Ingurumen-jasangarritasuna
Albisteak 16 Marzo, 2026

EAEko 133 ETEk % 35eko kenkari fiskala izango dute sozietateen gaineko zergan, 2025ean teknologia garbietan inbertitzeagatik

Eusko Jaurlaritzaren Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasota dauden ekipoak eta teknologiak erosita lortu dute zerga-onura
-
  • Eusko Jaurlaritzak industria lehiakorrago eta jasangarriago bat sustatzeko diseinatutako fiskalitate berdeko tresna bat da
  • 31 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da teknologia garbietan
  • Urtean berotegi-efektuko 3.500 tona gas isurtzea saihesten dute eskuratutako teknologiek

 

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda fiskalitate berdeko tresna bat da, Eusko Jaurlaritzak Ihobe, SPRI eta EEE erakunde publikoen bidez sustatua. Hala, zerrenda horretako teknologiak eta materialak erosten dituzten enpresek ekipoaren inbertsio-kostuaren % 35 ken dezakete Sozietateen gaineko Zergaren kuotaren gainean.  Helburua Industria lehiakorragoa eta jasangarriagoa sustatzea da, eta, aldi berean, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten ekipoak erostea bultzatzen da.

Hori ezarri izanari esker, EAEko 113 ETEk 2025ean Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenean eskuratutako ekipoen zenbatekoaren % 35eko kenkari fiskala lortu dute.  Zehazki, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 253 enpresaren eskaera jaso zuen iaz, Zerrendaren abantaila fiskalez baliatzeko, eta horietatik % 93 onartu ziren. Horietatik, 133 enpresa txiki eta ertainei zegozkien, eta 35 enpresa handiei.

Lurraldeen arabera, eskaera gehienak Gipuzkoatik egin ziren (% 36,3), ondoren Bizkaitik (% 33,2) eta azkenik Arabatik (% 30,43). Gehien eskatu diren teknologiak energia-eraginkortasunaren esparruan daude.

Enpresei ekartzen dien onurez gain, Teknologia Garbien Euskal Zerrendak onurak sortzen ditu EAEko merkatuan eta bertako trantsizio energetiko eta klimatikoan; izan ere, 2025ean Zerrendako ekipoen inguruan egindako erosketak 31 milioi eurotik gorako inbertsioak ekarri zituen, eta, horren ondorioz, urtean berotegi-efektuko 3.500 tona gas baino gehiago murriztuko dira. Kopuru hori, gutxi gorabehera, urtebetean 160.000 zuhaitzek xurgatuko luketen karbonoaren parekoa da.

Zerrendak enpresentzako eskaintzen duen abantaila handienetako bat da —beste dirulaguntza eta laguntza publiko batzuen aldean— haiek jasotzeko eskaera eta ebazpena erraz eta azkar egiten direla. Onurak eskatzeko prozedura oso erraza da beste mekanismo batzuen aldean, eta horrek tresna hori bereziki erakargarri bihurtzen du ETEentzat.

Zerrendan 64 teknologia biltzen dira. Horietatik 11 energia berriztagarrien sektorekoak dira, 19 ekonomia zirkularrekoak eta 29 kutsadurarik eragiten ez dutenak.  2025ean erregistratutako eskaerak batez ere ekonomia zirkularrarekin, emisioen murrizketarekin eta energia-efizientziarekin lotutako teknologietan biltzen dira, industria deskarbonizatzeko eta baliabideen erabilera hobetzeko funtsezko esparruak baitira.

Zerrendaren hurrengo eguneratzea

2026ko bigarren seihilekoan, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda berriro eguneratzea aurreikusi da. Horren bidez, barne hartutako teknologien kopurua eta irismena handituko dira, eta euskal industria-sektorearen trantsizioa bizkortzeko funtsezko tresna gisa duen eginkizuna indartuko da.

EEE, Spri eta Ihobe erakunde publikoek aldizka eguneratzen dute beren webguneetan zerrendarekin lotutako informazio guztia, baita aginte-koadro interaktibo bat ere. Koadro horrek eskaeren bilakaera, hauei lotutako inbertsioa eta lurraldearen eta enpresaren tamainaren araberako banaketa kontsultatzeko aukera ematen du.

 

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.