Albisteak 2 urtarrila, 2026

Indar Karterak, BBK Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Tekneik osaturiko partzuergoak Ayesa Digital erosi du 480 m€-ren truke

Antzinako Ibermáticaren erabaki-zentroa Euskadira itzultzea dakar. Horrela, Euskadik lider digital baten aldeko apustua egin du euskal industriaren garapenerako estrategikoa den sektore batean, zeinak ezagutza aurreratuko lanpostuak sortzen baititu EAEko hiru lurraldeetan
-
  • Euskal partzuergoak konfiantza mantenduko du egungo zuzendaritza-taldearen kudeaketan, eta taldearen jarraipenaren alde egiten du. Partzuergoak ematen duen akzio-egonkortasunari esker, Ayesa Digital negozio autonomo bihurtuko da, bere hazkunde-plana garatzen jarrai dezan, bai zorroari eta bai gaitasun teknologikoei dagokienean
  • Euskal partzuergoak Ayesaren negozio digitala erosi du, antzinako Ibermática barne. 2022tik, bere fakturazioa hirukoiztu egin du ―569 milioi eurotik gorakoa da― eta ia 50 milioi euroko Ebitda sortzen du, 11.000 langile baino gehiagorekin; horietatik 2.000 Euskadin

Donostia, 2025eko abenduaren 31a.- Indar Karterak (Kutxabanken inbertsio-ibilgailua), BBK Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak Finkatuz-en (Finantzen Euskal Institutuaren inbertsio-ibilgailuaren) bidez, eta Tekneik (bazkide teknologikoa) osatutako partzuergoak A&M Capital Europeri eta Manzanares familiari Ayesa Digital erostea formalizatu du – zerbitzu digitaletan eta soluzio teknologiko aurreratuetan liderra den taldeetako bat. Eragiketaren balio osoa 480 milioi eurokoa da. Transakzioa datozen hilabeteetan ixtea espero da, agintari eskudunen aldetiko onespena lortu ondoren. Aldi berean, partzuergoan beste bazkide batzuk sartzeko aukera ere aurreikusten da, adibidez Vital Fundazioa, zeina bere parte-hartzea aztertzen ari baita.

2013an galdu zen Ibermática zenaren erabaki-zentroa Euskadira itzultzea dakar operazio horrek. Horrela, Euskadik eragile teknologiko handienetako baten alde egiten du hazkunde handiko sektore estrategiko batean, nola baita irtenbide digital aurreratuena eta hazkunde-ziklo berri bat hasi du, Europako zerbitzu digitalen hornitzaile nagusietako bat izateko. Talde berria enpresen eta erakundeen digitalizazioa bultzatzeko helburuarekin sortu da, zenbait arlo estrategikotan (adimen artifizial, zibersegurtasun, cloud, quantum computing eta abarretan) gaitasunak garatuz. Berrikuntzaren eta lanpostu kualifikatuak eta ezagutza aurreratuko lanpostuak sortzearen alde egiten duen sektorea da.

Proiektuak enpleguari jarraipena emango dio eta aukera berriak irekitzen ditu Euskadin sektore teknologikoko profesionalentzat. Euskal Autonomia Erkidegoan 2.000 langile baino gehiago ditu, eta sendotutako sarea Estatu osoan eta nazioartean. Kualifikazio handiko talentua erakartzearen alde egingo du Taldeak, gaitasun digitaletan prestakuntza eta berrikuntzarekin eta garapenarekin lotutako lanpostuen sorrera sustatuz. Gainera, balio teknologikoaren katea indartu eta sinergiak sortuko ditu euskal ekosistemako ETE (enpresa txiki eta ertain) eta startup-ekin, euskal industria-sarea indartzeko eta ekonomian eragin edo inpaktu positiboa sortzeko.

Bere gaitasunei esker, erakunde handiei lagundu ahal die eraldaketa digitalaren prozesu osoan, eta IBEX 35eko konpainia nagusiak ditu bere bezero-zorroan, baita erakunde publiko eta pribatu handiak ere.

Euskal partzuergoak konfiantza mantenduko du egungo zuzendaritza-taldearen kudeaketan –negoziazioan identifikatutako aktibo nagusietako bat–, eta taldearen jarraipenaren alde egiten du. Jose Luis Manzanares Ayesa Digitaleko CEOak karguan jarraituko du trantsizioa amaitu arte. Euskal partzuergoak ematen duen akzio-egonkortasunari esker, Ayesa Digital negozio autonomo bihurtuko da, bere hazkunde-plana garatzen jarrai dezan, bai zorroari eta bai gaitasun teknologikoei dagokienean.

Noël d´Anjou Ogasun eta Finantza Sailburuak adierazi duenez, “bere sektorean liderra den enpresa bat errotzeko eta hazteko erosketa hau Euskal Finantza Aliantzak gure indarrak batuta lor dezakeenaren beste adibide bat da”. Bestalde, Mikel Jauregi Industria Sailburuak esan duenez, “irtenbide digital aurreratuena HAZI sektore bat da ‘Industria Plana Euskadi 2030’ean, eta ‘industria hobearen’ jarduera-ardatzean ere kokatzen da. Gure industriak ezagutza aurreratua duten bazkide teknologikoak behar ditu, eraldaketa digitalean lagundu eta lehiakorragoak egin ditzan”.

Indar Karterako zuzendari nagusia den José Iturriagak azaldu duenez, “talde teknologiko berriak zeregin erabakigarria izango du industriaren eraldaketan eta ekonomia berriaren garapenean. Ayesa Digitaleko taldeak lan- eta lankidetza-ekosistema bat sortzea lortu du, bezeroarekiko hurbiltasunean oinarritua, eta funtsezkoa da balio bereizgarri hori zaintzea. Gure babesak talentuarentzako aukera berriak sortzea, gaitasunak indartzea eta lortutako eskala aprobetxatzea du helburu, gure lurraldeekiko eta bere jarduera-eremu dituen polo teknologiko nagusiekiko konpromisoa mantenduz”.

Bestalde, Joseba Lekube Tekneiko CEOak esan duenez, “eraldaketa digitalak lankidetzarako aukerak zabalduko ditu, eta Teknei-tik industria digitalari eta teknologikoari buruz dugun ezagutza eskaini nahi dugu, Ayesa Digital osatzen duten pertsona guztientzako proiektu ilusionagarri batean”.

 

Sektoreko eragile nagusien artean eta nazioarteko talde handien mailan

Euskal partzuergoak Ayesaren negozio digitala erosi du, antzinako Ibermática barne. Ayesa Digital Espainiako zerbitzu teknologikoen erreferente nagusietako bat bilakatu da (sektoreko bost eragile nagusien artean dago), eta nazioarteko talde handien mailan kokatzen da.

Hazkunde-ibilbide batean oinarritzen da bere lidergoa, zeinak konpainia enblematikoak (Ibermáticaren kasua bezala) eta erosi berriak (hala nola M2C, Proxya eta Emergya. Azken hori hodeiko soluzioetan eta adimen artifizialean espezializatua dago, eta Googleren Espainiako partner nagusia da.) integratzen baititu. Gaitasunen, berrikuntzaren eta eskalaren konbinazio horrek aktore estrategiko gisa kokatzen du talde berria, Europan eraldaketa digitala gidatzeko.

2022tik, Ayesa Digitalek hirukoiztu egin du bere fakturazioa, 569 milioi eurotik gorakoa da, eta ia 50 milioi euroko Ebitda sortzen du. Euskadin ez ezik, ia estatuko merkatu osoan aritzen da konpainia, eta presentzia iraunkorra du Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon, Kolonbian, Perun eta Txilen.

JB Capital eta Cuatrecasas euskal partzuergoaren finantza- eta lege-aholkulari gisa aritu dira, eta Deloitte eta Barrilerok due diligence delakoa egiten parte hartu dute. A&M Capital Europe eta Ayesak, berriz, Houlihan Lokey izan dute finantza-aholkulari, Pérez-Llorca eta Weil, Gotshal & Manges lege-aholkulari, eta Alvarez & Marsal, berriz, operazio-aholkulari korporatiboak.

 

Euskal partzuergoko bazkideei buruz

Indar Karterak Donostian du egoitza, Kutxabanken inbertsio-ibilgailu bat da, eta bere inguruko trakzio-enpresak, negozio-eredu finkatua dutenak edo hazkunde- eta hedapen-proiektuetan murgilduta daudenak, epe luzera garatzen laguntzen du. Merkatu-irizpideen arabera egiten ditu inbertsioak, eta enpresa erakargarrietan inbertitzen du, bai finantza- eta bai estrategia-ikuspegitik. Indar Karterarekin, ekonomia- eta industria-sarearen erakunde dinamizatzaile eta enplegu-sortzaile gisa duen posizioa indartzeko helburuari erantzuten dio Kutxabankek, enpresa-ekimen estrategikoak bultzatu eta finantzatuz.

BBK Banku Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da, eta Bizkaian eta Euskadin garapen soziala, kulturala eta ekonomikoa sustatzea eta babestea du helburu. Hainbat sektoretako enpresetan partaidetza-zorro gero eta dibertsifikatuagoa du, Kutxabank Bankuaren % 57ko jabetza nabarmentzen da, eta bere baliabideak proiektu sozial eta kulturaletara bideratzen ditu, baita eskualdeko ekonomia sustatzera ere aipatutako inbertsioen bidez.

Finkatuz sozietate publikoa Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) jabetzakoa da % 100, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du oso-osorik. Finkatuz sozietatearen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan epe luzerako finantza-partaidetza estrategikoak eskuratzea da.

Teknei enpresa liderra da sektore teknologikoan, Euskadin errotua, eta aholkularitzan, software-garapenean eta IT, AA eta BPO soluzioetan espezializatuta dago. Aurreikuspenen arabera, 300 milioi euroko fakturazioa izango du 2026an, eta Espainiako hainbat hiritan dago, baita Mexikon eta Estatu Batuetan ere. Banku, aseguru eta administrazio publikoaren sektoreetan egindako ibilbide sendoari esker, Teknei erreferente bihurtu da berrikuntzan eta bere bezeroen eraldaketa digitala bultzatzeko irtenbideen garapenean. Business Automation, Identitate Digital, Adimen Artifizial eta datuaren kudeaketa eta ustiapenari buruzko proiektuak sartzen dira bere eskaintzan, baita azpiegituren hedapena eta aplikazioen modernizazioa ere.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua den Mikel Jauregiren hitzak, Balenciaga akordioari buruz

  • Oso positibotzat jotzen ditugu Balenciagako langileen eta inbertsore berrien (Abu Dhabi Ports) arteko negoziaziaok eta soldata akordioa. Ezinbesteko pausu bat eman da gaur inbertsio hau gauzatzeko. Orain operazioa guztiz ixteko sinadura guztiak gauzatu behar dira hurrengo egunetan. Soka asko tenkatu da azken asteetan, baina ez da inoiz hautsi. Eskerrik asko guztiei zuen konpromezuarengatik.
  • Ez da prozesu erraza izan. Bidean aurkitu ditugun zailtasunak zailtasun, ez gara inoiz ezkortasunean erori. Gogor lan egitea, zuhurtziaz eta diskrezioz oso garrantzitsua da horrelako operazioak burutzeko. Akordio hau konpromiso honen emaitza da.
  • Denok asko genuen jokoan operazio honetan. Ez bakarrik Balenciagaren eta bere langileen etorkizuna, baita ontziolak inguruan sortzen duten industria-jarduera eta zeharkako enplegu guztia ere.
  • Beste albiste on bat, gure herriaren etorkizun industrialerako oso garrantzitsua izan den asteari amaiera emate

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Jauregik  Renove  Smart  Industry  programa  abian  jarriko  dela  iragarri  du,  euskal  industriaren  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko

Jauregik Renove Smart Industry programa abian jarriko dela iragarri du, euskal industriaren modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Programak 9 milioi euroko zuzkidura du, euskal industriari makineria berria eta ekipamendu aurreratua erosten laguntzeko. Industriako sailburuak BIEMH 2026an —Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan— parte hartzen duten Fabrikazio Aurreratuko enpresa txiki eta ertainei babesa ematen die

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

BIEMH  2026k  industria  modu  aktiboan  defendatzeko  duen  garrantzia  azpimarratu  du  Kortak

BIEMH 2026k industria modu aktiboan defendatzeko duen garrantzia azpimarratu du Kortak

BIEMH 2026ren inaugurazio ofiziala martxoaren 2an, astelehenean, izango da, eta Imanol Pradales lehendakaria izango da buru

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Industrian  eragina  duten  bi  “paradoxak”

Industrian eragina duten bi “paradoxak”

Malguagoak izan behar dugu, eta Europarekin adostu behar dugu zor publiko horretarako beste esparru bat, gure enpresa askotan pilatzen dena eta etorkizunean bideraezin bihurtzen dituena".Eusko Jaurlaritza prest agertu da gainerak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.