Euskara industrian
Albisteak 5 iraila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta Copilot ikastaroa, BIKAIN eta HARROBI ziurtagiriak, AMPO, Arabako Enpresen Foroa eta Barneratze-proba.
-
‘Euskararen bikaintasun eta harrobi’ Enpresa munduan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzea dute helburu Bikain eta Harrobi ziurtagiriek. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika sailak kudeatzen ditu, eta ofizialak, publikoak eta doakoak dira. Enpresa ugaritan egiten da euskaraz egunero-egunero. Kanpora begirako komunikazioaz gain (kartelak, errotulazioa, webgunea, sare sozialak…), barrura ere euskara entzuten da Euskal Herriko bulego eta fabrika askotan. Barne-komunikazio hori ez da ikusten, ezkutatuta geratzen da pareta eta pabiloi artean, baina berebiziko garrantzia du gure hizkuntzaren biziraupenean.
Microsoft 365 Copilot: Produktibitatea Adimen Artifizialarekin eraldatzen tailerra eskainiko du online Enpresa Digitalak irailaren 8an eta 23an. Tailerraren helburu nagusia da Microsoft 365 Copilot AAko laguntzailearen gaitasunak aztertzea, lan ingurunean eguneroko produktibitatea iraultzeko diseinatua, Microsoft 365en tresna nagusiekin duen integrazioa eta Agenteak sortuz pertsonalizatzeko duen potentziala erakutsiz. Adimen Artifizialaren bidez lanpostuan produktibitatea eta efizientzia hobetzeko interesa duten sektore guztietako profesionalei zuzenduta, online egingo da datorren astelehenean eta irailaren 23an.
Ampo: Euskara, berrikuntza eta lehiakortasunerako balio. EnpresaBIDEA egunkariak argitaratu duen erreportaje hau ekarri dugu gurera. ‘Indeus plataformako partaide den Ampon euskara hizkuntza ofiziala da. Langileen hautaketa prozesuan hizkuntza ezagutzeko beharra eta erabiltzeko eskubidea bermatzen du balbulak eta galdaketa osagaiak ekoizten dituen kooperatibak. Ampok teknologia maila altuko balbulak, sistemak nahiz galdaketa osagaiak eskaintzen dizkie energia sektoreko enpresei nagusiki.’
"Barneratze-proba” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Software- edo hardware-sistema bati egindako erasoa, helburu duena segurtasun-ahultasunak aurkitzea. Analisi hau egiteko, ahultasun potentzial guztiak aztertu behar dira: bai konfigurazio akastunak edo desegokiak (hardwarearenak zein softwarearenak), bai akats operatiboak segurtasun-neurrietan. Analisia erasotzaile potentzial baten ikuspegitik egiten da, eta segurtasun-ahultasunak modu aktiboan ustiatu beharra ekar dezake. Erasoa egin ondoren, sistemaren segurtasuni buruzko ebaluazio-txosten bat aurkezten da, detektatutako segurtasun-arazo guztiak jasotzen dituena; horrez gain, segurtasun-arazoak murrizteko proposamen bat edo irtenbide tekniko bat eransten da.
Arabako Enpresen foroa irailaren 23an egingo da Gasteizko Europa Biltzar jauregian. Arabako alor sozioekonomikoan euskara sustatzeko asmoz duela bost urte sortutako ekimena da Arabako Enpresen foroa, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak sustatutakoa. Foroa Lanabes programa barruan kokatzen da, zeinak Arabako lurralde historikoan euskara lanean sustatzeko helburua duen. Arabako Enpresen foroaren aurtengo lehen topaketa joan den apirilaren 3an egin zen eta 40 enpresa eta eragile sozioekonomiko bildu ziren bertan.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.