Ingurumen-jasangarritasuna
Albisteak 9 abendua, 2025

Euskadi liderra da offshore edo itsas zabaleko azpiegiturak babesteko soluzio jasangarrien berrikuntzan

Iberdrola Renovables Energiak eta Galea eta Mendieta enpresek, Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroarekin lankidetzan, proiektu bat garatu dute material jasangarrietan oinarrituta irtenbide bat aurkitzeko energia eolikoko itsas zabaleko azpiegituren korrosioaren arazoari
-

Korrosioari aurre egitea da itsas zabaleko energia eolikoko azpiegituren erronka nagusietako bat; izan ere, instalazio horien osagai metalikoek higadura nabarmena jasaten dute, etengabe baitaude ingurumen-baldintza gogorren eraginpean (ur gazia, hezetasun handia eta haize bortitza).

Iberdrola Renovables Energiak eta GALEA eta Recubrimientos Anticorrosivos MENDIETA enpresek proiektu bat jarri dute martxan, Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroarekin lankidetzan, itsas zabaleko inguruneetako egitura metalikoak korrosiotik babestuko dituzten sistema jasangarri berriak garatze aldera. Korrosio horrek turbinei, dorreei eta oinarriei erasaten die, eta, ondorioz, ikaragarri laburtzen da haien balio-bizitza, konponketa eta aldaketa ugari egin behar izaten dira, mantentze-kostuek nabarmen egiten dute gora, eta turbinek efizientzia galtzen dute. Horrek guztiak energia-sorkuntza eta proiektuaren errentagarritasuna murriztea dakar.  Gainera, arriskuan jartzen da azpiegituren egitura-osotasuna, eta, ondorioz, baita itsas ingurumena ere.

Kortxoak, material natural eta oso moldakorra izaki, funtsezko zeregina betetzen du proiektu honetan. Bere egitura berdingabeari esker, arina, elastikoa eta iragazgaitza da, eta propietate bikainak ditu isolamendu termiko eta akustikorako bai eta bibrazioen aurka isolatzeko ere. Ezaugarri horiek direla eta, material aproposa da estalduretarako, oso lagungarria baita egitura metalikoetan gertatzen diren dilatazio termikoak murrizteko, bibrazioak xurgatzeko eta egitura horien balio-bizitza luzatzeko. Gainera, biodegradagarria, birziklagarria eta ingurumen-inpaktu txikikoa denez, kortxoak jasangarriagoa egiten du pintura-sistema, eta alternatiba ekologiko bat eskaintzen du ohiko estaldura sintetikoen aurrean.

Proiektu horrek itsas inguruneetako korrosioa minimizatzen lagunduko du. Horretarako, babes-sistema duplex bat garatuko da, batetik, zinkezko estaldurak eta akabera organiko jasangarriak (kortxoa, adibidez) eta, bestetik, VOC edo konposatu organiko lurrunkorren edukia % 0 duten estaldurak uztartzen dituena. Helburua da itsas zabaleko inguruneetako egitura metalikoen balio-bizitza luzatzea. Gainera, Europako araudiari jarraikiz, emisio gutxiko edo emisiorik gabeko estaldurak sustatu eta garatu behar dira.

Segurtasun eta jasangarritasun handiagoa

Euskadi ingurune ezin hobea da INNOTEC izeneko proiektu hori garatzeko; izan ere, sendoak dira itsasoko industria eta energia-industria, eta ikerketa aplikatuan esperientzia eta ehun teknologiko oso espezializatua ditu. Gainera, portu-azpiegituretatik eta itsasoko saiakuntza-eremuetatik gertu egoteak aukera ematen du probak eta baliozkotzeak itsas zabaleko ingurune errealetan egiteko, eta horrek sistema jasangarri berrien bideragarritasuna bermatzen du. Euskadi nazioarteko erreferente bihurtu da offshore edo itsas zabaleko azpiegiturak babesteko soluzio aurreratuetan.

Arrazoi horiek guztiak tarteko, Euskadi nazioartean erreferentzia bihurtu da offshore azpiegiturak babesteko soluzio aurreratuetan, zink metalikoa eta akabera organiko jasangarriak uztartzen dituen sistema duplex iraultzaile horren bidez. Soluzio horrek aukera emango luke mantentze-lanak erdira murrizteko, itsas zabaleko azpiegituren segurtasuna eta iraunkortasuna areagotzeko, itsasoko parke eolikoen errentagarritasuna handitzeko, eta ohiko anodo suntsigarriek (egitura metalikoak korrosiotik babesteko erabiltzen diren gailuak, prozesuan zehar suntsitzen direnak) eta estaldura tradizionalek eragiten duten ingurumen-inpaktua arintzeko.

Proiektu horren hurrengo mugarriek hiru ardatz hauek dituzte: estaldura jasangarriko sistema hori garatzea, egitura metalikoetan aplikatzekoa dena; landako konpontze-lanetara egokitutako bigarren sistema bat gauzatzea, itsas zabaleko inguruneetan esku hartzeko egokia izango dena, eta, hirugarrenik, bi soluzioak baliozkotzea. Horretarako, prototipo bat itsas ingurune erreal baten jarriko da, eta haren portaera eta iraunkortasuna laneko baldintzetan ebaluatuko dira. Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatutako jarduketa, 2021-2027 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.

Iberdrolari buruz

120.000 milioi eurotik gorako kapitalizazioarekin, Iberdrola Europako elektrizitate-konpainiarik handiena da, eta munduko bi handienetako bat. Taldeak 100 milioi pertsona baino gehiagori ematen die zerbitzua mundu osoan, 44.000 langile baino gehiago ditu, eta 160.000 milioi eurotik gorako aktiboak. 2024an, Iberdrolak ia 50.000 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen, eta 5.600 milioi euroko irabazi garbia. Konpainiak 10.300 milioi euro inguruko zerga-ekarpena egiten du zerbitzuak ematen dituen herrialdeetan, eta egiten dituen erosketei esker, 500.000 hornitzaile-lanpostu baino gehiago mantentzen ditu. 2024an erosketak 18.000 milioi eurotik gorakoak izan ziren.

  1. urteaz geroztik, Iberdrolak 175.000 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu sare elektrikoetan, energia berriztagarrietan eta energia-metaketan, elektrifikazioan oinarritutako eredu energetiko bat sortzen laguntzeko.  Konpainiak 1,4 milioi kilometro sare elektriko inguru ditu Estatu Batuetan (New York, Connecticut, Maine eta Massachusetts), Erresuma Batuan (Eskozia, Ingalaterra eta Gales), Brasilen (Bahia, Rio Grande do Norte, Pernambuco, São Pauloy Mato Grosso do Sul, Brasilia) eta Espainian. 57.000 MW-eko potentzia ekoizten du mundu osoan, eta horietatik 45.000 MW-tik gora iturri berriztagarrikoak dira.

Tecnaliari buruz

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, Europako erreferentzia eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresa eta erakundeekin elkarlanean aritzen da, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde jasangarria lortzeko. Horretarako, 1.500 lagunetik gorako lantalde bat dauka, ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez mundu hobea eraikitzeko konpromisoa hartu duena. Horregatik, TECNALIAren ikerketak benetako eragina du gizartean, eta onurak sortzen ditu bizi-kalitatean eta aurrerabidean. Hauek ditu jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta elikadura, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.

European Research Survey ERSk ospeari eta posizionamenduari buruz egindako azken azterketan (2022an egina da), TECNALIA lehen postuan ageri da I+G+Ban markak duen ospeari dagokionez.

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.