57 enpresa, liderrak industria, osasun, energia eta elikadura arloetan, startup berritzaileen bila dabiltza irailaren 11ra arte

Ekimen honi hasiera eman zitzaionetik, 4,5 milioi euroko fakturazioa lortu dute guztira BIND 4.0n garatu diren proiektu guztiek
-

Aurten Enagás, Erhardt, GH Cranes & Components, Ingeteam, Tubos Reunidos eta Vidrala enpresak batuko zaizkie lehendik BIND 4.0rekin lanean ari diren beste 50 bat enpresari.

 

Aurtengo edizioan kontuan hartuko dira osasun-krisiaren ostean sektorean sortu diren erronka berriei aurre egiteko gai izango diren soluzio teknologikoak ere, eta azelerazio-programa eredu mistoa –online eta presentziala– erabiliz gauzatuko da.

 

Ekimen honi hasiera eman zitzaionetik, 4,5 milioi euroko fakturazioa lortu dute guztira BIND 4.0n garatu diren proiektu guztiek.

 

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza-plataformak irailaren 11n itxiko du 5. ediziorako izena emateko epea. Uztailaren 3tik mundu osoko startupak sar daitezke programa honen edizio berrian, Eusko Jaurlaritzaren SPRI – Enpresen Garapenerako Agentziaren laguntzaz, fabrikazio aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikagaien arloetako 57 enpresa aitzindarirekin batera euren proiektuak garatzeko. Ekimena sortu zen industriaren eraldaketa digitala sustatzeko, konpainia handien eta talentu berrien arteko lankidetzaren bidez, eta aurten trakzio-enpresei Enagás, Erhardt, GH Cranes & Components, Ingeteam, Tubos Reunidos eta Vidrala batu zaizkie.

BIND 4.0k proiektu teknologikorik onenak bilatzen ditu mundu osoko startupen artean, eta helburu bikoitzarekin. Alde batetik, enpresa handiek berrikuntza azeleratzeko aukera izan dezaten eta euren lehiakortasuna sustatu eta hobetu dezaten, hain zuzen ere, startupen laguntzaz, berrikuntza-iturri arin eta eraginkor gisa. Eta, bestetik, nazioartean erreferentzia diren enpresa nagusien eskutik eta euskal industria-ekosistemarako zuzeneko sarbidearen bidez, startupak merkatura azkarrago irits daitezen.

BIND 4.0k mundu mailako profesionalek emandako mentoring zerbitzua eskaintzen die startupei, bai eta industriaren esparruan arrakasta izateko behar diren trebetasunak eta gaitasunak garatzeko formakuntza-programa betea ere. Bestalde, parte hartzeagatik soilik, hainbat finantzazio-iturri eta dirulaguntza ere eskura ditzakete, eta Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan (BIC) lan-espazio bat dohainik izateko aukera dute.

 

2019an aurkeztu ziren 577 hautagaietatik guztira mundu osoko 38 startup hautatu zituzten 53 proiektu garatzeko partner enpresekin lankidetzan, eta enpresen azelerazioan, teknologia berrien merkatu-estrategietan, berrikuntzan eta ekintzailetzan adituak diren 40 aholkularik baino gehiagok gidatuta. Baina ez hori bakarrik; BIND 4.0 programak Venture Club bat, inbertitzaile-elkarte bat, ere badu, azeleragailuaren espezializazioarekin lerrokaturik. Elkarte horren helburua da laguntza-zerbitzuak indartzea eta parte hartzen duten startupen eta inbertsio-erakunde espezializatuen arteko harremana sustatzea, finantziazio-aukera berriak sortzeko. Bosgarren edizio honetan elkarte hori teknologian eta industrian espezializatutako 18 inbertsio-funtsek osatuko dute.

Proiektuen fakturazio osoa 4,5 milioi eurokoa izan da

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak, bere azelerazio-programen bidez, guztira 108 startup azeleratu ditu eta 178 proiektu berritzaile garatu ditu fabrikazio aurreratuaren, energia adimendunaren eta osasunaren eta elikaduraren teknologiaren sektoreetan, orain arte egindako lau deialdietan. 2016an abian jarri zenetik 1.700 hautagaitza baino gehiago jaso ditu, eta kopuru horiek munduko berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro nagusien artean kokatzen dute Euskadi. Izan ere, programa amaitu ondoren, sortu berri diren enpresen % 70ek jarraitzen dute lanean trakzio-enpresekin, eta 10 startupetatik 6k berritzen dute haiekin zuten kontratua. Ekimen honi hasiera eman zitzaionetik, 4,5 milioi euroko fakturazioa lortu dute guztira BIND 4.0n garatu diren proiektu guztiek.

BIND 4.0k aurten oso kontuan izango du COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondorio den egungo egoera deialdiaren alderdi guztietan, bai programaren antolakuntzan bai hautagaitzetan. Aurtengo edizioan, trakzio-enpresek teknologia berritzaileak dituzten startupak lehenesten eta kontratatzen jarraituko dute, haien digitalizazioarekin aurrera egin ahal izateko eta normaltasun berriaren erronkei aurre egiteko. Horregatik, bere lekua izango dute lan-ingurune berrietan sortutako beharrei aurre egiteko proiektuak planteatuko dituzten soluzio teknologikoek ere.

Oraindik ere garaiz zabiltza parte hartzeko!

 

Startupek irailaren 11ra arteko epea izango dute programaren webgunearen bidez (www.bind40.com) izena emateko. BIND 4.0k teknologia berrietan oinarrituta dauden eta industriaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetan aplikatzekoak diren produktuak eta zerbitzuak dituzten bost kontinenteetako startupak bilatzen ditu. Horien soluzio teknologikoa jada merkatuan edo azken garapen-fasean egotea eta partner enpresei balioa eman ahal izatea ere eskatzen da.

Kontuan hartzeko datak:

  • 2020ko uztailak 3 ­– irailak 11: startupetako hautagaitzak jasoko dira
  • 2021eko urtarrilak 8: zein startup aukeratu diren jakinaraziko da
  • 2021eko urtarrilak 25: azelerazio-programa eta partnerrekin proiektuak hasiko dira
  • 2021eko uztailak 2: Demo Day, bosgarren deialdiko emaitzak aurkezteko eguna
  • Hautagaitzak bind40.com webgunean erregistratzea

 

BIND 4.0ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza-plataforma irekia, publiko/pribatua, da, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sortu zuen SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako haren UpEuskadi plataformaren bitartez. Gaur egun egoitza Euskadin duten erreferentzia globaleko 57 enpresa aitzindari nagusiren laguntza du eta teknologiaren arloko nazioarteko hainbat enpresak parte hartzen dute bertan, besteak beste, Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services enpresek. Ekimenak bi helburu ditu: industriaren eraldaketa digitala sustatzea eta, aldi berean, ekimen berritzaileak azkarrago finkatzea, enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez. 2016tik BIND 4.0k guztira 178 proiektu azeleratu ditu, eta proiektu horiek 100 startupek baino gehiagok garatu dituzte orain arte egin diren lau edizioetan.

 

Lotutako albisteak

Euskal  Encounter  34k  BEC  berrikuntzaren,  teknologiaren  eta  kultura  digitalaren  topagune  nagusi  bihurtuko  du  berriro     

Euskal Encounter 34k BEC berrikuntzaren, teknologiaren eta kultura digitalaren topagune nagusi bihurtuko du berriro  

Uztailaren 23tik 26ra, Estatuko LAN party handienak 4.000 ordenagailu baino gehiago eta 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu. Horrez gain, sormenari, berrikuntzari eta dibulgazio teknologikoari eskainitako ia 200 jarduera, lehiaketa eta gune izango dira.

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
07/07/2026 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
02/07/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.