Albisteak 16 iraila, 2022

Euskadik New Yorkeko Klimaren Astean parte hartuko du, klima-ekintzan aurreratuta dagoen lurralde gisa

Klimaren Astea azaroan Egipton egingo den COP27 Klimaren Goi Bileraren atarikoa izango da, eta Arantxa Tapia izango da euskal ordezkaritzako burua
-
  • Nazio Batuen arabera, emisioen murrizketari eta klima-aldaketara egokitzeko ekintzei dagokienez asmorik handieneko helburuak dituzten 22 eskualdeetako bat da Euskadi, eta parte-hartze aktiboa izango du ekitaldirik garrantzitsuenetako batzuetan
  •  Tapia sailburuak, gainera, alde biko bilerak itxi ditu arlo horretan estrategikoak diren eskualde batzuekin, hala nola Kaliforniarekin, Eskoziarekin, Hegoafrikarekin eta NBE-Energiarekin

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Euskadik Estatu Batuetan duen ordezkari Unai Telleria buru direla, New Yorken izango da irailaren 17tik 21era bitarte, azaroan Egipton egingo den Klimaren Goi Bileraren atarikotzat hartutako Klimaren Astean aktiboki parte hartzeko; eta klima-ekintzan aurreratuta dagoen lurralde gisa parte hartuko du, emisioak murrizteko eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko garatu dituen politika eta proiektu estrategikoen emaitzak aurkezteko.

New Yorkeko Klimaren Astea arlo horretan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da. Nazio Batuen Batzar Nagusiarekin batera egiten da, eta gobernuetako, enpresetako eta gizarte zibileko munduko liderrik garrantzitsuenak biltzen ditu, klima-ekintza bultzatu eta bizkortzeko.

Nazio Batuek bultzatutako ‘Anbizio Klimatikoaren aldeko Aliantza’ osatzen duten mundu osoko 22 eskualdeetako bat da Euskadi, eta horrek esan nahi du nazioarteko aitorpena lortu dutela Eusko Jaurlaritzak 2050ean karbono-neutraltasuna lortzeko eta klima-aldaketaren inpaktuen aurrean lurralde erresilientea izateko egindako lanak eta hartutako konpromisoak.

New Yorkeko Klimaren Astea Climate Group eta Under2 Coalition erakundeek antolatu dute. Climate Group irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta mundu osoko 175 merkatuko 500 enpresa multinazional biltzen ditu. Halaber, 2050erako zero isurketa garbiak lortzeko konpromisoa hartu duten estatu, eskualde eta tokiko gobernuen munduko sarerik handiena den Under2 Coalition izenekoaren idazkaritza teknikoa da. Under2 Coalition sarea 1.750 milioi pertsona eta munduko ekonomiaren % 50 ordezkatzen dituzten mundu osoko 260 gobernuk baino gehiagok osatzen dute. Euskadi Under2 Coalition sareko kidea da hasieratik, eta Batzorde Betearazlean parte hartzen du gaur egun.

Agenda

New Yorkeko Klimaren Asteak garrantzi handiko ekitaldi presentzialen programa zabal bat eskainiko du, eta ekitaldi horietako batzuetan Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak parte hartuko du, irailaren 17tik 21era bitartean.

Irailaren 18a, igandea

  • Klima Ekintzarako Gobernadoreen Goi Bilera

Arantxa Tapiak lider politikoentzat, enpresa-liderrentzat eta Nazio Batuetako kideentzat zuzenduta egongo den eta Empire State Building izenekoan egingo den goi mailako topaketa horretan parte hartuko du. Eskualdeek klima-helburu globalak lortzeko betetzen duten zeregin garrantzitsuari buruzko hitzaldi bat eskainiko du sailburuak.

Irailaren 19a, astelehena

  • Astearen hasierako zeremonia

Ekitaldi horrekin ematen zaio hasiera urtero New Yorkeko Klimaren Asteari. Aukera egokia da estatuburuek, ordezkari politikoek, CEOek eta gizarte zibileko liderrek klima-aldaketaren eta klima-ekintzaren inguruan duten ikuspegi globala partekatzeko. Aurten, munduko segurtasunari eta klimari, helburuak lortzea eragozten duten zailtasunei eta ekonomia ekitatiboago bat sortzeko moduari lotutako erronkak landuko dira.

  • Under2 Coalition erakundearen Batzar Nagusia

Sareko kide diren estatuen eta eskualdeen urteko bilera da. Arantxa Tapia sailburuak hitzaldi bat eskainiko du Batzarraren bigarren blokean (“Further, Faster Together – Getting It Done”). Tapiarekin batera, Kanadako British Columbiako Estatuko Ingurumen eta Klima Aldaketako Estrategiako ministro George Heyman-ek eta Argentinako Jujuy estatuko gobernadore-ordea Carlos Guillermo Haquimek hartuko dute parte. Eztabaidaren moderatzailea Washingtongo Estatuko Klimaren inguruko aholkulari nagusi Anna Lising izango da.

  • Lider klimatikoei eskainitako harrera

Ekitaldi sozial horretan, enpresetako, gobernuetako eta gizarte zibileko lider nagusiak aurrez aurre biltzen dira, klima-ekintza lantzeko eta hurrengo urratsak egiteko moduari buruz eztabaidatzeko.

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak, gainera, alde biko bilerak itxi ditu arlo horretan estrategikoak diren eskualde batzuekin, hala nola Kaliforniarekin, Eskoziarekin, Hegoafrikarekin eta NBE-Energiarekin.

 

Lotutako albisteak

Bellota  Herramientasek  jasangarritasuna  bere  lehiakortasunaren  eragile  nagusi  bihurtzen  du  hurrengo  hamarkadarako

Bellota Herramientasek jasangarritasuna bere lehiakortasunaren eragile nagusi bihurtzen du hurrengo hamarkadarako

Konpainiak aurrerapen handienak egin dituen eremuetako bat ekonomia zirkularra da

Eusko  Jaurlaritzak  lankidetza  industrialaren  euskal  eredua  aurkeztu  du  Decarbon  Days  ekitaldian,  net-zero  teknologiak  bizkortzeko
30/06/2026 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak lankidetza industrialaren euskal eredua aurkeztu du Decarbon Days ekitaldian, net-zero teknologiak bizkortzeko

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Cottbusen (Alemania) egin den ekitaldian parte hartu du, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez, Europako eskualdeek zero emisio garbiko teknologien hedapenean eta Net Zero Valleys deritzenen garapenean duten eginkizuna aztertzeko

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.