kontsumoaren % 32k, gutxienez, energia berriztagarrietatik etorri beharko du
  • Eskualdeek eta toki-erakundeek bere gain hartzen dute klima-aldaketaren inpaktua arintzeko neurrien % 70 baino gehiago eta egokitze-neurrien % 90 baino gehiago. Horregatik, legeak herritarrak jartzen ditu erdigunean eta legearen gobernantzan parte hartzeko figura berriak sortzen ditu; zehazki, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Bulegoa, Batzorde Zientifikoa eta Herritarren Batzarra

 Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak aditzera eman du gaur Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskadiko Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legea etorkizunean onurak ekarriko dituen arau instrumentala izango dela.

Ganberaren aurrean, Tapiak eskerrak eman dizkie Legebiltzarreko taldeei lortutako adostasunagatik, Gobernuak aurkeztutako lege-proiektua ez baita osoko zuzenketaren mende egon. Tapiak nabarmendu duenez, “guztien babesa lortu gabe ere, guztiek egin dute legea erraztearen aldeko keinua. Eta hain lege garrantzitsu batean, keinu hori oso adierazgarria da. Eusko Jaurlaritza osatzen dugun bi alderdi politikoen babesaz gain, hau da, Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Talde Sozialistaren babesaz gain, EH Bildu taldearen lankidetza eta konpromisoa lortu dugu, hau da, orotara Legebiltzarraren % 82arena”.

Europako Green Deal-en ildotik, garapen jasangarriarekin eta zuzenarekin lotzen den lehiakortasuna lege horren izpirituaren parte da, eta hala jasotzen da Lege horren zioen azalpenean eta Helburu eta Xedeei buruzko lehen artikuluan.

Arauan jasotzen da trantsizio-prozesuaren aukerak baliatzeko eta, hala, lehiakortasuna bultzatzeko erronka, garapen teknologiko eta industrialean eta deskarbonizazioan oinarritutako Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren eraldaketaren bidez.

Klima-aldaketaren mehatxuari erantzuteko gai den trantsizio energetiko benetan eraldatzailea bultzatzeko erantzun sendoak behar-beharrezkoak izango ditu ekintza eraginkorrak eta inbertsio oso handiak. Horregatik, gure ekonomia eta gure lanpostuak zenbat eta hobeto finkatu, orduan eta egoera hobean egongo gara erronka bikoitz horri aurre egiteko eta arrakastatsuagoa izango da klima-aldaketari ematen zaion erantzuna.

Legearen artikuluak

Legeak sei sekzio eta 48 artikulu ditu.

Zazpi xedapen gehigarri. Xedapen iragankor bat eta zazpi azken xedapen.

Legearen helburua da 2050erako erresilientzia, neutraltasuna eta trantsizio zuzena lortzea. Eta 2045. urtean neutraltasun-helburuak gauzatzeko ahal den guztia egiteko konpromisoa hartzen du.

Helburua

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legeak 2050erako neutraltasuna, erresilientzia eta trantsizio zuzena lortzea helburu duten araudi, politika eta plan guztiekin bat etortzea erraztuko du, Euskadik horiekiko konpromisoa eta atxikipena adierazi baitu.

Esparru juridiko egonkorra ezartzen du, Euskadin klima-neutraltasun hori beranduenez 2050erako lor dadin eta lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia handitu dezan. Nolanahi ere, asmo handiko legea da, klima-neutraltasunaren helburua 2045. urtera aurreratzeko behar diren ahaleginak egingo direla jasotzen baitu.

Beste helburu zehatzago batzuk?

  • 2030erako emisioak % 45 murriztea, 2005ekoekin alderatuta.
  • Energiaren azken kontsumoan gutxienez % 12 aurreztea 2030erako eta % 37 2050erako, betiere 2021eko datuekin alderatuta.
  • 2030. urtean, azken energia-kontsumoaren % 32, gutxienez, energia berriztagarrietatik etortzea.

 Errealitateak interpelatzen gaitu eta jardun-esparrua ezartzen dugu

Lege horren testuinguruaren arabera, klima-aldaketak sektore eta maila guztietan asmo handiagoko neurriak hartzea eskatzen eta premiatzen digu, etorkizun jasangarria eta bizigarria bermatu dadin.

Klima-aldaketa arintzearen aldeko apustua egiten dugu. Horrek esanahi du: emisioak murriztea, energia berriztagarria sortu eta kontsumitzea, eta energia-efizientziaren aldeko apustuan aurrera egitea.

Klima-aldaketara egokitu behar dugu, eta neurriak hartu lurraldearen erresilientzia areago dadin.

Legeak garapen jasangarri eta zuzenarekin konpromisoa hartu du, eraldaketa hori ez baita posible ekitate eta justizia sozialik gabe.

Lege hori aitzindaria da klima-aldaketarako egokitzapenean; gaur egun, egokitzapena eta arintzea maila berean jartzen dituen lege bakarrenetakoa da, eta Euskadi lurralde erresiliente bihurtzeko neurri espezifikoak jasotzen ditu.

Gobernantza izango da legearen ezaugarrietako bat eta herritarrek protagonismoa izango dute

Eskualdeek eta toki-erakundeek bere gain hartzen dute klima-aldaketaren inpaktua arintzeko neurrien % 70 baino gehiago eta egokitze-neurrien % 90 baino gehiago. Horregatik, legeak herritarrak jartzen ditu erdigunean eta legearen gobernantzan parte hartzeko figura berriak sortzen ditu; zehazki, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Bulegoa, Batzorde Zientifikoa eta Herritarren Batzarra.

Bulegoaren eginkizunetako bat da legea betetzearen eta jardueraren hurbileko jarraipena egitea.

Herritarren batzarrean bereziki zainduko da gazteen parte-hartzea eta partaideen arteko genero-irizpidea, baita jardueran bertan ere.

Zeharkako legea da, erakunde guztiei eragiten diena, baita tokikoei ere

Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiek eta toki-erakundeek legearekin lotzen diren jarduerak sartu beharko dituzte.

Aldundiek eta 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek klima- eta energia-planak onartu beharko dituzte, bere eskumenen barruan. Horretarako, Lege hau onartu eta gehienez ere urtebeteko epean, Eusko Jaurlaritzak jarraibide-gida bat egingo du, non Klima eta Energia Plan horiek egitean erabili ahal izango diren tresnak, metodologiak eta bitartekoak ezarriko diren.

Legeak klimaren neutraltasuna lortzen lagunduko duten beste sektore- eta lurralde-politika batzuk ere hartzen ditu aintzat, hala nola emisioak murrizteko planak, EKONOMIA ZIRKULARRA sustatzea, industria-prozesuak deskarbonizatzea eta karbono-hustubideak optimizatzea, karbonoaren xurgatze-ahalmena handitu eta mantentzera begira.

Justizia- eta ekitate-irizpideak dituen legea

Lege horrek ezaugarririk badu, horixe da, hain zuzen ere. Legeak kontuan hartzen du kostuen eta kargen banaketa ekitatiboa, eta arreta berezia jartzen die sektore ekonomikoei, lurraldeei eta biztanle zaurgarrienei. Irizpide horrek lurralde, ingurumen, gizarte eta ekonomiaren arloko kohesioa helburu duten mekanismoak ditu.

Erronka horri bermez ekite aldera, legeak aurrekontu-nahikotasunerako mekanismoak hartzen ditu aintzat eta enpresa sustatzaileen inplikazioa eskatzen du.

Ildo horretatik, Euskadiko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuak aurrekontu horien % 2,5 klima-ekintzako neurrietarako jartzea eskatzen du.

Gainerako euskal administrazio publikoek beren aurrekontu publikoetan energiaren eta klimaren ikuspegia txertatzea sustatuko dute.

Era berean, Legeak aurreikusten du energia berriztagarrien instalazioetarako (parke eolikoak eta eguzki energia fotovoltaikoak, esaterako) urteko kanona ordaintzea, eta kanon hori eraginpean dauden udalerrientzako izango da. Hartara, lurzoru urbanizaezinean ezarriz gero, energia berriztagarrien kanona ezarriko da —2025eko urtarrilaren 1etik aurrera—, eta kanon hori ingurumena kontserbatzeko, birjartzeko eta lehengoratzeko jarduerak finantza daitezen erabiliko da.

Betebeharrak erakundeentzat, bai, eta enpresentzat ere bai

Lege-arau horrek gu guztiok interpelatzen gaitu. Zenbait betebehar ere ezartzen ditu:

Urtebeteko epean, erregai fosilak desinbertitzeko plan bat egin beharko dugu, Eusko Jaurlaritzak eta sektore publikoa osatzen duten erakundeek, ahal bezain laster eta 2030 baino lehen, utz diezaioten zuzenean edo zeharka parte hartzeari erregai fosilak esploratu, findu edo prozesatzen dituen edozein sozietatetan, enpresatan, ekimenetan edo proiektutan, barnean direla erregai fosilak erretzearen bidez elektrizitatea sortzeko jarduerak.

Euskal administrazio publikoetako kontratazio-organoek beren kontratuen agirietan barne hartu beharko dute kontratatzen diren produktu, zerbitzu eta horniduren karbono-aztarna edukitzeko betebeharra.

Legeak, era berean, industria-instalazioak behartzen ditu haien karbono-aztarna kalkulatzera eta aztarna hori minimizatzeko plan bat egitera, zero aztarna edo aztarna negatiboa izan dadin, baldin eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada.

Eskakizun horrek eragina du, halaber, merkataritzaren eta turismoaren arloko jardueran. Karbono-aztarna pixkanaka murriztu beharko dute, aztarna kalkulatzearen bidez eta hura murrizteko planaren bidez.

Legea sentikorra da nekazaritza-jarduerarekin eta natura-ondarearekin, ezin bestela izan.

Sustapen-neurriak bultzatuko ditu, 2030ean Euskadiko nekazaritza-lursailen % 25 nekazaritza ekologikoarekin erabil daitezen. Era berean, abeltzaintza ekologikoa eta hurbiltasuneko azokak sustatuko dira. Lurzoruaren zentzuzko erabilerarako irizpidea ezartzen da.

Legeak, bestalde, lurraldearen erresilientzia handitzeko ekintza sorta jasotzen du —lurraren erresilientzia zein ur-kontinentalena, itsasoarena eta itsasertzarena—.

Trantsizio Ekologikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legearen garrantzia ulertzeko giltzarri nagusiak dira:

  1. Deskarbonizazioaren aldeko apustua
  2. Klima-aldaketara egokitzearen aldeko apustua
  3. Desinbertsioa hidrokarburoen ustiapenean eta erauzketan
  4. Fiskalitatea erabiltzea jarduerak sustatzeko
  5. Karbono-aztarna kalkulatzea enpresetan, administrazioetan eta erakunde publikoetan
  6. Gobernantza-sistemaren eraginkortasuna eta egungo azpiegituren aprobetxamendua
  7. Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Itun Soziala
  8. Administrazioaren ereduzko ekintza
  9. Genero-ikuspegia
  10. Trantsizio justua

 

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.