zilarnet fran helena
Elkarrizketak 17 iraila, 2020

ZilarNet’-ek aktibitate soziala eta elkartasuna sustatzen ditu bizitzaren bigarren zatian

ZilarNet, 55 urte baino gehiagoko pertsona nagusien artean jarduera soziala sustatzeko web plataforma bat da.
-

Bi emakume hauek, Fran Hernández eta Helena Sanabria, lanbidez Industriako ingeniari teknikoa eta antropologa demografiako historioan doktoretzarekin, hurrenez hurren, Oarsoaldeara iritsi ziren ZilarNet proiektuarekin, egoera familiar batez geroztik garatu zutena:

 

Zertan datza zuen proiektua?

ZilarNet, 55 urte baino gehiagoko pertsona nagusien artean jarduera soziala sustatzeko web plataforma bat da. Plataformaren bidez, pertsonek jarduera interesgarriak aurkitzea nahi dugu baita jarduera hauek norekin partekatu ere. 55 urte gorako pertsonak sozialki aktibatzeko asmoa dugu eta bizitzaren bigarren zatian sozializazioak duen garrantziaz jakin dezatela. Aisi eta sozializazio aukera eskaini nahi diogu, dauden ingurutik ezberdin, aukera ezberdinak edukitzea hobeago dela uste dugulako eta ZilarNet bidez hirugarren adinean laguntzarako sare soziala eraikitzea nahi dugu, bakardadea prebenitzeko eta kudeatzeko.

 

Nola sortu zen ideia?

Ideia ni (Fran) nire amaren alarguntasuna gertutik bizi izan nuenean sortu zen. Nire aita duela urte térdi hil zen eta familia osoari hutsune handia utzi zigun, baina batez ere nire amari. Nahiz eta berak anai-ahizpa asko eduki baita lagunak ere, asteburu askotan etxean bakarrik dago eta horregatik pairatzen zuela ikusten nion. Askotan etxetik atera nahiko luke eta jarduera bat egin, baina ez daki norekin egin. Habian! Tek sozialeko deialdiaz jakin genuenean teknologia sozialeko proiektu bat aurkezteko, gure lanean erabiltzen ditugun tresna eta soluzio bidez teknologia bidez konpon genezakeen arazo sozial batean pentsatu genuen,. Eta mahai gainean jarri nuen nire amaren beharra eta proiektuari forma ematen hasi ginen.

 

Zuen iritziz, zuen proiektuak zer eskaintzen dio gizarteari?

Egitasmoak kontzienzazio eta prebentzio zati handi bat dauka. Egun nagusi askoren bakardadearen arazoaz jabetzen ari gara. Lan-bizitzan zehar eta familia sortzen deneko garaian (horrela den kasuetan), pertsona jarduera handiko giroan dago eta talde sozial ezberdinekin harremanetan. Seme-alabak handitzen direnean eta jubilazioa iristean, pertsonek bakardadea sentitzen hasten dira, nahiz eta askotan familia eta lagunekin harremanetan egon. Nahiz eta bakardadearen sentimendu handiena bikotean bizitzen ez denean suertatzen da, ezkongabetasunarengatik, banaketarengatik edo alarguntasunarengatik.

Gaurko gizartea, gure aiton-amonek bizi zutenarekiko oso ezberdina da. Emakume lan-munduan txertatzeak, pertsonen mugikortasuna, bizi-itxaropena luzatzeak, familia tamainen txikitzeak eta beste faktore askok, nagusiek bakoitzean bizitzaren zati handiagoan bakarrik bizitzen egotea sortarazten du. Kontutan hartu behar da ezberdina dela “bakarrik egotea” edo “bakarrik sentitzea”, bakarrik egotearen betebeharrak bakardadearen sentimendua agerrarazten du, barne hutsuneko emozio negatibo bat bezala urlertuta

 

Beste aldetik, bakarrik bizi eta sentitzen diren pertsonen egoera hobetzen duten faktore babesleak daude…

Bai, eta laguntzeko sare sozial goiztiarra sortzeak, babesten duen faktore horietako bat dela uste dugu. Garrantzitsua da sare sozial hori goiz sortzea, egoera horren barne egon baino lehen, zenbat eta beranduago izan orduan eta zailagoa da pertsona eta jarduera berriei irekita egotea. Egun ez dago arazo honi dagokion kontzienzazio maila nahikoa, zaila da jabetzea ez baduzu arazoa lehen eskutik bizi. Eta ZilarNeten ekarpen handia hori dela sinisten dugu, alde batetik, kontzietziatu eta, bestetik, ahalik eta jarduera sozial handien edukitzeko laguntzeko sare sozial hori sortzeko tresna izatea.

 

Nolakoa izan da zuen ibilbidea Habian! Tek soziala programan?

Gu programara konpontzen lagundu nahi genuen arazo sozial argi batekin iritsi ginen, baita plataforma garatzeko behar zen teknologiarekin ere. Hala ere, ez genuen ez ezagutza ez eskarmentu nahiakoa ideia hau negozio eredu batean bihurtzeko. Formakuntzak eta mentorizazioak alderdi asko aztertzen lagundu digu baita ideia garatzen azterketa asko egin ondoren. Ideia proiektu hau ondo beharren plan bat soilik ez izatea nahi dugu, egitasmo sendo bat izatea baizik, hasiera batetan zuen helburu soziala lortzeaz gain, ibilbide luzea edukitzeko bideragarriasun ekonomikoa izatea. Proiektua autojasangarria izan behar du, ez bada horrela hilko da. Baina ez du autojasangarria bakarrik izan behar, ideia berriak, garapen berriak eta helburu berriak ere lortu behar ditu. Eta hori gertatuko dela uste dugu, proiektuak etorkizun handikoa baita.

 

Non eta nola ikusten zarete 5 urte barru?

5 urte barru, 55 urte baino gehiago duten pertsonen behar eta indarguneei buruz ezagutza zabala edukitzen ikusten gara, bere ongizatea hobetzeko produktu eta zerbitzuak sortzen. ZilarNet erreferente espezializatu bezala ikusten dugu softwarearen produktu eta zerbitzuen garapenean 55 urte baino gehiagoko nagusien artean jarduera soziala eta solidaritatea bultzatzen duten profesional eta enpresen artean.

www.zilarnet.com

Lotutako albisteak

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Bikainek  produktu  berri  batekin  hasi  du  bere  jarduera,  kirol-osagarrien  sektorean
15/07/2026 Ekintzailetza

Bikainek produktu berri batekin hasi du bere jarduera, kirol-osagarrien sektorean

Azukrerik gabeko kreatinazko gominolak merkaturatu ditu, eta kirol-osagarritasuna sinplifikatu nahi du, kontsumitzeko formatu praktikoagoak eta atseginagoak erabiliz.

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

DNAK  Cycling-ek  simulagailu  bat  garatu  du,  errepideko  benetako  sentsazioa  errepikatzeko
26/06/2026 Ekintzailetza

DNAK Cycling-ek simulagailu bat garatu du, errepideko benetako sentsazioa errepikatzeko

Donostiako enpresak fabrikazio industriala, elektronika eta software propioa uztartzen ditu, txirrindularitza indoor esperientzia errealistagoa eskaintzeko eta orain serieko ekoizpenaren erronkari aurre egiteko.

PlayGress  Labs,  Arabako  berrikuntza  AGHAren  diagnostikoa  hobetzeko
18/06/2026 Ekintzailetza

PlayGress Labs, Arabako berrikuntza AGHAren diagnostikoa hobetzeko

Konpainiak doitasun-soluzioak lantzen ditu neuro-garapenaren nahasmenduak detektatzeko.

Reinspira-k  berrikuntza  teknologikoaren  aldeko  apustua  egiten  du  ongizate  emozionalaren  eredu  berri  bat  sortzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

Reinspira-k berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten du ongizate emozionalaren eredu berri bat sortzeko

Plataforma digitalak laguntza emozionala adimen artifizialarekin, edukien dibulgazioarekin eta komunitate anonimoarekin konbinatzen du, Bizkaian laguntza-sare bat sortzeko helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.