José Ignacio Mendoza.
Ingurumen-jasangarritasuna Deskarbonizazioa
Albisteak 25 otsaila, 2025

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.
-

Ekisolar egoitza Gasteizen duen enpresa da eta estalki industrialetan kokatutako energia fotovoltaikoaren inguruan egiten du lan. Orain, ordea, bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du. SPRI Taldearen laguntza ekonomikoa jaso du, BDIH Konexio programaren bidez. Programa horren baitan, Basque Digital Innovation Hubek ETE-en esku jartzen du fabrikazio aurreratuko aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua, prestakuntzarako, ikerketarako, testatzeko eta baliozkotzeko.

Enpresa Gipuzkoako Aritu Kooperatiba Elkartea ingeniaritza-enpresaren, Bilboko Cimas ingurumeneko aholkularitza-enpresaren eta egungo zuzendari-bazkidearen, Jose Ignacio Mendozaren, arteko elkarlanari esker sortu da. Bere jarduera estalki industrialetan kokatutako energia fotovoltaikoa da. “Ordu hartan, Euskadin eguzki-baratzeen inguruan lan egiten zuten enpresa ugari zeuden, eta hor jarraitzen dugu”.

Baina, sektore osoari gertatu zitzaion bezalaxe, Ekisolarrek eguzkiaren zerga izenekoa jasan zuen (autokontsumkoko berriztagarri guztien faktura elektrikoan aplikatutako zordunketa) 2015ean. “Jarduera produktu berrietara dibertsifikatuko dugu. Horietako bat izango da, hain zuzen ere, ingurumeneko adierazleak kudeatzeko baliagarria den softwareko tresna bat. Hori guztia, gainera, SPRIren laguntzarekin egingo dugu”, adierazi du Jose Ignacio Mendozak. Orain bost urte, araudia aldatu izanak sektorea berpiztea ekarri zuen, “eta estalkietan lanean jarraitu dugu, langile kopurua laukoiztu dugu eta bulego berriak ireki ditugu”.

Produktu nagusia estalki industrialak dira, baina aerotermia, energiaren kudeaketa adimenduna, eguzki-markesinak edo ibilgailuak kargatzeko guneak ere eskaintzen dituzte. Fakturazioaren % 90 industriarekin lotuta dago, “eta gero administrazioarentzat lan egiten dugu, pilotalekuekin eta ospitaleekin lotutako lehiaketetan parte hartzen dugu, eta energia-komunitate txikietan ere egin dugu lan auzo-taldeentzat eta administrazio-batzarrentzat”.

Ekisolarrek nahiago du instalazio handietatik aldendu, eta “tokian tokikora eta gertukora bideratzen gara. Xumeagoa da, baina inpaktu positiboagoa du”.

Plantillan 35 pertsona daude Gipuzkoako, Iruñeko eta Gasteizko bulegoetan, eta fakturazioa 4 milioi eurokoa izan zen iaz. Gainera, aurten ere, kopuru horri eustea aurrez ikusi dute.  “Diseinuaz, muntaketaz, alderdi administratiboaz eta mantentze-lanez arduratzen gara”.

I+G arloa garrantzitsua da enpresarentzat. “Beti izan da garrantzitsua enpresen arteko lankidetza, eta beti izan dugu pertsona multzo bat I+G arloan lanean”. Hazitek (SPRI Taldearen programa) laguntza eskatuko dute sektore agrovoltaikoan merkatu-nitxo berriak aztertzeko, eta iaz gaztandegietan proiektu bat amaitu zuten digitalizazioaren bidez, Gaztaenergy izenekoa.

SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza Teknikerrekin batera garatu dute autokontsumo termikoaren bidez aprobetxamendu energetiko handiagoa lortzeko; hau da, “eguzki-energiaren soberakina industriarako ura berotzeko erabiltzen da”

Enpresak aurrean dituen erronkak dira hauek: maila teknikoan eta langileen arloan hobetzen jarraitzea, sektorean negozio-lerro berriak irekitzea eta deskarbonizazioaren arloan sakontzea. “Hain zuzen ere, eguzkiaren munduan bakarrik ez gaudela helarazteko, Ekienergy markara bidean aldaketa komertziala egiten ari gara”.

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.