Albisteak 3 Azaroa, 2020

Behargintza Basauri – Etxebarri zerbitzuak programa berri bat abiarazi du enpresei lehiakorrago izaten laguntzeko

Deialdi hori zuzentzen zaie 50 langile baino gutxiago dituzten eta hobekuntza-proiektuei ekin nahi dieten enpresei
-

 

Behargintza Basauri – Etxebarri udal zerbitzuak dirulaguntza-ildo berri bat aurkeztu du enpresei lehiakortasuna hobetzeko prozesuak abiarazten laguntzeko. Programa hau bereziki zuzentzen zaie negozio-ildo berriak irekitzeko, estrategia digitalak sortzeko edo plan komertzialak hobetzeko proiekturen bat martxan jarri nahi duten  (edo dagoeneko martxan duten) antolakundeei. Laguntza hauen helburua da, ziurgabetasuna nagusi den honetan, laguntza ematea Basauri eta Etxebarriko enpresei, produktu eta zerbitzu berriak sor ditzaten, bezero berriengana irits daitezen edo euren presentzia digitala hobetu dezaten.

 

Deialdia 50 langile baino gutxiago dituzten antolakundeei zuzentzen zaie, eta sektore hauetakoak izan behar dute: industria, handizkako merkataritza, eraikuntza, garraioa edo enpresei zuzendutako zerbitzuak. Laguntza horien bidez ordainduko da 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean lehiakortasuna hobetzeko abiarazi diren proiektuen diseinua edota garapena.

 

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak zortzi multzotan banatuta daude: gogoeta estrategiko bat egitea, produktu edo zerbitzu berriak garatzea, marketin plan bat sortzea eta enpresaren ingurune ekonomikoa hobetzea. Halaber, laguntzak emango dira estrategia digital bat abiarazteko, kanpaina komertzialak diseinatzeko, webgune berri bat martxan jartzeko edo ekonomia zirkularrarekin lotutako negozio-ildo berriak garatzeko.

 

Laguntzek proiektuaren diseinu edo exekuziorako kanpo-aholkularitza gastuen % 80raino estaliko dute. Enpresek euren proposamenak aurkeztu ditzakete bakarka edo taldeka (bi antolakunde edo gehiago), betiere erakunde bultzatzailea Basaurikoa edo Etxebarrikoa bada. Proiektu bakoitzak 3.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez, eta eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2021eko irailaren 30era arte Behargintza Basauri – Etxebarri zerbitzuaren egoitzan.

Lotutako albisteak

SPRIk  Eskualdeko  Garapeneko  Agentzien  26.  Foroa  antolatu  du
08/05/2026 Berrikuntza

SPRIk Eskualdeko Garapeneko Agentzien 26. Foroa antolatu du

Ekitaldia maiatzaren 13an eta 14an egingo da, Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudioko campusean

Finantzen  Euskal  Institutuak  eta  Cofides-Ek  NBI  konpainia  Indian  hedatzea  bultzatu  dute
06/05/2026 Finantziazioa

Finantzen Euskal Institutuak eta Cofides-Ek NBI konpainia Indian hedatzea bultzatu dute

Bi milioi eurorekin finantzatuko dute beste planta bat abian jartzea eta gainerako kapitalaren % 35 eskuratzea, NBI konpainiak tokiko filialaren % 100 kontrola dezan.

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Eusko  Jaurlaritzak  13  milioi  eurora  handitu  du  Renove  Smart  Industryren  aurrekontua,  makina  aurreratuaren  ETEetan  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko
01/04/2026 Finantzaketa

Eusko Jaurlaritzak 13 milioi eurora handitu du Renove Smart Industryren aurrekontua, makina aurreratuaren ETEetan modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Industriarako Defentsa Taldearen bileraren ondoren, Mikel Jauregiren Sailak 4 milioi euro gehiago emango dizkio dirulaguntzari

Euskadi  nanomedikuntza  pertsonalizatuko  erreferentzia  izango  da  Europan,  Hidrogel  Adimendunak  sortzeko  Proiektu  Eraldatzaileari  esker
30/03/2026 I+G+B

Euskadi nanomedikuntza pertsonalizatuko erreferentzia izango da Europan, Hidrogel Adimendunak sortzeko Proiektu Eraldatzaileari esker

Euskadi 2030 Industria Planeko hirugarren Proiektu Eraldatzaile honek 72 milioi euroko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta, haietatik, 28 milioi euro baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Baskeepek  konexio  berriak  bultzatzen  ditu  Euskadiko  industrian
12/03/2026 Finantziazioa

Baskeepek konexio berriak bultzatzen ditu Euskadiko industrian

Inbertitzaile bila ari diren enpresei laguntza emateko Eusko Jaurlaritzaren plataformak 1.300 interakzio baino gehiago lortu ditu erabiltzaileen artean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.