Enagásek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako “deskarbonizatzeko zailak” diren industria nagusiek ‘Iparraldeko Hub’aren garapena bultzatzen dute, industria deskarbonizatzera begira

Lankidetza-hitzarmen hori funtsezko mugarria da Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako CO2-aren balio-katearen garapen koordinaturako, eta CO2-a atzitu, garraiatu eta biltegiratzeko korridore estrategikoaren sorreran aurrera egitea ahalbidetuko du, Europako deskarbonizazio-helburuekin bat
-

Enagás enpresak, Eusko Jaurlaritzak —Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez— eta Petronor, Heidelberg, Calcinor eta Terresis Centro de Magnesitas Navarras industria-enpresek Elkar Ulertzeko Memoranduma (MoU) sinatu dute ‘Iparraldeko Hub’ deiturikoa elkarrekin eta koordinatuta garatzeko. Proiektu integrala da, eta CO₂-a atzitu, garraiatu, erabili eta biltegiratzeko balio-kate osoa (CCUS) diseinatuko du.

Proiektua funtsezkoa izango da deskarbonizazio-zaileko industria-sektoreak deskarbonizatzen laguntzeko —CO₂-a murrizteko Europako helburuekin bat—. Arian-arian hedatuko da Estatuko iparraldeko beste enpresa eta eskualde batzuetara, ‘Iparraldeko Hub COnet2’ proiektuaren barruan. Proiektu hori Europako Interes Komuneko Proiektuen behin-behineko zerrendan dago.
Baterako ekimen horri esker, laguntzak eskatzeko estrategia koordinatua ezarri ahal izango da, barnean direla Europa Konektatzeko Mekanismoaren (CEF) funtsa eta Berrikuntza Funtsa (Innovation Fund).

Akordioa ahalegin erabakigarria izango da Europako funts horiek jasotzeko hautagaien heldutasun teknikorako eta komertzialerako, alde bakoitzaren finantzaketa-eskaerei gehituko baitzaie.

Mikel Jauregi sailburuaren adierazpenak Hub COnet2 Norte Egitasmoaren memoranduma aurkezteko eta sinatzeko ekitaldian

  • Gure menpekotasun energetikoaren aurrean, ez dago alternatibarik: irtenbide propioetan aurrera egin behar dugu, gure industriari ziurtasuna emango dioten azpiegiturekin.
  • Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, hidrogenoari eta CO2ari lotutako energia-azpiegituretan koinbertsioa egitearen alde egiten du. Hau da, segurtasun energetikoaren aldeko apustua egiten dugu.
  • Gaur MoU-a sinatu dugu Enagás, Eusko Jaurlaritza –EVEren bitartez- Petronor, Heidelberg, Calcinor eta Nafarroako Magnesiten zentroko Terresis industrien artean. Lankidetza publiko-pribatua, CO2ren inguruko azpiegitura sortzeko.
  • Proiektu hau aitzindaria da Estatuan, eta Europako lehenengoen artean dago, arrazoi sinple batengatik. Prozesuaren kate osoa mahai berean eserita dago.
  • Elektrifikazio zaileko prozesu industrialak, azpiegitura bultzatzen dutenak, likidotzeko eta biltegiratzeko instalazioa, garraioa eta CO2 lehengai gisa erabiltzea berriztagarriak sortzeko.
  • Indar batuketa hau bakarra da Europan, gaur egun.
  • Eusko Jaurlaritzatik 215 milioi bideratuko ditugu gure autonomia energetikoa bultzatzeko, “industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” nahi ditugulako.

Lankidetza-eredu aitzindaria

‘Iparraldeko Hub’aren elkarlanerako akordioaren helburu nagusia da lurralde horietan CO₂-aren balio-kate osoaren garapen integratu, ordenatu eta eraginkorra bermatzea: parte hartzen duten industria-zentroetan CO₂-a atzitzetik azpiegitura logistikoen bidez garraiatzeraino (azpiegitura horiek barnean hartuko dituzte eroanbide espezifikoak, aldi baterako biltegiratzeko eta likidotzeko terminala eta beharrezko itsas azpiegiturak), betiere biltegiratze geologikorako eta/edo balorizaziorako.

Enagás enpresak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin eta Nortegas enpresarekin koordinatuta gidatuko dute CO₂-aren azpiegitura logistikoaren diseinua, oinarri hartuta Enagás Transporte del Norte (ETN) sarea eta Bahía de Bizkaia Gas (BBG) lantegia —bi sozietate horietako partaide dira Enagás eta Energiaren Euskal Erakundea—.Bestalde, Petronor, Heidelberg, Calcinor eta Terresis enpresak CO₂-a atzitzeko proiektu propioak garatzen ari dira. Gainera, Petronorrek CO₂-a balorizatzeko teknologiak sustatzea aztertuko du, eta horrek proiektuaren izaera zirkularra indartuko du eta industria-aukera berriak ireki.

Proiektu hau zuzenean sartzen da Euskadi 2030 Industria Planean, elektrifikazio zaileko industria-prozesuak deskarbonizatzeko ‘Hard to Zero’ ekimenean barne hartzen baita. ‘Hard to Zero’ proiektu eraldatzaile gisa onartua dago, ‘Deskarbonizazio Harana’ izenarekin, eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko industria-politikaren barruan duen izaera estrategikoa indartzen du.

 ‘Iparraldeko Hub’a garatzeko funtsezko bultzada

‘Iparraldeko Hub’a lankidetza publiko-pribatuaren adibide argia da, eta industriako CO₂-a kudeatzeko balio-kate koherente eta efizientea eraikitzera bideratzen da. Baterako garapenak aukera emango du kostu logistikoak optimizatzeko, proiektuen bideragarritasuna hobetzeko eta industria-deskarbonizazioko ekimenek bide-orri komun bati jarraitzen diotela bermatzeko. Hartara, Estatuko iparraldeko industria-lehiakortasuna hobetuko da eta Europako klima-neutraltasunaren helburuak lortzeko konpromisoa indartuko da.

Parte hartzen duten konpainiek, akordioa sinatzearekin, urrats erabakigarria egin dute Europar Batasuneko erreferentziazko proiektu bat bultzatzeko, eta deskarbonizazio-eredu bideragarri eta jasangarri baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duten soluzio berritzaileen aldeko apustua indartu dute.

Enagás enpresari buruz

Enagás Europako TSO (Transmission System Operator) bat da, 50 urteko esperientzia duena energia-azpiegituren garapenean, jardunean eta mantentze-lanetan. 12.000 kilometro gasbide, lurrazpiko hiru biltegi eta birgasifikaziorako zortzi planta baino gehiago ditu. Espainian, gas-sistemaren kudeatzaile teknikoa da, eta, 8/2023 Errege Lege Dekretuan xedatutakoaren arabera, hidrogenoaren sare nagusiko (HTNO) behin-behineko kudeatzaile gisa jarduteko izendatu dute. Trantsizio energetikoarekin duen konpromisoaren indarrez, konpainiak aditzera eman du 2040an karbonoan neutroa izateko helburua duela eta, horretarako, deskarbonizazioaren eta gas berriztagarrien erabilera —batik bat hidrogenoa— bultzatzearen aldeko apustu sendoa egin duela.

Energiaren Euskal Erakundeari buruz

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia da eta Euskadiko energia-politikak garatzeaz arduratzen da, bere esperientzian eta ezagutza teknikoan oinarrituta.

Energia-sektoreko eragile nagusiekin batera proiektuak eta ekimenak bultzatzen ditu zenbait arlotan, hala nola energia-efizientzian, kontsumoen elektrifikazioan, energia-hornidurako iturrien dibertsifikazioan eta bektore berrien eta energia berriztagarrien ezarpenean. Azken helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte osorako energia-jasangarritasuna lortzea eta kalitatezko energia-hornidura lehiakorra bermatzea.

Petronor enpresari buruz

Petronor da Bizkaiko industria-motor Nagusia. Zuzenean 940 pertsonak egiten dute lan bertan, eta, zeharka, 6.000 pertsonari baino gehiagori ematen die lana. Azken bost urteetan 1.200 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu eta 201 pertsona kontratatu.

Bizkaiko lurraldeari egiten dion ekarpena Bilboko Portuko trafikoan islatzen da, trafiko osoaren % 40 Petronorri baitagokio, eta foru-ogasunen diru-bilketa osoaren % 5,5. Petronorrek 936 milioi euro jarri zituen, hiru foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren artean banatuta.

Heidelberg enpresari buruz

Heidelberg Materials eraikuntza-materialen arloko produktore global integratu handienetako bat da, eta Europan eta maila globalean liderra da zementuan, agregakinetan eta hormigoian. 50 herrialdetan eta 3.000 ekoizpen-zentrotan baino gehiagotan jarduten du, eta zuzenean 51.000 pertsonari baino gehiagori ematen die enplegua. Jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin duen konpromisotik abiatuta, gidatzen ditu deskarbonizazioaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloko ekimen sektorialak. “EvoZero” produktu guztiz deskarbonizatuak eskaintzen dituen sektoreko lehen produktorea da, zementu-industriaren industria-mailako lehen atzitze-instalazioa zerbitzuan jarri ondoren. Espainian, Heidelberg Materials Euskadiko zementu-ekoizle liderra da Bilbon eta Donostian dituen bi produkzio-zentroetatik, eta deskarbonizazioan aitzindari izan diren ekimenengatik nabarmentzen da.

Calcinor enpresari buruz

CALCINOR Euskal Autonomia Erkidegoan jatorria duen enpresa-talde familiarra da, epe luzerako ikuspegia eta industria-ibilbide sendoa duena. Erreferentea da erreaktibo kimiko gisa erabiltzen diren industria-mineralen esparruan. CALCINORek funtsezko soluzioak hornitzen ditu zenbait sektoretarako, hala nola siderurgiarako, kimikarako, ingurumenerako, eraikuntzarako, nekazaritzarako eta ur-tratamendurako.

Konpainia Europan, Magreben eta Ameriketako Estatu Batuetan presente dago, eta zuzenean 2.400 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu. Bere eragin-esparru nagusietan lidergo-posizioari eusten dio.

Etengabeko hobekuntzarekin, energia-efizientziarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta, CALCINORek bere produkzio-prozesuen deskarbonizaziorako berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu, trantsizio energetikoaren Europako helburuekin bat.

Terresis Centro de Magnesitas Navarras enpresari buruz

Terresis Centro de Magnesitas Navarras —Terresisen filiala— erreferentea da magnesitaren eta haren eratorrien erauzketan, eraldaketan eta merkaturatzean. 1945ean sortu zen eta 2000. urteaz geroztik Roullier Taldean integratuta dago. Bertikalki integratutako produktore multinazional gisa finkatu da, eta magnesio oxidoan (MgO) oinarritutako soluzioak eskaintzeko gai da siderurgia, nekazaritza, industria-mineralak eta ingurumena gisako sektoreetarako.

Bere helburuak gidatuta —“Funtsezkoa dena babestea”—, enpresak jasangarritasuna, berrikuntza eta kalitatea jartzen ditu bere eragiketa guztien erdigunean. Enpresaren ekipoek CO₂-a atzitzeko teknologia aurreratuak garatzen dituzte, eta, horiei esker, emisioak nabarmen murriztu daitezke eta, horrela, prozesuen deskarbonizazioa bultza daiteke eta bezeroen ingurumen-trantsizioan lagundu.

Etorkizunera begiratzen duen ikuspegi irmotik, Terresis enpresak eboluzionatzen jarraitzen du eta gero eta zorrotzagoak diren merkatuen premiei erantzuten dieten berrikuntza garrantzitsuak ekartzen ditu.

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.