BIND 4.0
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 1 Marzo, 2021

BIND 4.0 programak, seigarren edizioan, trakzio-enpresa berriak bilatzen ditu mundu osoko startupekin proiektu berritzaileak garatzeko

Izena emateko epea apirilaren 16an itxiko da egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten fabrikazio aurreratuaren, osasunaren, energiaren eta elikaduraren sektoreetako enpresentzat
-

Azken edizioan 57 konpainia liderrek parte hartu dute; horien artean zeuden, besteak beste, Mercedes-Benz, Unilever, Siemens Gamesa, CAF eta Eroski.

Aukera bikaina da berrikuntza irekiko plataforman parte hartzeko, adimen artifizialeko, errealitate areagotuko, robotikako edo zibersegurtasuneko startup disruptiboekin lankidetzan jardun eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta 4.0 industriako munduko liderrekin konektatzeko

Martxoaren 17an eta 18an egingo dira BIND 4.0 programaren partner izateko interesa dutenei programaren xehetasunak eta onurak aurkezteko online jardunaldiak

 

Industria adimenduneko berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak 6. edizioaren deialdia ireki du, mundu osoko startupen teknologia eta soluzio disruptiboak txertatzeari esker merkatuan lider izateko interesa duten trakzio-enpresek parte har dezaten. Izena emateko epea gaurtik apirilaren 16ra arte egongo da irekita. Aukera paregabea da Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako erreferentziako konpainientzat —fabrikazio aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetakoak—, adimen artifizialeko, errealitate areagotuko, robotikako edo zibersegurtasuneko soluzio disruptiboak irispidean izateko, lehiakortasuna hobetzeko eta 4.0 industriako munduko liderrekin konektatzeko, startupekiko lankidetzaren bitartez.

  1. urtean hasi zenetik, BIND 4.0 programak 130 startup baino gehiago azeleratu ditu eta 200 proiektu baino gehiagoren garapena sustatu du, 6,5 milioi eurotik gorako fakturazioarekin. Izan ere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko-pribatu hori —SPRI Taldearen eta ekintzailetzaren euskal ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bitartez kudeatzen da— mundu osoko 4.0 industriaren berrikuntza irekiaren eta azelerazioaren erreferente bihurtu da.

Izatez, BIND 4.0 plataformak irabazi du Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioa, enpresa-ingurunearen hobekuntzaren kategorian. Sari horiek Europako Batzordeko Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETE-etako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen ditu. Eta Gartner nazioarteko aholkularitza-enpresak ekosistema industrialen berrikuntza bultzatzeko hautatutako plataformetako bat izan zen.

Programan parte hartzearen onurak

Erreferentziako 57 konpainiak ezagutzen dituzte dagoeneko munduko 4.0 industria azeleratzeko programa garrantzitsuenetako batean parte hartzearen onurak. Izan ere, berrikuntza-ekosistema horretako kide izateak aukera asko eskaini dizkie nazioartean lehiakortasuna eta lidergoa handitzeko. Hori lortzeko, BIND 4.0 programak munduko startup onenak detektatzen, ezagutzen eta haiekin harremanetan jartzen laguntzen du, baita trakzio-enpresen erronka teknologikoak betetzeko gai diren kalitate handieneko enpresen scoutinga ahalbidetu ere. Halaber, proiektu berritzaileen garapena dinamizatzen du, epe laburrean ikus daitezkeen emaitzak lortuta, eta trakzio-enpresei laguntza eskaintzen die gaitasun berriak garatzeko, startup berritzaileekin lan egiteari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Azkenik, berrikuntza irekiko eta 4.0 industriako lider eta adituekin konektatzen ditu partnerrak.

 

Mercedes-Benz, Unilever, Siemens Gamesa, CAF edo Eroski berrikuntza irekiko plataforma horretan parte hartzen duten lehen mailako enpresen adibide batzuk besterik ez dira. Abian jarri zenetik, startupen 2.400 hautagaitza baino gehiago jaso ditu. Izan ere, berrikuntza irekiko plataforma horrek indartu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoak nazioarteko erreferentziako berrikuntza industrialeko ekosistema gisa duen posizioa. Hori dela eta, startupek BIND 4.0 programaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute, erreferentziako bezeroen eskutik merkatura bizkorrago iristeko.

Zein dira BIND 4.0 programan parte hartzeko baldintzak?

BIND 4.0 programako trakzio-konpainia gisa parte hartu ahal izateko baldintza jakin batzuk bete behar dira. Lehenik, manufaktura aurreratuaren, energiaren, osasunaren edo elikaduraren esparruei lotutako enpresa izan behar du eta, gutxienez, jarduera-zentro bat izan behar du Euskal Autonomia Erkidegoan. Bigarrenik, guztira 250 langile baino gehiago izan behar ditu, eta startupekin lan egiteko interes eta konpromiso handia.

Eta, azkenik, programan aintzat hartutako jardueretan aritzeko eta inplikatzeko prest egon behar du: aurkezpen-ekitaldietan, startupak ebaluatzeko eta hautatzeko prozesuetan, startupen mentorizazioan eta, besteak beste, azelerazio-programaren Demo Day jardunaldian parte hartzen.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen zuzendari Leyre Madariagaren iritziz: “Trakzio-enpresak BIND 4.0 programaren zutabeak dira. 5 edizio egin ondoren, 200 proiektu baino gehiago gauzatu dituzten 50 partner baino gehiagoren babesa izaten jarraitzea ohore handia da, eta BIND 4.0 programak transformazio digitalari ematen dizkion balioa eta onurak bermatzen ditu. Egingo den 6. edizio honetan lanean jarraituko dugu 4.0 industrian aurrera egiteko behar diren tresna guztiak eskaintzeko eta sektoreko eragile guztien topagunea izateko”, adierazi du.

 

Partner berrientzako deialdiko jardunaldiak: ezagutu BIND 4.0 programaren onurak eta bertan nola parte hartu

  • Martxoaren 17a, 09:00etatik 10:00etara – Enpresa industrialentzako web-mintegia: manufaktura aurreratua eta energia. Batz enpresak parte hartuko du bere esperientzia aurkezteko.
  • Martxoaren 18a, 09:00etatik 09:45era – Sektore soziosanitarioko erakundeentzako eta elikaduraren balio-kateko enpresentzako web-mintegia. Quironsalud eta Angulas Aguinaga enpresek beren esperientzien berri emango dute.

 

 

Informazio gehiago eskuratzeko eta BIND 4.0 programan partner gisa erregistratzeko: info@bind40.com eta www.bind40.com.

BIND 4.0-ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez sortua. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erreferentziako 57 enpresa nagusirekin lankidetzan dihardu, eta nazioarteko laguntzaile teknologikoek ere parte hartzen dute, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services-ek. Ekimena helburu bikoitzarekin sortu zen, hots, industriaren transformazio digitala bultzatzeko, eta, aldi berean, ekimen berritzaileak sendotzeko prozesua enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez azeleratzeko. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0 plataformak 130 startupek baino gehiagok garatu dituzten 200 proiektu azeleratu ditu egin dituen bost edizioetan.

BIND 4.0 trakzio-enpresak:

ABB, Aernnova, Angulas Aguinaga, Arcelor Mittal, Artadi Alimentación, AVIA, BATZ, Biele Group, Bridgestone, BTI, CAF, CIE Automotive, Cikautxo Group, Coca-Cola European Partners, DanobatGroup, EDP España, Egile, Elecnor, Enagás, Erhardt, Eroski, Euskaltel, FAES Farma, Fagor Ederlan, Ferrovial, Gestamp, GH Cranes & Components, Grupo Alcor, Iberdrola, IMQ Group, Ingeteam, ITP Aero, Keralty, Maier, Mercedes-Benz, Michelin, Mondragon BDC, Natra, OBE Hettich, Onkologikoa, Orona, Quirónsalud, Repsol – Petronor, Roxall Group, RPK, Sarralle, Sener, Sidenor, Siemens Gamesa, SNA Europe, Tubacex, Tubos Reunidos, Ulma, Unilever, Uvesco Group, Vidrala, Viuda de Sainz.

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.