Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Elkarrizketak 21 otsaila, 2020

Electro Alavesa: “Oinarrizkoa da bizkorrak izatea eta adi egotea lehiakor izaten jarraitzeko”

Euskadiko Segurtasunaren sektoreko enpresa zaharrenak bere jarduera indartu du zibersegurtasunaren arloko aliantza estrategiko bat sortuz Osane Consulting enpresarekin
-

Euskadiko Segurtasunaren sektoreko enpresa zaharrenak bere jarduera indartu du zibersegurtasunaren arloko aliantza estrategiko bat sortuz Osane Consulting enpresarekin

Leire Fernández de Alaiza Electro Alavesa enpresako Estrategia arloko zuzendaria da. 1982an sortua, Euskadiko zaharrena da bere sektorean, eta Segurtasun arloko konponbide teknologikoak garatzen eta inplementatzen ditu enpresa eta erakundeentzat. Gaur egun, Estatu osoan eta Frantzian lan egiten du, eta 30etik gora pertsonako plantilla du.

 

Nola lortzen da ia berrogei urteko ibilbidea egitea?

Lehen mailako giza talde eta talde profesional batekin, eta merkatura egokitzeko sekulako gaitasunarekin. Horren erakusgarri da egin dugun azken apustu handia, alegia, zibersegurtasunarena; une honetan, interes eta kezka handia sortzen duen arlo bat da enpresa-sareko kide gehienentzat eta, horregatik, lankidetza-akordio bat sinatu dugu sektore horretan erreferentziazkoa den euskal enpresa batekin, Osane Consulting-ekin.

 

Zein helbururekin?

Gure kalitate estandarrak mantentzeko eta, beti izan garen bezala, eraginkor izaten jarraitzeko merkatuaren eta gure bezeroen premiei erantzunak eskaintzeko orduan.

 

Uste duzu enpresek badakitela zein arrisku dauden zibersegurtasun arloan?

Beste arlo batzuetan gertatzen den bezala, kontzientzia-maila asko aldatzen da tamainaren eta sektorearen arabera. Adibidez, bankan edo aseguruetan konprometituago daude negozioaren izaeragatik; aldiz, enpresen kasuan, eta batik bat sektore industrialean, bi aukera daude: edo tamaina handi samarra dute eta badute interes apur bat, edo ETEak eta mikroETEak dira eta ez daude gai honen garrantziaz kontzientziatuta, euren eguneroko martxan murgilduta daudelako.

 

 Nola irauli daiteke egoera hori?

Ulertuz gaia benetan garrantzitsua dela, eta egiaztatuz arazo honek inpaktu argia eta zuzena duela enpresaren emaitzetan. Halaber, lagungarri izan daiteke segurtasun arloko inbertsioak hartakotzat hartzea, hots, inbertsio estrategikotzat, eta ez gastutzat.

 

Hamabost urte egin dituzu Estrategia arloko zuzendariaren karguan, horrelako funtzioak betetzen dituzu kargu horretan?

Electro Alavesa enpresako familian sartu baino lehen, gizarte-zerbitzuen arloko prestakuntza jaso eta sektore horretan lan egin nuen. Esperientzia hari esker hiru kualitate landu nituen, gaur egun gure enpresaren eguneroko kudeaketan aplikatzen ditudanak: enpatia, lantalde eta pertsonen kudeaketa eta beti adi egoteko gaitasuna, horrela gure bezeroentzat baliagarriak diren konponbide eskalagarriak emateko.

 

Gogoan duzu zure lehen eguna enpresan?

Aitortu behar dut lehen goiz hartan harrituta gelditu nintzela. Ordura arte haurtzaroarekin lotutako programak lantzen nituen kale mailan, eta aldaketa handia izan zen. Bulegoko errealitateak ez zeukan zerikusirik ordura arte bizi izan nuenarekin, baina denborak aurrera egin ahala, lankideak hobeto ezagutzen hasi nintzen, eta ulertu nuen nola funtzionatzen duen enpresak behe-behetik hasita. Nik uste dut horixe dela talde bat gidatzeko gakoa. Zentzu horretan, enpresa hau nire hirugarren ahizpa moduko bat izan da niretzat.

 

Ingurunera etengabe egokitzea al da Electro Alavesa enpresaren ia lau hamarkadako ibilbidearen giltzarrietako bat?

Bai, zalantzarik gabe. Merkatura eta bezeroengana egokitzea oso garrantzitsua izan zen eta bada oraindik ere, baina ororen gainetik, erantzuna emateko bizkortasuna eta arintasuna nabarmenduko nituzke. Nire iritziz, bi balore horiek oinarrizkoak dira lehiakor izateko.

 

Emakume eta enpresari zaren aldetik, zer ikasi duzu urte hauetan guztietan?

Ikasi baino gehiago, esango nuke desikasi egin ditudala lehendik nekartzan sinesmenak. Askotan, guztiz apurtu dira. Esaterako, emakume batek enpresan izan behar duen paperarena. Desikasi dut badugula berez halako muga bat, esaten diguna ezin dugula erantzukizunezko kargu bat izan konpainia baten barruan, ez uste dugulako ez garela gai izango, baizik eta gizarteak emakumearen ikusmolde hori duelako. Ama eta enpresari izateak bi munduak bateratzea eragotziko digulako, gizartea oraindik ez dagoelako prest emakumea zenbait postutan ikusteko… Pentsa, hamabost urte daramatzat zuzendaritza-kargu batean, baina oraindik sinesmen hori desikasten ari naiz.

 

EA enpresak alarmetan zentratutako segurtasuna egiten zuen hasieran. Baina ia 40 urte igaro dira harrezkero, eta produktu eta zerbitzu katalogoak izugarri eboluzionatu du, berrikuntzaren bidez tresnak birpentsatu egin dituzuelako eta hasieran ez zeuzkaten erabilpen berriak eman dizkiezuelako. Gaur egun, zer da Electro Alavesa?

Oso enpresa polibalentea da.  Sarkinen aurkako segurtasunari dagokionez (alarmak), adibidez, jarduera horrekin jarraitzen dugu, baina gure negozio-eredua berrasmatu dugu merkatuaren eskakizunetara egokitzeko. Hala, pertsonak eta ondasunak babesteaz gain, bestelako instalazioak ere garatzen eta inplementatzen ditugu, produkziora, negozioaren errentagarritasunera edo laneko arriskuen prebentziora zuzenduta.

 

Adibideren bat jar dezakezu?

Berriki akordio bat itxi dugu Frantzia iparraldean bereizmen handiko kamera-zirkuitu bat instalatzeko elikaduraren sektoreko multinazional baten plataforma logistiko handi batean, zeinak lehiakortasuna hobetu nahi baitu bere instalazioak eraginkortasun eta zehaztasun handiagoz kontrolatuz.

 

Eta Bilboko San Frantzisko auzoan ia aurrekaririk ez duen bideo-zaintza sistema bat instalatu duzue…

Bideo-zaintza eta irudien analisirako sistema konplexu bat da, hamabi kaletan eta modu estrategikoan kokatutako berrogeita hamar kamerez osatua, zeinari esker Udalak auzoko segurtasun sentsazioa hobetu baitu. Bereizmen handiko optika eta grabazio kalitatea (4k teknologia) duten

Lotutako albisteak

UP  Design  For  Growth,  enpresei  inpaktu  handiko  prestakuntza  eskaintzen  dien  start  up  enpresa
21/05/2026 Ekintzailetza

UP Design For Growth, enpresei inpaktu handiko prestakuntza eskaintzen dien start up enpresa

Zallako konpainiak talentua, berrikuntza eta hazkundea bultzatzen ditu, neurrira egindako soluzioen bidez

Nymiz:  “Pribatutasuna  legezko  kezka  izatetik  lehentasun  estrategiko  bat  izatera  igaro  da”
21/05/2026 Zibersegurtasuna

Nymiz: “Pribatutasuna legezko kezka izatetik lehentasun estrategiko bat izatera igaro da”

Bilboko startup-ak datuaren erabilera segurua anonimizazioaren bidez bultzatzen du eta Up! Euskadi-ren laguntzarekin nazioartean duen posizionamendua indartzen du 4YFN azokan.

Nabla  Wind  Hub-ek  nazioarteko  posizionamendua  indartu  du  bere  webgune  berria  eta  aholkularitza  zerbitzuen  aldeko  apustuarekin

Nabla Wind Hub-ek nazioarteko posizionamendua indartu du bere webgune berria eta aholkularitza zerbitzuen aldeko apustuarekin

Horrela, euskal enpresak sendotu egin du nazioarteko sektore eolikoan duen presentzia, eta ingeniaritza independente eta espezializatu baten aldeko apustua egin du, datuetan oinarritutako erabaki teknikoak eta finantzarioak hartzean oinarrituta.

Gamarrak  moldekatze  automatikoko  linea  berria  ezarri  du
14/05/2026 Nazioartekotzea

Gamarrak moldekatze automatikoko linea berria ezarri du

Gasteizko enpresa historikoak, 156 urteko historia duenak, altzairurtuzko pieza mihiztatuak fabrikatzen ditu

Emaia  Health,  emakumeen  prebentzio  kardiobaskularrerako  plataforma  digitala  asmatu  duen  smart  up-a

Emaia Health, emakumeen prebentzio kardiobaskularrerako plataforma digitala asmatu duen smart up-a

Donostiako enpresak Bind 4.0 programan parte hartzen du Keralty enpresa eragile izanik

Gallardo  Ingeniería,  prestazio  handiko  botilaratze-makinetan  liderra
30/04/2026 I+G+B

Gallardo Ingeniería, prestazio handiko botilaratze-makinetan liderra

Irungo enpresak urtero hogei instalazio inguru fabrikatzen ditu hamar bat elikagairentzat, ardotik hasi eta eztiraino

Batura  Mobile:  Bluetooth-aren  arotik  adimen  artifizialaren  erronketara

Batura Mobile: Bluetooth-aren arotik adimen artifizialaren erronketara

Sortu zenetik bi hamarkada igaro direnean, Bizkaiko konpainiak bere burua berritzen jarraitzen du soluzio mugikorren bilakaeraren buru izateko, etengabeko aldaketak markatutako ingurune batean.

Optimitive:  hiru  hamarkada  Euskaditik  Adimen  Artifizial  industriala  bultzatzen

Optimitive: hiru hamarkada Euskaditik Adimen Artifizial industriala bultzatzen

Euskadiko konpainiak AAn oinarritutako soluzioak garatzen ditu, prozesu industrialak optimizatzeko, energia-kostuak murrizteko eta deskarbonizazioari laguntzeko

Panelfisak,  automobilgintzarako  finkatze-elementuetan  enpresa  adituak,  negozioa  Europan  eta  Ipar  Amerikan  bultzatu  du

Panelfisak, automobilgintzarako finkatze-elementuetan enpresa adituak, negozioa Europan eta Ipar Amerikan bultzatu du

Tolosako kooperatibak SPRI Taldearen laguntza jaso du Renove Smart Industry programatik, eta dagoeneko % 80 esportatzen du  

Mecanizados  Iriartek  bazkide  industrial  espezializatu  gisa  duen  eredua  indartu  du

Mecanizados Iriartek bazkide industrial espezializatu gisa duen eredua indartu du

Arabako enpresak mekanizazio unitarioa eta mantentze-lan industriala konbinatzen ditu hainbat sektoretarako, eta belaunaldi-aldaketari aurre egiten dio, zuzendaritzan aldaketa bat egin ondoren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.