Albisteak 28 urria, 2025

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.
-

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du. Berrikuntza gisa, proiektu honek 935 M€ biltzen ditu, “Euskadi Eraldatuz 2030” Inbertsio Transformazionalen Planerako, Euskal Finantza Aliantzaren ibilbide-orria irudikatzen duena, eta aurrekontu arruntaren proiektuari gehitzen zaio aurreko ekitaldietako aurrekontuekin aldera daitekeen zatia, 16.378M/€, iaz baino % 4,1 gehiago.

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

ndustria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna: 650,5 M€

Aurrekontu horrekin, enpresa txikiak eta ertainak HAZI sektoreetarantz —etorkizuneko trakzio-sektore izan daitezkeen sektorerantz hain zuzen— dibertsifikatzea bultzatuko da, Berrindartuz programaren bidez —40 milioi euroko deialdia izango du—.Era berean, beste helburuetako bat da adimen artifiziala eta Zibersegurtasuna sustatzea, 22 milioi euroko partida erantsi bidez (2025ean 9,3 M€ ziren). Klima-aldaketara egokitzeko eta itsas mailaren igoerarekin lotutako uholde-arriskua prebenitzeko 6,6 milioi euro jarriko dira.

Aurrekontuak

2026ko Aurrekontuek funtsezko zerbitzu publikoen indartzea sendotzen dute, Osasuna (5.327 M€) eta Hezkuntza (3.346 M€) sustatuz (guztizkoaren % 53 dira); herritarren benetako arazoetan jartzen dute arreta, Etxebizitzarekin (482 M€) eta Segurtasunarekin (849 M€) hazkunderik handienak dituzten eremu gisa ( % 6,8 eta % 6,4, hurrenez hurren), eta Euskadiren eraldaketa ekonomikoa, soziala eta energetikoa bultzatzen dute Herrialdea hurrengo hamarkadaren aurrean prestatzeko.

Proiektu honetan aipatzekoa da, halaber, Eusko Jaurlaritzak baliabide propioekin finantzatutako inbertsio publikoa, 1.730 M€-ra iristen baita 2026rako, aurreko urtean baino % 12,4 gehiago. Ehuneko horrek hirukoiztu egiten du aurrekontu arruntaren hazkunde-erritmoa, eta % 23ko igoera metatzen du 2 urtetan. Horrek erakusten du gobernu honek legegintzaldi honetan inbertsio publikoaren aldeko apustu sendoa egin duela. Kapitulu honen barruan, inbertsio eraldatzaileei dagokien zatia, Euskadiko eraldaketa ekonomiko, sozial eta energetikoa bultzatuko dutenak, 1.014 milioi eurokoa da (baliabide propioekin eta Euskal Finantza Aliantzaren bidez finantzatuta).

Halaber, aurrekontu-proiektu honek 12.034 M€ biltzen ditu, 2025ean baino % 5,13 gehiago “Ongizatea eta Bizi Kalitatea” atalean, hau da, hainbat programa eta/edo sailen batura, gazteak eta familiak Euskadiko gizarte-kohesioaren ardatz eta etorkizun sendo eta justua eraikitzeko ezinbesteko zutabe direla. Gastuaren xedeari dagokionez, gazteentzako eta familientzako transferentziak, baliabide propioekin finantzatuta, 1.801 milioi eurora iristen dira maila finkatuan.

“Datozen hamabi hilabeteetan Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publikoaren iraunkortasun ekonomikoa bermatzen duen Aurrekontu Proiektua da, eta, gainera, legegintzaldi honetan etorkizuneko ekintzetarako oinarria da”, nabarmendu du Noël d ‘Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak kontu publiko horien aurkezpenean. “Ezagutzen diren azken datuek euskal ekonomiak tonu onean aurrera egiten jarraitzen duela berresten dute, eta nazioarteko inguruneak, berriz, zalantza gehiago sortzen ditu ziurtasun baino. Espero dugu EAEko ekonomia % 1,9 haztea 2026. urterako”.

Urriaren 30ean aurrekontuen proiektua Eusko Legebiltzarrean erregistratuko da, eta sailburuak azaroaren 3tik 6ra agertuko dira. Sailburuen agerraldiak igaro ondoren, bilera-sorta bat hasiko da talde politikoekin, aurrekontuari eman dakizkiokeen babesak aztertzeko, Gobernua sostengatzen duten alderdietatik harago, abenduaren 23an behin betiko onartzeko.

“Espero dut denok gai izatea interes alderdikoitik haratago begiratzeko. Funtsezkoan zentra gaitezen: gure ekonomia eta jendearen ongizatea indartzea, horrek munduan lehiatzeko aukera emango baitigu. Gure aldetik, jarrera oraindik ere entzutea, elkarrizketa eta elkarguneak bilatzen saiatzeko ahalik eta gogo onena da, taktizismo politikoetatik ihesi “, dio d ‘Anjouk.

  1. Esparru ekonomiko-finantzarioa: diru-sarrerak (Milioi eurotan)
  2026 2025 Diferencia %
Foru-aldundien ekarpenak 14.143,4 13.200,0 943,4 7,1%
Beste diru-sarrera batzuk (IMV, Y, hegoaldeko saihesbidea…) 764,4 972,1 -207,7 -21,4%
Gerakina (MRR) 82,2 271,1 -188,9 -69,7%
Zorpetze gordin arrunta 1.388,5 1.285,0 103,5 8,1%
AURREKONTU ARRUNTA, GUZTIRA 16.378,5 15.728,2 650,3 4,1%
Zorpetze gordina (EFV)               935,0
AURREKONTUA, GUZTIRA          17.313,5

 

Eusko Jaurlaritzak aurrekontu horietarako izango dituen diru-sarrerak Foru Aldundiek egindako 14.143 milioi euroko ekarpenetan oinarritzen dira. Aldiz, euskal Y-ari, Hegoaldeko Trenbide Saihesbideari eta MRR funtsei lotutako baliabideak murriztu egin

dira 2025etik; izan ere, 2026an ez da aurreikusten azken mekanismo horren diru-sarrera berririk, eta jarduketak gerakinen bidez finantzatuko dira. Aurreikusitako zorpetzea 2.324 M €-koa da, eta horietatik 935 M €Euskal Finantza Aliantzari dagozkio; zorraren amortizazioa, berriz, 879 M €-koa da. Hori guztia, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren baitan adostutako aurrekontu-egonkortasunaren bidean. Batzorde horretan defizit-konpromisoa ez zen Euskadiko BPGren % 0,3tik gorakoa izan, eta zorpetze-muga ez zen BPGren % 15tik gorakoa izan. 2026rako zenbatetsitako BPGaren zifra 102.751,45 M €-koa da. 2026ko itxierako zorra 12.253 milioi eurokoa izango da, hau da, BPGaren % 11,9.

 

  1. Sailen araberako banaketa (Milioi eurotan):
SAILAK 2026 2025 Aldea Aldakuntza %
Lehendakaritza               100,7                  95,5 5,1 5,3%
Kultura eta Hizkuntza Politika               413,7               393,9 19,8 5,0%
Ekonomia, Lana eta Enplegua            1.266,2            1.225,5 40,7 3,3%
Ogasuna eta Finantzak               103,0               107,5 -4,5 -4,2%
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua               167,5               179,7 -12,2 -6,8%
Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna               650,5               631,3 19,2 3,0%
Segurtasuna               850,0               798,7 51,2 6,4%
Hezkuntza            3.346,5            3.248,3 98,2 3,0%
Etxebizitza eta Hiri Agenda               482,2               451,5 30,7 6,8%
Osasuna            5.327,6            5.119,4 208,1 4,1%
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa               342,5               358,7 -16,2 -4,5%
Mugikortasun Jasangarria               581,7               567,3 14,4 2,5%
Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza               653,4               612,7 40,6 6,6%
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa                  56,7                  57,8 -1,15 -2,0%
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza               267,3               274,5 -7,2 -2,6%
Justizia eta Giza Eskubideak               369,2               359,7 9,4 2,6%
Beste batzuk            1.400,0            1.246,0 153,947 12,4%
AURREKONTU ARRUNTA, GUZTIRA          16.378,5          15.728,2              650,3 4,1%
EUSKADI ERALDATUZ 2030               935,0
AURREKONTUA, GUZTIRA          17.313,5

 

Lotutako albisteak

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Finantza  publikoek  Euskadiko  ekonomia  eraldatzeko  betetzen  duten  zeregina  nabarmendu  du  lehendakariak  IVF  Topaketak  2026  foroan
26/05/2026 Finantziazioa

Finantza publikoek Euskadiko ekonomia eraldatzeko betetzen duten zeregina nabarmendu du lehendakariak IVF Topaketak 2026 foroan

Finantzen Euskal Institutuak antolatutako topaketaren bigarren edizio hau Guggenheim Bilbao Museoan egin da, eta bertan nazioarteko adituak, erakundeetako arduradunak eta enpresa-ordezkariak bildu dira etorkizun ekonomikoaren erronkei buruz eztabaidatzeko

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

SPRIk  Eskualdeko  Garapeneko  Agentzien  26.  Foroa  antolatu  du
08/05/2026 Berrikuntza

SPRIk Eskualdeko Garapeneko Agentzien 26. Foroa antolatu du

Ekitaldia maiatzaren 13an eta 14an egingo da, Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudioko campusean

Finantzen  Euskal  Institutuak  eta  Cofides-Ek  NBI  konpainia  Indian  hedatzea  bultzatu  dute
06/05/2026 Finantziazioa

Finantzen Euskal Institutuak eta Cofides-Ek NBI konpainia Indian hedatzea bultzatu dute

Bi milioi eurorekin finantzatuko dute beste planta bat abian jartzea eta gainerako kapitalaren % 35 eskuratzea, NBI konpainiak tokiko filialaren % 100 kontrola dezan.

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.