Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an
-
  • Eusko Jaurlaritzak Euskadiko garraio-sarearen potentziaren % 40tik gorako igoera lortu ondoren, banaketa-sareko inbertsioak bultzatu behar dira, azken bezeroengana iristeko.
  • Eusko Jaurlaritzak onartutako inbertsioaren % 75 sare elektrikoa garatzera eta berrindartzera bideratuko da, eta gainerako % 25a, berriz, egungo sarea modernizatzera eta digitalizatzera.
  •  Inbertsio horiei esker, Euskadiko sare elektrikoa bizkorrago egokitu ahal izango da industriaren beharretara, garraioaren elektrifikaziora eta etxebizitza berrien eskarira.
  •  Beharrezko urratsa da, baina ez nahikoa, industria-kontsumitzaile handien, enpresa txiki eta ertainen eta beste kontsumitzaile batzuen (117 guztira) eskari elektrikoaren beharrei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzak 2027ko ekitaldian banaketa-sare elektrikoan egin beharreko Inbertsioen Urteko Plana —Iberdrolaren I-DE banatzaileak aurkeztu duena— onartu du aste honetan. Iberdrolak Euskadiko sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an. Azpiegitura elektrikoak indartzera bideratutako baliabide-bolumen hori funtsezko elementua da garapen ekonomikorako, industria-lehiakortasunerako eta lurraldera produkzio-jarduera berriak erakartzeko.

Inbertsio-ahalegin horri esker, sarearen ahalmena, modernizazioa eta digitalizazioa indartuko dira. Hori beharrezkoa da Euskadiko elektrifikazio- eta deskarbonizazio-eskariari aurre egiteko.

Horrela, beraz, Inbertsioen Urteko Plan berri horrek industriaren eskari elektriko handiagoari, ibilgailu elektrikoaren hedapenari, errepideko garraioaren deskarbonizazioari eta etxebizitza berrien eskari handiagoari erantzuten die. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da banaketa-sareak garraio-sarean aurreikusitako hobekuntzak azken kontsumoko puntuetaraino eramateko beharrezkoa den ahalmena izatea.

Plana, gainera, une erabakigarri batean onartu da, Eusko Jaurlaritzak, 2025-2030 aldiko Sare Elektrikoen Plangintzaren barruan, Euskadiko garraio-sare elektrikoaren potentziaren % 40tik gorako igoera lortu ondoren. Sare elektrikoaren bi maila horien (garraioaren eta banaketaren) arteko koordinazio egokia funtsezkoa da egindako inbertsioek euskal gizarte osorako hornidura elektriko nahikoa, segurua eta kalitatezkoa ekarriko dutela ziurtatzeko.

2027rako aurreikusitako inbertsio osoaren % 75 banaketa-sare elektrikoa garatzera eta berrindartzera bideratuko da, eta haren ahalmena eta sendotasuna handitzeko jarduketak egingo dira. Gainerako % 25a, berriz, egungo azpiegiturak modernizatzera eta digitalizatzera bideratuko da. Banaketa horri esker, aurrera egin ahal izango da energia-eskari berriak eta teknologia emergenteak integratzeko prestatuta egongo den sare malgu bat lortzeko bidean.

Industria-kontsumitzaile handiak

Planean aurreikusitako inbertsioak beharrezkoak dira, baina ez nahikoak, industria-kontsumitzaile handien, enpresa txiki eta ertainen eta beste kontsumitzaile batzuen (117 guztira) jarduerari erantzuteko. Banaketa-sarea zabaltzeak industria-proiektu berrien garapenerako elektrizitatea eskuratzeko aukera erraztuko du, eta lagungarria izango da euskal produkzio-ehunaren deskarbonizazio-beharrei erantzuteko. Azken bi urteetan, ETEen deskarbonizaziorako eskaria dela eta, hirukoiztu egin dira eskatutako potentzia-igoerak. Inbertsioek, gainera, euskal kontsumitzaile guztien horniduraren kalitatea hobetzea ahalbidetuko dute.

Banaketa-sarean egin beharreko Inbertsioen Urteko Planaren edukia Eusko Jaurlaritzak, Iberdrolaren I-DE banatzaileak eta erakundeetako eta sektore elektrikoko beste eragile batzuek batera egindako lanaren emaitza da. Planak Euskadiko industriaren eta gizartearen eskariei erantzuten dieten proiektuei ematen die lehentasuna. Lankidetza-ikuspegi hori inbertsioak energia-plangintzarekin eta herrialdeko helburu estrategikoekin lerrokatzeko bermea da.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren ustez, ahalegin handia egin bada ere, sare elektrikoaren garapen-erritmoa oraindik ez da nahikoa, eta datozen urteetan handitzen jarraitu beharko du, aurreikusitakoaren arabera eskariak izango duen igoerara egokitzeko. Ildo horretan, inbertsioen gauzatzearen jarraipena egiten jarraituko du.

Eusko Jaurlaritzak ziurtatu nahi du euskal sare elektrikoa Euskadiko deskarbonizazioak eta industria-lehiakortasunak eskatzen duten erritmoan garatu ahal izango dela. Horretarako, erabakigarriak izango dira garraio-sarearen plangintzaren behin betiko onarpena eta konpainia banatzaileentzako ordainsariak arautzeko esparruaren egokitzapena.

Bi aldeentzat, sareetan egin beharreko inbertsioen garapena funtsezkoa da Euskadiren hazkundea eta jasangarritasuna ahalbidetzeko. Ildo horretan, azpimarratu da premiazkoa dela indarrean dagoen arau-esparrua dela eta Espainiako sare elektrikoek gaur egun dituzten inbertsio-mugak aldatzeko beharrezkoak diren arauak onartzea. Industriaren elektrifikazioa eta deskarbonizazioa bizkortuko duten azpiegitura elektrikoak garatzeko esparru bultzatzaile baten alde egin nahi da.

 

Lotutako albisteak

Europako  eolikoa  304  GWra  iritsi  da  urtebetez  inbertsio-  eta  merkataritza-jarduera  handia  izan  ondoren,  baina  erregulazio-trabekin
12/05/2026 Nazioartekotzea

Europako eolikoa 304 GWra iritsi da urtebetez inbertsio- eta merkataritza-jarduera handia izan ondoren, baina erregulazio-trabekin

Hala erakusten du Basque Trade & Investmentek apirilean Madrilen egindako Wind Europe kongresuan lortutako informazioan oinarrituta egindako azken txostenak

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

ZINETI  Navalia  2026an  egongo  da,  eta  bertan  aurkeztuko  du  bere  zerbitzu  tekniko  berria,  ontzigintza-sektorerako  babes  katodikoaren  ziurtagiria.

ZINETI Navalia 2026an egongo da, eta bertan aurkeztuko du bere zerbitzu tekniko berria, ontzigintza-sektorerako babes katodikoaren ziurtagiria.

Bizkaiko enpresa familiarra da eta Loiun du egoitza. Ontzigintzarako erreferentziazko nazioarteko azoka horretan parte hartuko du, Vigon, 2026ko maiatzaren 19tik 21era.

Eusko  Jaurlaritzak  bikoiztu  egingo  du  elektrizitate  berriztagarria,  80  milioi  euroko  ko-inbertsioarekin  2030era  arte

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egingo du elektrizitate berriztagarria, 80 milioi euroko ko-inbertsioarekin 2030era arte

“Energiaren Euskal Erakundeak 2030era arte lehentasunez jardungo duen eremuak” aurkeztu ditu, sorkuntza eolikoko eta fotovoltaikoko garapen handiak sustatzera begira

MUBIL  Mobility  Expo,  Europa  hegoaldeko  mugikortasun  iraunkorraren  industriaren  azoka  profesionalak  bere  bosgarren  edizioa  ospatuko  du

MUBIL Mobility Expo, Europa hegoaldeko mugikortasun iraunkorraren industriaren azoka profesionalak bere bosgarren edizioa ospatuko du

2026ko martxoaren 25ean eta 26an Ficoban, Gipuzkoako erakustazokan

Enagásek,  Energiaren  Euskal  Erakundeak  eta  Euskadiko,  Nafarroako  eta  Kantabriako  “deskarbonizatzeko  zailak”  diren  industria  nagusiek  ‘Iparraldeko  Hub’aren  garapena  bultzatzen  dute,  industria  deskarbonizatzera  begira

Enagásek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako “deskarbonizatzeko zailak” diren industria nagusiek ‘Iparraldeko Hub’aren garapena bultzatzen dute, industria deskarbonizatzera begira

Lankidetza-hitzarmen hori funtsezko mugarria da Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako CO2-aren balio-katearen garapen koordinaturako, eta CO2-a atzitu, garraiatu eta biltegiratzeko korridore estrategikoaren sorreran aurrera egitea ahalbidetuko du, Europako deskarbonizazio-helburuekin bat

EAEko  133  ETEk  %  35eko  kenkari  fiskala  izango  dute  sozietateen  gaineko  zergan,  2025ean  teknologia  garbietan  inbertitzeagatik

EAEko 133 ETEk % 35eko kenkari fiskala izango dute sozietateen gaineko zergan, 2025ean teknologia garbietan inbertitzeagatik

Eusko Jaurlaritzaren Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasota dauden ekipoak eta teknologiak erosita lortu dute zerga-onura

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.