MADIT 3d METAL
Elkarrizketak 7 urtarrila, 2021

MADIT: “SLM teknologia demokratizatu nahi dugu industria-sektore guztietan erabili ahal izateko”

SLM teknologiak diseinu konplexuak egin eta modu arin eta malguan ekoiztea ahalbidetzen du.
-

Javier Díaz Gutiérrez eta Asier Domínguez Olabe ITP Aero enpresako langile ohiak dira, esperientzia handia zute SLM teknologiarako diseinuak egiten, ekoizten eta industrian aplikatzen.

2020tik MADIT-en kide nagusiak dira. MADIT Zamudion kokatutako enpresa da; Metalen Inprimaketa eta 3D Diseinuan eta Geroagoko Prozesuetan dihardu, Aholkularitzan enpresaren abantailak eskainiz eta produktuen analisia, formakuntza, kurtsoak eta aholkularitza espezializatua erraztuz.

Metalen 3D inprimaketan egindako aurrerakuntzek merkatuan orain arte behar bezala konpondu gabe egon diren beharrizan asko erakutsi dituzte…

Eskala handiko ekonomiak azken mendeko industria markatu du. Ostera, merkatuek gero eta pertsonalizazio gehiago eskatzen dute produktuetan. Beharrizan berriek eskala txikiko ekonomian zentratzea eskatzen dute. Ondorioz, ohiko ekoizpen-prozesuak premiazko serie laburretara egokiturik ez daudela ikusi da. 3D inprimaketa arazo hau konpontzera dator, orain arte ezagutu ez dugun ekoizpen arina eta diseinu malguak eskainiz.

Gainera, ekoizpen gehigarrirako teknologia berriek eta diseinurako programek orain arte planteatu gabeko hobetzeko aukerak dakartzate. 3D inprimaketaren bidez lortutako diseinuak bideraezinak ziren bestelako teknologiekin.

Zuen espezializazioa aeronautikaren sektorean duzuen esperientziaz hornitzen da.

Azken urteotan 3D inprimaketan garapen handiena izan duen sektorea aeronautika da. Teknologia honekin lor daitekeen pisuaren arintzea eta diseinuaren optimizazioa onura handia da sektore honentzako. Gehigarri gisa, ziurtatzeko eskakizunak eta kalitatearen kontrol zorrotzak daudenez, teknologia sakonki aztertu eta garatu behar izan da ziurtasunez aplikatzeko.

Sektore honetan dugun esperientziak prozesuak optimizatzea erraztu digu, geure produktuen kalitatea eta ekoizpen-prozesuak hobetuz. Guzti honek MADITen oinarriak eta ikuspegiak finkatu ditu, teknologia honen erabilera eta industrializazioa metalen eta mekanikaren sektoreen gainerako industrietara zabaltzeko.

Orain zuen teknologia berritzaileetatik etekina atera dezaketen bestelako sektoreetara zuzentzen ari zarete.

3D inprimaketaren teknologia ez da sektore jakin batzuetan zentratzen; hargatik, era askotako enpresen beharrizanei erantzuna emateko gai da. MADITen hiru motako bezeroen bila gabiltza: ekoizteko bideak dituzten enpresak, mantenuan espezializatutako enpresak eta, azkenik, pieza metalikoak behar dituzten enpresak. Eskaintzen ditugun hiru materialen bidez (altzairu gogorra, altzairu herdoilgaitza eta aluminioa) industriaren beharrizan handi eta anitza hornitu dezakegu: elektronika, lanabesak, petrolioa eta gasa, automozioa, aeronautika, eta abar.

Sektore bakoitzaren beharrizanak desberdinak izan arren, eta ondorioz 3D inprimaketaren proiektuen errentagarritasuna ere desberdina izan arren, berdin-berdin lan egiten dugu edozein sektorerentzat piezak sortzen, pieza guztiak funtzionalak direlakoan gaudelako, hauen kalitatea bermatuz.

Aluminioa, altzairu herdoilgaitza eta altzairu gogorra bezalako materialekin lan egiteko hainbat makina duzue.

Enpresaren estrategia material hauetan zentratzea da, industrian gehien erabiltzen direnak baitira. Hortaz, eskatzen dizkiguten aplikazio gehienak bete ahal ditugu.

Aluminioa material oso arina da, garraio termiko eta elektriko handia duena, ezin hobea produktuen beroa saihesteko edota pisu gehiegi ez izateko.

Bestalde, altzairu herdoilgaitzak erresistentzia handia du higidurarekiko, industriarako aplikazio gehienetarako propietate mekaniko bikainak dituelarik. Hau dela eta, eskaera gehien duen materialetako bat da eta bestelako ekoizpen-sistemetako altzairuak ordezka ditzake.

Azkenik, altzairu gogorra material gogorrak eta erresistentzia eskatzen dituzten aplikazioetarako balio du. Honegatik erabiltzen da tresneria, moldeak eta erremintak ekoizteko.

Gure asmoa operazio guzti hauek pixkanaka barneratzea da, ekoizpen gehigarriaren prozesuan eta post-prozesuan erreferente bihur gaitezen. Ildo honetatik abiaturik, ‘Dlyte’ enpresaren leunketa elektrikorako makina bat geure instalazioetan sartu dugu. Teknologia berritzaile honi esker, pieza metalikoak automatikoki leundu ditzakegu, leunketarako ohiko teknologiekin baino emaitza hobeak lortuz.

+info: www.maditmetal.com

Lotutako albisteak

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

DNAK  Cycling-ek  simulagailu  bat  garatu  du,  errepideko  benetako  sentsazioa  errepikatzeko
26/06/2026 Ekintzailetza

DNAK Cycling-ek simulagailu bat garatu du, errepideko benetako sentsazioa errepikatzeko

Donostiako enpresak fabrikazio industriala, elektronika eta software propioa uztartzen ditu, txirrindularitza indoor esperientzia errealistagoa eskaintzeko eta orain serieko ekoizpenaren erronkari aurre egiteko.

PlayGress  Labs,  Arabako  berrikuntza  AGHAren  diagnostikoa  hobetzeko
18/06/2026 Ekintzailetza

PlayGress Labs, Arabako berrikuntza AGHAren diagnostikoa hobetzeko

Konpainiak doitasun-soluzioak lantzen ditu neuro-garapenaren nahasmenduak detektatzeko.

Reinspira-k  berrikuntza  teknologikoaren  aldeko  apustua  egiten  du  ongizate  emozionalaren  eredu  berri  bat  sortzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

Plataforma digitalak laguntza emozionala adimen artifizialarekin, edukien dibulgazioarekin eta komunitate anonimoarekin konbinatzen du, Bizkaian laguntza-sare bat sortzeko helburuarekin.

TrebezIAk  robot  mugikor  autonomoak  garatzen  ditu  intralogistikaren  zailtasunak  gainditzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

TrebezIAk robot mugikor autonomoak garatzen ditu intralogistikaren zailtasunak gainditzeko

Donostiako startup-ak produktu konplexuen eskaerak ingurune logistikoetan automatikoki prestatzeko gai diren soluzioak eskaintzen ditu, Adimen Artifizaileko irtenbide garatuekin.

Visual  Parts  Service,  segundo  gutxitan  motorrentzako  ordezko  piezak  identifikatzen  dituen  aplikazioa
05/06/2026 Ekintzailetza

Visual Parts Service, segundo gutxitan motorrentzako ordezko piezak identifikatzen dituen aplikazioa

Adimen artifizialean eta ezagutza bisualean oinarritutako Bilboko plataforma honek bi argazkirekin bakarrik bateragarriak diren piezak aurkitzen ditu.

SISMOS,  ikusmen  artifizialaren  bidez  industria-kalitatearen  kontrolerako  eredu  berria  duen  Bilboko  startupa
28/05/2026 Ekintzailetza

SISMOS, ikusmen artifizialaren bidez industria-kalitatearen kontrolerako eredu berria duen Bilboko startupa

Enpresak, SPRI Taldearen Ekintzaile programaren laguntza jaso duenak, urtebete eskas darama martxan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.