Euskara industrian
Albisteak 28 Marzo, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.
-
Nortasuna Sarean ekimenaren ‘KomunikaziONA bidegurutzean’ jardunaldia egin da martxoaren 26an Donostian. 2016an abiatutako ekimenak bere hamargarren jardunaldia egin du Donostiako San Telmo Museoan joan den asteazkenean. KomunikaziONA bidegurutzean hizpide hartuta, Xabier Landabidea, Estitxu Garai, Jordina Arnau, Ainhoa Mendibil eta Mattin Solisek hartu zuten parte topaketan. Teknologiatik hasi eta Fedibertsora arte, Komunikazio estrategiak, errelatoak edota euskarak markagintzan izan dezakeen tokitik pasatuz, bi ordutik gora iraun zuen jardunaldian jorratutako gaiek bertaratutakoen interesa piztu zuten.
Arabako Enpresen Foroaren aurtengo lehen ekitaldia apirilaren 3an egingo da Gasteizen. Lanabes ekimenaren baitan eratzen den foro honek hizkuntzen kudeaketarekin interesa duten Arabako enpresak biltzen ditu, praktika komunitate baten dinamikan, enpresek euren jardunaz ardura duten jakintza eta gogoetak partekatzen dira, elkarrengandik ikasi, eta jakintza berria ere sortzeko. LanHitz eta Gasteizko Merkataritzako diru laguntzak, Euskaraldia eta Praktika onak izango dira jardunaldiaren ardatz nagusi. Euskarazko praktiken mapa ere osatuko da topaketan eta amaitzeko talde lanari ekingo zaio, eman daitezkeen erronkak eta aurrerapausuak aztertzeko.
‘Talentua Erakartzeko Gakoak’ hizpide 2025 ETEKIN Ekonomia Topaketen lehen saioan. Asteazkenean hasi ziren Eusko Jaurlaritzak eta Finantza Entitateek antolatutako 2025ko ETEKIN Ekonomia Topaketak. Foro hauek antolatzen diren bigarren edizioa talentuaren inguruko erronkei buruzko solasaldi batekin hasi da, Donostiako Aquariumean. ‘Talentua Erakartzeko Gakoak’ lelopean, Andres Arizkorretak, CAFeko presidente ohiak eta Círculo de Empresarios Euskadiko presidenteak; Unai Anduezak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Diputatuak; eta Lander Belokik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako dekanoak gaiari buruz dituzten ezagutzak eta ikuspegiak partekatu zituzten.
“Mekanika kuantiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Fisikaren oinarrizko teoria, eskala nanoskopikoko sistema fisikoen portaera deskribatzen duena, hala nola atomoena eta oinarrizko partikulena. Mekanika kuantikoaren eta mekanika klasikoaren artean oinarrizko hiru alde daude. Batetik, energia, momentua, momentu angeluarra eta sistemaren beste magnitude batzuk kuantizatuta daude, hau da, balio diskretuak soilik har ditzakete, eta ez balio jarraituak. Bestetik, objektuek partikulen eta uhinen propietateak dituzte (uhin-partikula dualtasuna). Azkenik, magnitude-bikote batzuen —hala nola momentuaren eta posizioaren— balioak ezin dira aldi berean eta nahi adinako zehaztasunez jakin.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

2026ko lehen IndeusBerri honetan albiste dira: Enpresa Digitalaren ikastaroak, Emakumeak Zientzian, Berba-lapiko proiektua eta Industria seguruaren laborategi 4.0.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.