Olga Martín, Irantzu Allende Fernández de Eribe eta Asier Ochoa de Eribe.

Aclimak ‘Decarbon Hub’ abiarazi du, karbonoak baliabide gisa duen potentziala balioan jartzeko

Euskadiko ingurumen-industrien klusterrak ekonomia zirkularrean eta CO2-ak baliabide estrategiko gisa eskaintzen dituen aukeretan oinarritutako deskarbonizazioaren buru izateko jarrera hartu
-
  • Deskarbonizazioaren kontakizuna berridazten’ izenburupeko topaketan, “karbonoaren ekonomia” berri batean pentsatzera gonbidatu du, gaur egungoak baino ikuspegi “osagarriak” izango dituen eredu bat sustatuko
  • Saioan nabarmendu da “gure industria-ehunean” badirela “sektore giltzarri batzuk” nan “isuriak saihestezinak” diren eta nan “beste bide batzuk aktibatu” behar diren “Europak hartutako deskarbonizazio-helburuak eta -konpromisoak lortzeko”.

Aclimak, Basque Environment CIusterrek, ‘Decarbon Hub’ ekimena jarri du martxan jardunaldi batean eta, horren bidez, ingurumen-sektoreak, Euskadin, karbonoaren ekonomia berriaren inguruko deskarbonizazio-estrategiaren buru izateko jarrera fiartu du. Ekonomia zirkularra eta CO2-ak eskaintzen dituen aukerak, “baliabide estrategiko” gisa, izango dira horren oinarri, karbonoa atzitzeko eta erabiltzeko teknologien bidez (CCUS), bai eta konpentsazio-merkatuen potentzialaren bidez ere.

Ostiral honetan Bilbao Exhibition Centren (BEC), ’Decarbon Hub: Deskarbonizazioaren kontakizuna berridazten” izenburupeko ekimenean, Euskadiko ingurumenaren klusterrak gai horretan adituak diren pertsonak bildu ditu eta ireki egin du eztabaida, karbonoaren ekonomia berri honek dakartzan aukerak aztertzeko gonbidatzen. Dagoeneko martxan dauden proiektuak aurkeztu dira, bai eta Aclimak deskarbonizazioaren arloan duen estrategia ere. Estrategia horren helburua da Euskadin CO2- ak hondakin izateari utzi eta baliabide bilakatuko den eredua sustatzea. Horrela, industriaren lehiakortasuna sustatuko duen karbonoaren ekonomia bultzatu egingo da eta balio-kate berriak ireki egingo dira.

Besteak beste, Irantzu Allende Fernandez de Eribe Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Olga Martin Garcia Aclimako zuzendari Nagusia izan dira ekitaldian, baita sektoreko enpresetako eta Euskadiko zenbait ikerketa-zentrotako ordezkariak ere.

Aclimatik, Olga Martinen hitzetan, zehiaztu da “gure industria-ehunean” badirela ”sektore giltzarri batzuek elektrifikazioaren bidez -aipaezina dena, bere aldetik- isuri guztiak saihestu ezin dituztenak”, eta, beraz, “beste bide batzuk” aktibatu behar direla “Europan deskarbonizazioaren inguruan hartutako helburuak eta konpromisoak betetzeko”. Aldi berean, ”hori karbonoaren ekonomia berriaren inguruan balio-kate berriak sortzeko aukera” ere badela azaldu da, “Europa mailan erreferentziazko lurralde bihur gaitzan”.

Horretarako, klusterretik modu zabalagoan begiratzera gonbidatu da, industria-deskarbonizaziorako prozesuen inguruko aukera eta tresna guztiak bildu eta kontuan har ditzan. “Integratu behar dugu, ekuazioan, ekonomia zirkularraren errefortzua, Euskadiko ingurumen enpresak aitzindariak baikara horretan eta, horri esker, murrizten jarraitu ahal izango dugu bai material birjinen eskaria, bai horiek lortzeko behar den energia”, zehaztu da. Baina, horrez gain, “CO2 baliabide estrategiko bihurtzeko” deia egin da, eta “karbonoa atzitzeko eta erabiltzeko teknologiak” (CC US] sustatzearen alde egin da, “funtsezko prozesu industrialetako emisio saihestezinak atzemateko”. “Horrelako teknologien garapenaren eta inplementazioan aitzindari izateko aukera dugu, datozen hamarkadetan Europako ekonomia n giltzarri izango den prozesu batean buru izateko”, azpimarratu da.

Proiektu estrategikoekiko lehen elkargunea

Jardunaldian zehar, Euskadin bide hori dagoeneko aztertzen ari diren zenbait proiektu estrategiko aurkeztu dira, hala nola CO2 Capture proiektua (xehetasunak xehatu ditu Aclimako proiektu- kudeatzaileak, Juan Antonio Gasconek), CO2 Farm proiektua (Aclimako berrikuntza-zuzendariak, Mikel Ibarrak, aurkeztu du) eta Ciclicom proiektua (Iker Madariaga Galuis Madariaga polimero funtzionalen konposite eta konposite jasangarrien arloko zuzendariak hitz egin du).

Halaber, goizean, hain bat eztabaida-mahaitan, karbonoa atzitzeko, erabiltzeko eta biltegiratzeko Euskadin dauden aukerak aztertu dira, baita CCUS sare bidegarria bat ezartzeko lurraldeak dituen erronkak ere. Era berean, karbonoaren borondatezko merkatuen gakoei buruz ere eztabaidatu da, deskarbonizazioaren ikuspegi horretako beste tresnetako bat delako, eta Euskadin karbonoaren merkatua garatzeko dauden erronkei buruz ere hitz egin da, bai eta haren ibilbide-orri potentziala zein izan daitekeen buruz ere. Gainera, ekonomia zirkularraren garapenak aurre egin beharko dien erronkei ere heldu zaie, deskarbonizazioaren aldeko ahaleginak batzen jarraitzeko.

Hala, ekitaldia topagunea izan da, ezagutza, esperientziak eta estrategiak partekazeko, eta oinarriak ezarri ditu narratiba zabalagoa, komuna eta eraginkorra eraikitzeko; Euskadiren gaitasun estrategikoekin bat datorren Trantsizio Klimatiko erreala eta berritzailea, hain zuzen ere.

“Karbonoa atzitzea, biltegiratzea eta erabiltzea_CCUS” blokea n, Jesus Maria Ubillos SENEReko proiektu-zuzendariak eta Carlota Pueyo SENEReko soluzio teknologikoen HUBeko ingeniariak parte hartu dute, eta “Euskadin karbonoa atzitzeko, erabiltzeko eta biltegiratzeko potentzialaren azterketa: balio-katearen azterketa” aurkeztu dute. “CCUS sare bideragarri bat ezartzeko Euskadik dituen erronkak” eztabaida-mahaian, Asier Ochoa de Eribe Iturrieta Aclimako lehendakariordeak moderatuta, parte hartu dute Senén Cualón Irache Cementos Lemonako Kalitate eta Ingurumen buruak, Jose Miguel Arzuaga Alba Emissions Free Energy-ko zuzendari teknikoak, Guillermo Allende Aranguiz Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energeticko eta Jasangarritasun Saileko deskarbonizazio zuzendariak eta José Luis Elejalde, Tecnalian Energy, Climate & Urban Transition-eko zuzendaria denak.

 

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.