Euskara industrian
Albisteak 6 otsaila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.
-
Euskarak ingurune digitalean duen presentzia sustatzen laguntzen duten proiektuen deialdira aurkezteko epea astelehenean amaituko da. Bizkaiko Foru Aldundiak urtarrilaren 12an ireki zuen Euskarak ingurune digitalean duen presentzia sustatzen laguntzen dute proiektuentzako diru-laguntza eskaera egiteko epea. Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, enpresaburu indibidualak eta profesionalak dira onuradunak.
CHATGPT II:aukerak, arriskuak eta praktika onak ikastaroa martxoaren 6an Mikroenpresa Digitalaren eskutik. Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enprese edo autonomoei zuzendutako ikastaro honetan plataformaren aukera guztiak arakatuko dira, ikuspegi aurreratuagotik, tresnak dituen gaitasun guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasteko. Ikastaro aurreratua da, eta aldez aurretik ChatGPTren ezagutza izan behar da. Martxoaren 6an egingo da ikastaroa, webinar bidez.
Hasi da 2026ko ‘Emakumeak Zientzian’ Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Asteartean, otsailaren 3an hasi zen Emakumeak Zientzian ekimenaren hamargarren edizioa Atzoko eta gaurko emakume zientzialariak ekitaldiarekin hasi ere. Aurtengo programa otsailaren 3tik 11ra garatzen ari da eta 70etik gora jarduera aurreikusten ditu Euskal Autonomia Erkidego osoan zehar. Emakume eta Neska zientzialarien nazioarteko egunean amaituko da aurtengo edizioa.
‘Trazabilitate’ Industria Berriaren Hiztegian. Datu digitalen segurtasunari dagokionez, datu-multzo baten propietatea, haren jatorria, erabilera, ibilbidea eta kokapena ezagutzeko aukera bermatzen duena.
Dokumentuak modu seguruan digitalizatuta edukitzearen eguneroko abantailak. EnpresaBIDEA egunkari digitalak argitaratuta erreportajea: Gasteizko Egibide ikastetxeak eta Antzuolako Elay enpresak euren dokumentuak digitalki bidali, sinatu eta artxibatzen dituzte Kaudaturen bitartez.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

2026ko lehen IndeusBerri honetan albiste dira: Enpresa Digitalaren ikastaroak, Emakumeak Zientzian, Berba-lapiko proiektua eta Industria seguruaren laborategi 4.0.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.