Banner MAIATZA 2025
Euskara industrian
Albisteak 16 maiatza, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.
-
Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzeko ikastaroa maiatzaren 27an eta 28an Donostian. Ikastaro hau adimen artifizialeko irudiak modu erraz eta kontrolatuan sortzeko interesa duen edonorentzat diseinatuta dago, tresna irisgarriak erabiliz. Freepik AI Suiteren funtzio nagusiak ezagutu eta beren proiektuetan aplikatu nahi dituzten sortzaile, ekintzaile eta profesionalen beharrak aseko dituen prestakuntza praktiko gisa aurkezten da. Asmoa da AAk lagundutako irudien sorkuntzara oinarrizko hurbilketa bat eskaintzea, aurretik esperientziarik ez dutenek ere oinarriak ikasi eta beren konposizioak sortzen has daitezen.
Euskaraldia iritsi da SPRI Taldera. Euskaraldiaren laugarren edizioari hasiera paregabea emateko, Spri Taldeko erakundeak eta Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoak (Energiaren Euskal Erakundea, Basquetour, Osatek, Ihobe eta Ura) alkartu egin dira taldeko argazkiak egin eta “Andereño Rosita” antzeslana ikusteko. Bideo baten jaso dute ospakizuna. Euskaraldia 2025 programak pertsona, erakunde eta entitateei gonbidapena egin die gogoeta egin dezaten nola komunikatzen diren eta urrats sendoak egin ditzaten euskararen presentzia handiagoa lortzeko bizitzaren eremu guztietan, besteak beste lan-esparruan.
Gaur hasiko da Spriren Ekintzaile eta Barnekintzaile programen laguntzak eskatzeko epea. Spri Taldeak 2,5 milioi euro bideratuko ditu ekintzailetza sustatzeko Ekintzaile eta Barnekintzaile programen bidez. Ekintzailek Enpresa Planak prestatzeko eta proiektuen ideiak lantzeko laguntza emango du, laguntza integrala, aholkularitzatik hasi eta finantzaketaraino. Barne ekintzaile programak bere aldetik, negozio berriak garatzera eta produktu zein zerbitzuen dibertsifikazioan laguntzera bideratuko ditu bere diru-laguntzak.
“Blockchain laborategi” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Datu digitalen kopuru handiak azkar prozesatzeko gaitasuna duen ingurunea. Gaur egungo prozedura industrialen ondorioz, baita bloke-kateen teknologia darabilten enpresen jardunaren ondorioz ere, datu-kopuru handiak sortzen dira. SPRI erakundeak enpresei eskaintzen dien aktibo edo baliabideetako bat da, eta hiru osagai ditu: Deep Learning zerbitzariak, txartel grafikoekin; flash biltegiratzea; eta HSM moduluak.
INDEUS ekimenak bat egin du EUSKARALDIArekin. Aurreko edizioetan bezala oraingoan ere Industriaren Euskal Plataformako kideek bat egin dute EUSKARALDIArekin kantuz, dantzaz eta erritmo biziz. INDEUSen aurtengo Batzar Orokorra baliatuz grabatu ziren irudiak Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko kanpusean eta Euskaraldiaren hasierarekin batera argitaratu da bideoa. Indeuseko enpresen ordezkariez gain Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendariak eta Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendariak hartu dute parte bideoklipean.
Datorren ostegun eta ostiralean egingo da UDALTOP Ahalduntze linguistikoa hizpide hartuta. Ahalduntze linguistikoak hizkuntza komunitatea trinkotzeko tresna gisa nola eragin dezakeen aztertuko dugu aurten. Zenbait esparrutan hasiak dira norabide horretan urratsak ematen, eta, Udaltopen, inguruan zer gertatzen den ezagutzeko eta hausnartzeko parada izango da. Hiztunaren eta hizkuntza komunitatearen autoestimuaren auziak garrantzi sozial handia du, eta, zenbait azterketek azpimarratzen dutenez, autoestimu kolektibo handiagoak lotura omen du gizarte kohesio eta ongizate psikologiko handiagoekin.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.