Euskara industrian
Albisteak 27 Marzo, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.
-
Bziber Lehiaketa, sareetan euskarazko edukien sorkuntza bultzatzeko ekimena. Sareetan euskarazko eduki-sorkuntza bultzatzea helburu duen egitasmoa da Bziber. Gaur egun, gure aisialdiaren zati handi bat sare sozialetan igarotzen dugu; horregatik, euskarazko eskaintza interesgarria eta erakargarria sortzea dugu xede. Horretarako, 14 urtetik gorako euskal eduki-sortzaileei zein sortzen hasi nahi dutenei bultzada eman nahi zaie.
2026an egingo da Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren 9. edizioa, inoizko zabalena. Soziolinguistika Klusterrak sustatutako ikerketa honek hizkuntzen kale erabilerari buruzko datu eguneratuak bilduko ditu, eta emaitzak 2027ko udaberrian aurkeztea aurreikusten da. Oraingo edizioaren ezaugarri gisa, bereziki nabarmendu daiteke hedadura: 175 herri baino gehiagotan jasoko dira datuak, inoiz baino eremu zabalagoa hartuz.
EnpresaBIDEA: ‘Bizitza osorako formakuntza: etapa akademikotik harago ikastea’ Mikrokredentzialak, ikaskuntza iraunkorrerako tresna berritzaile gisa sortu dira. Iraupen laburreko prestakuntzak dira, gaitasun zehatzak eta berehala aplikagarriak eskuratzeko diseinatuak. Prestakuntza tradizionalarekin alderatuta, eskaintza itxi batetik abiatu beharrean, mikrokredentzialak eskari batetik abiatzen dira. Beste ezaugarri nagusi bat malgutasuna da.
‘DDoS’ Industria Berriaren Spri Hiztegian. Zerbitzu-ukapenaren eraso mota, zenbait iturri edo puntutatik batera egiten dena. Zailagoa da horrelako eraso batetik babestea, ia ezinezkoa delako iturri guztiak blokeatzea erasoa geldiarazteko. Botnet bat erabil daiteke DDoS eraso bat egiteko.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.