Pimflow web productos redes
Albisteak 2022ko abenduaren 12a

Pimflowk enpresei beren online katalogoaren kudeaketa hobetzen laguntzen die

Datu-konektoreak, aldez aurretik fitxategiak sortu behar gabe, produktuak igotzeko eta enpresaren kanal guztietara zuzenean konektatzeko aukera ematen du
-

Enpresek eguneroko bizitzan izaten duten erronketako bat online katalogoa antolatzea eta hobetzea da, beren kanaletan produktu gehiago saldu ahal izateko. Pimflow euskal enpresak prozesu hori hobetzen laguntzen du, produktuen informazioaren kudeaketa eraginkortasunez konpontzen duen konektore unibertsal baten bidez.

”Gure tresnak produktuen informazioaren kudeaketaren kaosa konpontzen laguntzen dio enpresei. Pimflow-rekin, enpresek arrakasta komertziala lortuko dute beren online kanaletan, bai eta katalogo digitalen kudeaketan ere”, diote konpaini honetako arduradunek bere web orrialdean.

Tresna digitalak aukera ematen du produktuak webgunera igotzeko, esportatzeko aurretiazko fitxategiak sortu beharrik gabe, eta denbora aurrezten dio negozioaren jabeari online kanal guztietara informazio berbera igotzen duelako. “Pimflow-rekin jada ez da beharrezkoa aditua izatea online norberaren katalogoa hobetzeko, gu arduratzen gara zure produktuen informazioa kudeatzean sor daitekeen kaosa konpontzea” adierazten dute enpresatik.

Konpainia honek sortutako PIMak (Product Information Management-a) formaturik gabeko fitxategiak kudeatzeko, edozein datu-iturri eta interfaze eta erpekin lan egiteko aukera ematen du. Halaber, produktuen informazioa merkatuko merkataritza elektronikoko plataforma nagusietan, aplikazio mugikorretan eta inprimatutako materialetan kudeatzeko aukera ere ematen du tresna digitalak. “Gure PIMak enpresei beren denbora eta ahaleginak ideia sortzaileak sortzen inbertitu dezaten laguntzen die, eta ez ordenagailuaren aurrean orduak alferrik galtzen beren produktuak igo nahian”.

Praktikan, PIMak laguntzaile online baten laguntza eskaintzen dio erabiltzaileari, eta laguntzaile horrek gidatuko du produktuen datuak igotzeko prozesu osoan. “Sistema azkarra, erraza eta intuitiboa da”, enpresatik azaltzen dutenez. Datu-konektore honek eskaintzen duen beste abantaila bat datuen integrazioa da. Horrela, produktuaren fitxa betetzean, zuzenean igo daiteke marketplacera. “Gure PIMaren eta merkatuan eskuragarri dauden beste tresnen arteko aldea, gure kasuan, informazioa denbora errealean banatzailearen kanalean integratzen dela da”, azpimarratzen dute.

Era berean, arduradunek azaldu dutenez, erabiltzaileak kanal anitzeko tresna bat du, produktuaren informazioa enpresariak nahi dituen kanal guztietan kudeatzeko. “Pimflowk online markaren irudia bateratzen -eta, beraz, sendotzen- laguntzen du“. Behin bakarrik bete behar da produktu bakoitzaren fitxa eta informazio hori bera kudeatuko da kanal guztietan. Prestazio horri gehitu behar zaio tresna hori enpresaren merkataritza-estrategian ezartzearen kostu eskuragarria eta ekonomikoa. “Malgua eta eskalagarria da, eta enpresaren beharren eta aurrekontuaren araberako erabilera-aukerak eskaintzen ditu”, diote enpresatik.

+info: www.pimflow.io

Lotutako albisteak

BATTIA  Recycling  Technologies  eta  Inspectrail,  2026ko  Toribio  Echevarria  Sarien  irabazleak
2026/11/05 Ekintzailetza

BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail, 2026ko Toribio Echevarria Sarien irabazleak

Sari-banaketan Euskadiko ekintzaileen, enpresen, zientziaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorreko ordezkariak bildu dira Eibarren

ESA  BIC  Euskadi:  ekintzailetza  eta  teknologia  konektatzeko  espazioa
2026/10/23 Ekintzailetza

ESA BIC Euskadi: ekintzailetza eta teknologia konektatzeko espazioa

Urriaren 26an irekiko den Europako Espazio Agentziak Euskadin duen inkubazio-programak 60.000 eurora bitarteko finantzaketa eta bi urteko laguntza eskaintzen dizkie espazioko aplikazioa duten teknologiak garatzen dituzten startupei eta ekintzaile-taldeei. Soluzio berritzaileak enpresa-proiektu berri bihurtzeko aukera da, Euskadiko egitura zientifikoaren, teknologikoaren eta industrialaren laguntzarekin.

Euskadi  ekintzailetza-marka  haustetik  gertu  dago
2026/10/08 Ekintzailetza

Euskadi ekintzailetza-marka haustetik gertu dago

El Informe GEM 2025-2026 refleja que, por primera vez, se encadenan cuatro años consecutivos de crecimiento y queda a solo una décima del máximo de 2007. Los negocios nacientes superan por primera vez el 4%, mientras que el emprendimiento potencial asciende al 8,7%, casi dos puntos más que en 2024...

Eusko  Jaurlaritzaren  berrikuntza  irekiko  BIND  plataformak  5  kontinenteetako  98  herrialdeko  966  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  100  enpresarekin  lan  egiteko
2026/09/21 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND plataformak 5 kontinenteetako 98 herrialdeko 966 startup erakarri ditu Euskadiko 100 enpresarekin lan egiteko

966 startupek 1.297 proiektu aurkeztu dituzte Euskadiko 100 enpresa handi eta ETEren erronkei erantzuteko. Hautaketa-prozesua 2027ko apirilean amaituko da, eta emaitzak uztailaren 1eko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko dira.

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
2026/09/16 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Hiru  erronka,  bost  sozietate  publiko  eta  startupentzako  aukera  bat;  horrela  hasten  da  BIND  GovTech  ekimenaren  4.  edizioa
2026/09/09 Ekintzailetza

Hiru erronka, bost sozietate publiko eta startupentzako aukera bat; horrela hasten da BIND GovTech ekimenaren 4. edizioa

Startup hautagaiek sozietate publikoek planteatutako hiru erronketako bati edo batzuei erantzun beharko diete, urriaren 1eko 16:00ak arte.

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
2026/07/07 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
2026/07/02 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
2026/06/04 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
2026/06/04 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.