Euskara industrian
Albisteak 7 otsaila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza

Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.
-

Hasi berri dugu Kataila eta estreinatu berri hilabete honetako irudia. Jendaurrean.eus gidaren aurkezpenarekin hasiko dugu kontakizuna: otsailaren 20an egingo da, online. Otsailaren 11 erakusleihoak ekimena ere ekarri nahi izan dugu gurera. Eta HiTZ zentroak martxan jarritako ebaluatorioa, hain zuzen ere Euskarazko txatbot publikoak hobetzeko ekarpenak egin ditzagun. Amaitzeko, gure hiztegiko kontzeptu berri bat: Datu-bilketa.

Euskarazko txatbot publikoak hobetzeko laguntza deia egin du HiTZ zentroak. HiTZ, Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroak dei bat egin du euskarazko txatbot publikoak hobetzeko laguntza eskatuz Txatbot ebaluatorioaren bidez. Ekarpena egiteko bidea oso erraza da: estekan klikatu, erregistratu, sartu, galdetu eta erantzun hoberena aukeratu. Erraza eta dibertigarria, lehiaketa eta sariak daude! HiTZen hainbat txatbot lehian jarri ditu, hipotesi zientifikoak baieztatzeko asmoz. Denetarik dago, txatbot onak, oso onak eta txarrak ere. Otsailaren 17ra arteko epea dago ariketan parte hartzeko eta zentroak erronka bat ere ezarri du: baietz 20 mila erantzun lortu!
218 saltokik bat egin dute Elhuyarrek sustatutako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin. Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango da otsailaren 11n. Egun horretarako, bosgarren urtez, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena jarri du martxan Elhuyarrek, eta Abanto-Zierbena, Arrasate, Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Durango, Elgoibar eta Irurako 218 saltokik hartuko dute parte, otsailaren 3tik 11ra. Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa.
Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gidaren online aurkezpena. Erakundeek komunikazio publikoa modu erosoan eta eraginkorrean egiteko, ezinbestekoa da hizkuntzak egoki kudeatzea. Gure testuinguruan, horrek barne hartzen du euskarari dagokion tokia ematea enpresen, administrazio publikoen, kultur eragileen, kirol taldeen eta denetariko elkarteen komunikazioan. Erakunde horietako arduradunek, komunikazio arloko profesionalek, eledunek eta euskara-teknikariek hamaika erronka eta zalantza aurkitzen dituzte. Zer egin sare sozialetan? Nola prestatu eledunak? Nola kudeatu hizkuntzak ekitaldi handietan? Zein irizpide erabili hedabideekin? Gida hau erantzunak bilatzen laguntzeko tresna da.
“Datu-bilketa” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sistema jakin baten aldagai espezifikoei buruzko informazioa biltzeko eta neurtzeko prozesua, gero sistemari buruzko galderei erantzuteko eta emaitzak ebaluatzeko aukera ematen duena. Datu-bilketa arlo guztietako ikerketen osagaia da, eta, metodoak diziplinaren arabera aldatzen badira ere, denetan du garrantzia bilketa zehatz eta zintzoa bermatzeak. Datu-bilketa ororen helburua da kalitateko ebidentziak jasotzea, horrek bermatuko baitu datuak aztertzean ikerketaren hasieran planteatutako galderei lotutako erantzun sinesgarriak formulatzea.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

2026ko lehen IndeusBerri honetan albiste dira: Enpresa Digitalaren ikastaroak, Emakumeak Zientzian, Berba-lapiko proiektua eta Industria seguruaren laborategi 4.0.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.