Elkarrizketak 2025eko apirilaren 3a

Biotz: “Roca Salvatellarekin egindako akordioak berrikuntza teknologikoaren balio-kate osoa batzen du”

Gipuzkoako enpresak Kataluniakoarekin aliantza bat itxi du bere talentu digitala indartzeko eta nazioarteko merkatu berrietan bere presentzia zabaltzeko.
-

Biotz, aktibo digital pertsonalizatuen garapenean espezializatutako euskal enpresak, duela aste batzuk Kataluniako Roca Salvatella aholkularitzarekin egindako aliantza berria iragarri zuen. 

Akordio honek enpresa-sarean gero eta handiagoa den behar bati erantzuten dio: adimen artifizialaren, datu-masaren kudeaketaren, sentsorizazioaren eta zerbitizazioaren arloetan konpainia bakoitzaren errealitatera egokitutako irtenbide teknologikoak lortzea. “Akordioak berrikuntza teknologikoaren balio-kate osoa batzen du eta bi enpresen talentu digitala indartzen du, ekonomiari eta enpresa-sareari eragiteko”, aitortu du Asier Galdosek, Biotzeko zuzendari exekutiboak. 

Puntu honetan, Biotzek merkaturatzean, negozio-ereduetan eta diseinuan bere ahalmen estrategikoak indartzea lortu du, bere sendotasun teknologikoa osatuz. Gainera, lankidetza honek euskal enpresaren hedapena merkatu berrietara ahalbidetu du, Katalunian eta nazioartean presentzia handiagoa lortuz. 

Hala ere, harreman hau ez da berria, bi enpresek urteetan zehar elkarrekin lan egin baitute Mondragon Korporazioa, Seat, Renolit eta Eurofragance bezalako erreferentziazko enpresentzako proiektuetan. Horrela, gero eta formalizatuago dagoen lankidetza honi esker, Biotzek sektore gako desberdinetarako berrikuntza-proiektuak egiten jarraitzea espero du. “Organikoki, elkar ulertzen den talde bat osatu dugu, eta hainbat proiektu garatzen ari gara industria kimikoaren, energia-eraginkortasunaren eta adimen artifizialaren arloetan”, gaineratu du zuzendari exekutiboak. 

Horrela, geografiaren arabera banatuta dituen 15 profesional lantaldearekin, euskal enpresa digitalizazioaren arloan aktore nagusietako bat bihurtu da. Denbora errealeko datuetan oinarritutako irtenbide teknologikoetan espezializatuta, Biotzek hiru plataforma propio ditu: Biotz IoT (objektu fisikoen internet bidezko elkarlotzea), HOP (aplikazioen garapen azkarra) eta Genie (adimen artifizial sortzailea eta ‘machine learning’). Tresna horiei esker, enpresak industriari, energiari, kimikari eta logistikari, zerbitzu integrala eskaintzen die, betiere berrikuntza eta optimizazio teknologikoa bilatuz. 

Bultzada honekin, Biotzek independentzia teknologikoaren eta datuen subiranotasunaren aldeko konpromisoa sendotu du, digitalizazioaren eraldaketan funtsezko balioak baitira. “Gaur egun enpresek beraien sistemak kontrolatzea bilatzen dute, lehiakortasun-abantaila handiagoa izateko eta hirugarrenen softwarearen menpe ez egoteko”, azaldu du Galdosek. Horrela, bere eskaintzak, gero eta gehiago bezero bakoitzaren beharretara egokituta, aukera ematen dio eragin handiko irtenbide digital pertsonalizatuak emateko helburuan aurrera egiteko. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

CROSSBRAIN  proiektuak  haririk  gabeko  mikrorrobotak  garatzen  ditu  neurona-jarduera  estimulatzeko
2026/11/09 I+G+B

CROSSBRAIN proiektuak haririk gabeko mikrorrobotak garatzen ditu neurona-jarduera estimulatzeko

Europako proiektuan CIC biomaGUNE euskal ikerketa-zentroak parte hartzen du. Neurona-gailu ezargarrien belaunaldi berri bat ikertzen ari da, parkinsona eta epilepsia bezalako gaixotasunak aztertzeko eta tratatzeko bide berriak ireki ditzakeena.

Biwott,  LinkedIni  buruzko  prestakuntza  eta  aholkularitza  soilik  eskaintzen  dituen  ETEa
2026/11/09 Berrikuntza

Biwott, LinkedIni buruzko prestakuntza eta aholkularitza soilik eskaintzen dituen ETEa

Basauriko enpresak zerbitzuak eskaintzen ditu enpresek ikusgarritasuna eta salmentak handitu ditzaten beren helburu-merkatuetan

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Sarrailagintzatik  sarbide  adimendunetara:  KLABIA  talde  industriala  sortu  da
2026/11/05 Berrikuntza

Sarrailagintzatik sarbide adimendunetara: KLABIA talde industriala sortu da

Talde berria CVL eta DORLET enpresa historikoen bat-egitetik sortu da. Aretxabaletan eta Miñanon ditu egoitzak, eta 170 profesionaleko lantaldea du.

DS4Tk  nazioarteko  merkataritzan  erabaki  hobeak  bultzatzen  ditu    adimen  operatiboaren  bidez
2026/11/05 Nazioartekotzea

DS4Tk nazioarteko merkataritzan erabaki hobeak bultzatzen ditu adimen operatiboaren bidez

Bizkaiko enpresak TTools garatu du, adimen operatiboko plataforma bat, enpresei eta profesionalei egoera konplexuak aztertzen, arriskuak murrizten eta nazioarteko merkataritzan hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Elesa+Ganter  Ibéricak  robot  autonomoen  biltegia  garatu  du  biltegiratzea  eta  kudeaketa  hobetzeko

Elesa+Ganter Ibéricak robot autonomoen biltegia garatu du biltegiratzea eta kudeaketa hobetzeko

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren laguntza jaso duen enpresa horrek manufaktura-industriarako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu

Haingor  enpresak  automatizazio  pneumatiko  eta  hidraulikoaren  arloko  irtenbideak  eskaintzen  ditu
2026/11/04 Berrikuntza

Haingor enpresak automatizazio pneumatiko eta hidraulikoaren arloko irtenbideak eskaintzen ditu

35 urtetik gorako esperientzia duen Gipuzkoako enpresa honek doitasun, kontrol eta eraginkortasun handiagoa behar duten aplikazioetarako ardatz elektrikoekin ere lan egiten du.

Alaitz  Ardanza  (Tamoin):  “Biltegiratze  termikoa  gakoa  izango  da  erregai  fosilen  kontsumoa  murrizteko  eta  industria  deskarbonizatzeko”
2026/11/03 I+G+B

Alaitz Ardanza (Tamoin): “Biltegiratze termikoa gakoa izango da erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta industria deskarbonizatzeko”

Ingeniaritzan eta industria-zerbitzuetan 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa bizkaitarrak berrikuntzaren aldeko apustua egin du biltegiratze termikoan, hondar-beroa berreskuratzean, hidrogeno berriztagarrian eta erregai sintetikoetan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Data  Value  Managementek  enpresetan  emaitza  neurgarriak  sortuko  dituen  adimen  artifizialaren  aldeko  apustua  egin  du

Data Value Managementek enpresetan emaitza neurgarriak sortuko dituen adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Arabako konpainiak datuen analisian eta AAren arloan dihardu, eta erabakiak hartzeko prozesua eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak sustatzen ditu.

TapDigital,  adimen  artifizialaren  bidez  neurrira  egindako  soluzioak  eskaintzen  dituen  startupa
2026/11/02 Ekintzailetza

TapDigital, adimen artifizialaren bidez neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen startupa

Bilboko enpresak morroi birtualak, webguneak eta automatizazioak garatzen ditu, lehentasun gisa bezeroarekiko hurbiltasuna jarrita

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.