Albisteak 13 Azaroa, 2023

ECOFFEED proiektuak kafearen hondakinak erabiltzen ditu pentsu iraunkorragoak garatzeko

Ekimen hau Azti du buru bezala, eta beste euskal erakunde eta enpresa batzuek ere parte hartzen dute, hala nola Neikerrek eta Ekograsek, besteak beste.
-

ECOFFEED proiektuaren datuen arabera, Europar Batasunean urtero 5 kg kafe kontsumitzen dira pertsonako, eta 10 kg hondakin sortzen dira erabilitako kafe eta kapsuletan. Hondakin horietako gehienak erraustegietara edo zabortegietara eramaten dira, eta horrek CO2 aztarna handia eragiten du. Hondakin horri balio erantsia emateko eta ingurumen-inpaktua murrizteko asmoz sortu da ECOFFEED ekimena. 

Europar Batasuneko LIFE Environment and Resource Efficiency programak finantzatu du Europako proiektu hori, eta 1,5 milioi euroko aurrekontua du. Ekimena BRTAko kide den Azti zentro teknologikoak burutzen du, eta euskal enpresa eta erakundeek ere parte hartzen dute: Neiker, Riera Nadeu, Ekogras, Euskovazza, Behi Alde eta Uaga. 

Ekimen honen helburua hoteletan, jatetxetan eta kafetegietan sortutako kafe-hondakinak  abeltzaintza-sektorean pentsu iraunkorragoak sortzeko erabiltzea da. Sektore hori berotegi-efektuko gasen igorle nagusietako bat da, eta animalien dietetan osagai iraunkorragoak eta errentagarriagoak bilatzen ditu, bere jasangarritasuna ziurtatzeko. Proiektu honetan frogatu denez, ardien dietetan % 10 eta % 15 arteko kafe hondakinak gehituz esnearen kalitatea hobetzen da eta metanoaren emisioak % 20 murrizten dira. Gainera, pentsuaren kostua murriztea lortzen da, ohiko lehengaiak baino prezio baxuagoa baitu 

“Ekimen honen ondorioz, osagai berri bat sortu da, segurua, elikagarria, lehiakorra eta ingurumena errespetatzen duena esne-aziendarentzat, hala nola ardientzat eta behientzat, eta HORECA sektoretik berreskuratutako -hondarrak sartu dira dietetan”, nabarmendu du David San Martinek, Aztin azpiproduktuak balorizatzen aditua dena. Proiektu hori 2020tik dago martxan, eta 2024ko martxoan amaituko da.  

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

ZINETI  Navalia  2026an  egongo  da,  eta  bertan  aurkeztuko  du  bere  zerbitzu  tekniko  berria,  ontzigintza-sektorerako  babes  katodikoaren  ziurtagiria.

ZINETI Navalia 2026an egongo da, eta bertan aurkeztuko du bere zerbitzu tekniko berria, ontzigintza-sektorerako babes katodikoaren ziurtagiria.

Bizkaiko enpresa familiarra da eta Loiun du egoitza. Ontzigintzarako erreferentziazko nazioarteko azoka horretan parte hartuko du, Vigon, 2026ko maiatzaren 19tik 21era.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.