Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuak berritzeko planek matrikulazio berrien eskaera ia % 30ean bultzatzen dute, 2024arekin alderatuta

MOVES III programak dagoeneko 1.000 eskaera baditu auto elektrikoentzat eta 500 karga-puntuentzat; eta Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen Programak 800 eskaera baino gehiago ditu ibilgailu berrientzat.
-
  • Deskarbonizazioaren aurrean, automobilgintzaren sektorearen eskutik lan egin behar dugu, gure industriari lagundu eta herritarrei aukera desberdinak eman. Teknologikoki agnostikoak izan behar dugu eta ezin diogu auto elektriko bat inposatu bere prezioa bere gain hartu ezin duenari edo kargatu ezin duenari”, azpimarratu du Mikel Jauregi sailburuak.

Eusko Jaurlaritzak, EEE – Energiaren Euskal Erakundearen bidez, abian jarritako “Emisio Gutxiagoko Ibilgailuak” planak Euskadiko automobilgintzaren merkatua nabarmen dinamizatzea lortu du, eta iazko apirilaren aldean % 28,2ko marikulazio-hazkundea lortu du. Zifra horiek gaur aurkeztu dira Euskadiko Automozioaren VI. Jardunaldian, SEA – Arabako Enpresak elkartearen Gasteizko egoitzan, Faconauto automobilgintzako kontzesionarioen elkarteen federazioak antolatuta.

Jardunaldiaren amaieran, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Eusko Jaurlaritzaren helburu bikoitza nabarmendu du: errepideko garraioaren deskarbonizazioan aurrera egitea, ibilgailu berrien salmenta bultzatzea eta automobilgintzaren euskal industriari laguntza ematea, 40.000 pertsona enplegatzen baititu. “Herritarrei aukera desberdinak eskainiz egiten dugu. Bagenekien apustu aitzindaria zela, ez zuela parekorik Estatuan. Eta gaur egungo emaitzak oso positiboak dira. Otsailetik hona lortu dugu grafikoaren kurbari buelta ematea, ibilgailu berrien salmenta oso nabarmen handitzea iazkoarekin alderatuta. % 25 apirilean, % 28 maiatzean eta % 32 ekainean. Dagoeneko 1.000 eskaera badiditugu auto elektrikoetarako eta 500 karga-puntuetarako MOVES III programarekin; eta 800 eskaera baino gehiago Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen programarako”.

“Datuek baieztatzen dute laguntza-programa horiek ibilgailuen parkea berritzen eta isurketak murrizten laguntzen dutela. Herritar ertainaren errealitatera egokitzen diren programak dira. Trafiko gehiago dago kontzesionarioetan, eragiketa gehiago ixten dira eta matrikulazioak hazten ari dira. Seinale hori da laguntzek funtzionatzen dutela eta ez direla kajoi batean geratzen ari. Jakina, hobetzeko tartea dago, baina bide onetik goaz”, azpimarratu du Jauregik.

“Deskarbonizazioaren aurrean, automobilgintzaren sektorearen eskutik lan egin behar dugu, gure industriari lagundu eta herritarrei aukera desberdinak eman. Teknologikoki agnostikoak izan behar dugu, eta ezin diogu auto elektriko bat inposatu prezioa bere gain hartu ezin duenari edo kargatu ezin duenari”, esan du sailburuak. “Gure errepideetatik autorik zaharrenak eta kutsatzaileenak ateratzea da kontua, eta erabilgarri dauden teknologietako eraginkorrenak erabiliz berritzea, erabat elektrikoak, hibridoak edo kilometroko 120 gramo CO2 baino gutxiagoko errekuntza-motor eraginkorra dutenak”.

Bestalde, Marta Blázquez Faconautoko presidenteak adierazi duenez, “Euskadiren kasuak erakusten du plan eraginkorrak diseinatzen direnean, lankidetza publiko-pribatutik abiatuta, eta azkar gauzatzen direnean, merkatuak erantzuten duela, eta, kasu honetan, elektrifikatuen merkatuak bereziki. Deskarbonizazioa bizkortzeko moduaren adibide bat da, inor atzean utzi gabe. Izan ere, erreferentzia zuzen gisa jarri dugu, beste autonomia-erkidego batzuetan martxan dauden gainerako planekin batera, parkea berritzeko plan nazional bat proposatu berri dugulako, funtzionatzen duelako eta itzulera sortzen duelako. Politika mota horiek eskalatu egin behar dira, gaur egungo deskarbonizazio-prozesuan aurrera egin nahi badugu, herritar ertainaren erritmora egokituz”.

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.