Euskadi mundu mailako elektrifikazioaren protagonista

Mikel Jauregi Industria sailburuak Grid4Industry ekimena aurkeztu du, Euskadin ENLIT ospatuko delako, energia elektrikoaren arloko 15.000 aditu inguru biltzen dituen nazioarteko hitzordua
-
  • Grid4Industry Euskadi 2030 Industria Plan berriaren proiektu eraldatzailea da, eta euskal industria elektrikoaren aldeko apustua dakar, sareen modernizazioaren protagonista gisa.
  • Proiektuak Euskadiko balio-katearen ahalmen industrialak eta teknologikoak integratzen ditu, lehiakortasuna irabazteko eta sektore hori mundu mailako erreferente bihurtzeko.
  • Sare elektrikoak modernizatzearen aldeko apustu hori funtsezkoa da gure industria deskarbonizatzeko, eta trantsizio energetikoaren abangoardian kokatzen du Euskadi.
  • Industria – Euskadi 2030 Planak Hazi sektore estrategiko gisa kokatzen ditu sare adimendunak, eskariaren hazkunde oso indartsuarekin eta intentsitate teknologiko handiarekin, eta “industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago” ardatz estrategikoekin lerrokatuta.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak ENLIT Europa nazioarteko azokaren irekiera instituzionalean parte hartu du gaur goizean. Lehenengo aldiz egingo da azoka hori Estatu osoan, eta, elektrifikazioa bultzatzeko eta trantsizio energetikoaren alorrean aukerak aztertzeko, Bilbao Exhibition Centre hautatu du helmuga gisa.

Sailburuak bere hitzaldian esan duenez, “deskarbonizazioaren eta berrindustrializazio europarraren botila-lepoa sare elektrikoak dira. Euskadik bere gaitasun industrial eta teknologikoekin lagundu ahal eta behar du Europako elektrifikazio-erronka horretan. Europako Herri gisa gure betebeharra da, eta garapen industrialerako, teknologikorako eta gure seme-alabek nahi dituzten lanpostuak sortzeko  ezinbesteko aukera”.

Ondoren gaineratu egin du ere, “harro gaude Iberdrolak euskal bazkide industrial eta teknologikoekin batera sare adimendunak garatzeko hartu duen konpromisoarekin. Lankidetza horrek Euskadi Europako eta munduko elektrifikazioaren protagonista egiten du”.

Haren mintzaldian, sailburuak Grid4Industry ekimena aurkeztu du, Euskadi 2030 Industria Planaren proiektu eraldatzaile nagusietako bat, zeinak industriaren elektrifikazioa eta deskarbonizazioa sustatzen baititu, euskal sektore elektrikoaren gaitasun teknologikoak aprobetxatuz. Mikel Jauregi sailburuak gaineratu duenez, “Grid4Industry da lankidetza honen hurrengo jauzia, eta Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erakundeen babesa izango du”.

Helburua da euskal industriak teknologia elektriko berria garatzea eta banaketa-sareetan bertan ezartzea. Eredu errepikagarri eta esportagarria, non Euskadik erreferente izan nahi duen.

Grid4Industry proiektu eraldatzaile hau euskal industria elektrikoaren aldeko apustua da, sareen modernizazioaren protagonista gisa. Grid4Industry Europako ekonomiek aurre egin behar dieten erronka handiei erantzuteko sortu da: emisio gutxiagorekin energia gehiago hornitzea, nazioarteko testuinguru zalantzagarri baten aurrean erresilientzia ziurtatzea eta mundu osoko sare elektrikoak birdefinitzen ari den berrikuntza-olatua aprobetxatzea.

Grid4Industry-k Euskadiko balio-katearen gaitasun industrial eta teknologikoak integratzen ditu, lehiakortasuna irabazteko eta sektore hori mundu mailako erreferente bihurtzeko.     Proiektu horren helburua azpiegitura elektrikoak modernizatzea eta digitalizatzea da, trantsizio energetikoaren eta deskarbonizazioaren erronkei erantzuteko gai izango den sistema bermatuz.

Grid4Industry sareen eguneratze teknologiko hutsetik harago doa; oinarrizko proiektu bat da, eta haren gainean eraikiko da elektrifikazio adimenduna Euskadin. Bere helburua etorkizuneko sare elektrikoa garatzea, probatzea eta martxan jartzea da, azpiegituren digitalizazioa, eskariaren kudeaketa aktiboa, tentsio ertainaren eta baxuaren automatizazioa, biltegiratzearen integrazioa eta zibersegurtasuna eragiketaren zutabe gisa bultzatuz. Horren bidez, sistema elektrikoaren egonkortasuna ziurtatu eta emisioak murriztu nahi dira.

Sare elektrikoak modernizatzearen aldeko apustu hori funtsezkoa da gure industria deskarbonizatzeko, eta trantsizio energetikoaren abangoardian kokatzen du Euskadi. Grid4Industryren eragina funtsezkoa izango da sektore elektrikoan eta industria osoan; izan ere, azpiegitura elektrikoa modernizatu, energia berriztagarrien integrazioa sustatu, mugikortasun elektrikoa bultzatu eta sistemaren erresilientzia bermatuko du erronka globalen aurrean.

Gainera, berrikuntzarako, ekintzailetzarako eta enplegu kualifikatua sortzeko aukerak sortuko ditu, eta Euskadi lehen mailako polo teknologiko gisa finkatuko du. Horren bidez, Euskadik urrats erabakigarria egingo du energia-eredu garbiago, seguruago eta digitalago baterantz. Ekimen horrek, behar global bati erantzuteaz gain, aukera historiko bat irekitzen du aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzeko, eta Euskadi berrikuntza elektrikoaren abangoardia teknologikoan kokatzen du.

Jauregi sailburuak joan den ekainean aurkeztu zuen Euskadi 2030 Industria Planaren barruan dauden 15 lehentasun estrategikoen multzoaren parte da proiektu hau. Plan horren helburua da Euskaditik Europako berrindustrializazioan laguntzea.

ENLIT, azoka eta erakusleihoa Euskadirentzat

Grid4Industry eta Electriv Valley Hub-en aurkezpena Enlit Europe 2025 ekimenaren barruan egin da, sektore elektrikoaren nazioarteko erreferentzia den ekitaldiaren barruan. Lehen aldiz egingo da Euskadin, eta 140 herrialdetako 15.000 profesional eta 700 enpresa erakusketari baino gehiago bilduko ditu Bilbao Exhibition Centren, azaroaren 18tik 20ra. Azoka eta kongresua uztartzen ditu ekitaldi horrek, eta trantsizio energetikoaren erronkei eta aukerei buruzko 100 txosten eta panel baino gehiago aurkezten edo eskaintzen ditu.

Enlit Europe azokak, Euskadin, nazioartean protagonismo handia duten sare eta osagai elektrikoen euskal industria indartsua eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Industria-Euskadi 2030 Plana aintzatesten ditu. Azoka BECen egiteak Euskadi munduko elektrifikazioaren protagonista gisa finkatzen lagunduko du.

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.