Jorge García Betanzos RUNNEA
Ekintzailetza Up Euskadi
Elkarrizketak 5 apirila, 2023

Jorge García, RUNNEA: “Konparatzen hasten zarenean, konturatzen zara beste toki batzuetan ez dizutela ematen BICen beste”

RUNNEA atari digital bat da, kirolari herritarrari laguntzen diona behar dituen edo bila dabilen produktuak aurkitzen, eta esaten diona horiek non eros ditzakeen
-

Jorge García Betanzos (Bilbo, 1977) UPV/EHUko Informazio Zientzien lizentziaduna da, eta El Correoren masterra egina du. Lan arloko ibilbidea Sarenet enpresan hasi zuen, edukietan, kazetari digital gisa praktikak eginez. Han ezagutu zuen programatzaileen arlo digitala, eta “hurbiltzen-hurbiltzen” joan zitzaion garapeneko taldeari, harik eta lortu zuen arte programazio atalean sartzea, txikitatik baitzuen hartarako zaletasuna. Aurrerago, Sareneteko produktu baten –“iconoce”, prentsa agregatzaile bat– Project Manager izan zen; eta, horrelaxe, 15 urtez eduki, programazio eta salmentetan bildutako esperientziatik eratorri zen gaur egun RUNNEA dena.

 

Zer da RUNNEA, nola sortu zen?
RUNNEA atari digital bat da, kirolari herritarrari laguntzen diona behar dituen edo bila dabilen produktuak aurkitzen, eta esaten diona horiek non eros ditzakeen. RUNNEAn, running arloko marka guztiekin lan egiten dugu, eta haien produktuen katalogoak ezagutzera ematen ditugu. Halaber, online kirol dendekin ere lan egiten dugu.

Hiru bazkideren artean sortu genuen: Guillermo, Sareneten nirekin lanean aritua, Vocentokoa; Gorka, talde bereko beste enpresa bateko langilea, eta ni. Runner nagusia Gorka zen; Guillermo eta biok noizean behingo korrikalariak gara. Ikusi genuen bazela galdera bat erantzun gabe; izan ere, produktu jakin baten gaineko aholkua behar zenuenean, ezagunengana edo Internetera jo behar zenuen. Hortxe zegoen aukera, ongi kokatu ginen SEOn, eta nitxo hori ustiatzea erabaki genuen.

 

Marketplace batekin hasi zineten, eta entrenatzeko APP bat duzue orain…
Edukien web bat gara, eta, gero, Marketplace bat dugu. Hor ikusi genuen aukera berriak sortzen ari zirela, eta APPa sortu genuen, entrenamendu indibidualizatu eta pertsonalizatua ahalbidetzen duen teknologia bat garatuta. Erabiltzailearen ezaugarri fisiko eta morfologiko batzuetatik abiatuta, entrenamendu plan bat eskaintzen diogu. Audio-running saioak sortu ditugu, kirolariak sostengu hori eduki dezan korrika edo trail running egitera irteten denean. APPan, bestalde, nork bere ibilbideak graba ditzake, eta asko laguntzen du horrek nork bere buruari erronkak jartzen eta nork bere burua gainditzen. Zozketak ere egiten dira, komunitatea dinamizatzeko.

 

Hazi eta hazi ari zarete.
Urtero hazten gara, nahiz eta pandemia garaia oso garai bitxia izan den. Gure pentsamendua maila lokaletik abiatu eta maila globalera doa, ordea, eta Espainian sortutako gauza bera sortzen ari gara beste herrialde batzuetan. Hedapena da gure helburua.

 

Zertaz ari gara, kopurutan?
250.000 erabiltzaile ditugu erregistratuta, kontuan hartuta weba eta APPa, eta 1.500.000 laguneko trafiko errepikaria. 8 bat milioi euroko fakturazioa sortzen diegu dendei. Orain, gure helburua da lanean ari garen gainerako herrialdeetako fakturazioak hartzea fakturazio osoaren erdia.

 

RUNNEAk ez du mugarik.
Espainian, Frantzian, Italian, Erresuma Batuan eta Alemanian ari gara, eta ez dugu mugarik, ez dugulako joan beharrik izan herrialde horietara zabalkunde fisikoa egitera, digitalean egiten dugulako guztia. Jauzia egin nahi dugu Ameriketara, Estatu Batuetara, hura baita running arloan aitzindaria, baina Japoniara begira ere bagaude.

 

Ibilbide geldiezina, BIC Bizkaia Ezkerraldearen laguntzaz egiten ari zaretena.
Bai, hasieran batez ere, premia handiena dagoenean. 2014tik 2019ra egon ginen BICen: sarrera oso erraza izan zen, instalazioak onak dira, tratua bikaina, oso jatorrak langileak, eta erraztasun asko eman zizkiguten. Konparatzen hasten zarenean, konturatzen zara beste toki batzuetan ez dizutela ematen hainbeste, eta gehiago baloratzen duzu.

 

Zein da zuen jomuga?
Erabiltzaileei balioa ematen jarraitzea, eta bide horretan hazten jarraitzea; horrelaxe iritsi gara honaino. Eta saiatzea erabiltzailearentzat negozio interesgarriagoak egiten, komunikatzeko modu berrien jakinean egotea, baina, azken batean, bezeroei balioa ematea.

info+: runnea.com

Lotutako albisteak

Visual  Parts  Service,  segundo  gutxitan  motorrentzako  ordezko  piezak  identifikatzen  dituen  aplikazioa
05/06/2026 Ekintzailetza

Visual Parts Service, segundo gutxitan motorrentzako ordezko piezak identifikatzen dituen aplikazioa

Adimen artifizialean eta ezagutza bisualean oinarritutako Bilboko plataforma honek bi argazkirekin bakarrik bateragarriak diren piezak aurkitzen ditu.

Ingeka  Geotermiak  %40ko  hazkundea  izan  du  bost  urtean  energia  berriztagarrien  proiektuen  ezarpenarekin

Ingeka Geotermiak %40ko hazkundea izan du bost urtean energia berriztagarrien proiektuen ezarpenarekin

Gasteizko enpresak geotermia, aerotermia eta eguzki-energia fotovoltaikoko soluzioetan jarduten du, bai familia bakarreko etxebizitzetarako, nekazalturismo etxetarako eta hoteletarako, bai eskaera termiko handiagoak dituzten eraikin, enpresa edo instalazioetarako. Gainera, "Espainiako ardogintza-sektoreko instalazio geotermikorik aurreratuena" garatu du.

EuskoData,  40  urte  enpresei  laguntzen  beren  konfiantzazko  partner  teknologiko  gisa

EuskoData, 40 urte enpresei laguntzen beren konfiantzazko partner teknologiko gisa

Donostiako konpainia software-hornitzaile gisa hasi zen, eta, orain, mota guztietako irtenbide teknologikoak eskaintzen ditu

Zuchettik  35  urte  daramatza  enpresa-softwarea  eskaintzen
03/06/2026 I+G+B

Zuchettik 35 urte daramatza enpresa-softwarea eskaintzen

Enpresa Bizkaiko Parkean dago, eta fakturazioaren% 15 baino gehiago I+Gra bideratzen du

Loramendi  eta  Aurrenak:  mende  erdi  baino  gehiago  industria  berrikuntzan,  Arabako  zigiluarekin  eta  proiekzio  globalarekin
03/06/2026 Berrikuntza

Loramendi eta Aurrenak: mende erdi baino gehiago industria berrikuntzan, Arabako zigiluarekin eta proiekzio globalarekin

Mondragon taldeko kooperatibek ekoizpenaren % 90 esportatzen dute, eta galdaketaren sektorerako soluzio aurreratuetan munduko erreferente gisa finkatu dira

Ansareo  Technologies-ek  oinarrizko  azpiegituren  kudeaketa  eraginkorragoa  eta  prebentiboagoa  eskaintzen  du
03/06/2026 Berrikuntza

Ansareo Technologies-ek oinarrizko azpiegituren kudeaketa eraginkorragoa eta prebentiboagoa eskaintzen du

Euskal taldearen ekimenak digitalizazio, sentsorika, datu-analisi eta soluzio berritzaile gehiago eskaintzen dizkie landa-ezagutza teknikoari oso lotuta dauden zerbitzuei.

Garay  Recubrimientos  enpresak  kautxuzko  estalduren  soluzio  berriak  garatu  ditu
02/06/2026 I+G+B

Garay Recubrimientos enpresak kautxuzko estalduren soluzio berriak garatu ditu

Bizkaiko konpainia hainbat proiektutan murgilduta dago industria instalazioen iraunkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko

Bantec:  “Gure  espezializazio-arloek  hazkunde-potentzial  handiena  duten  sektoreen  aldeko  apustua  egiten  dute”
01/06/2026 I+G+B

Bantec: “Gure espezializazio-arloek hazkunde-potentzial handiena duten sektoreen aldeko apustua egiten dute”

Enpresa gipuzkoarrak bere ekimenen potentzial berritzailea behar bezala identifikatzen laguntzen die enpresei, eta I+G proiektu sendo, bideragarri eta programa bakoitzaren eskakizunekin lerrokatuta egituratzen.

SISMOS,  ikusmen  artifizialaren  bidez  industria-kalitatearen  kontrolerako  eredu  berria  duen  Bilboko  startupa
28/05/2026 Ekintzailetza

SISMOS, ikusmen artifizialaren bidez industria-kalitatearen kontrolerako eredu berria duen Bilboko startupa

Enpresak, SPRI Taldearen Ekintzaile programaren laguntza jaso duenak, urtebete eskas darama martxan.

Solumobelek  etxe  funtzionalagoak  sortzen  ditu  adinekoentzat  eta  mugikortasun  murriztua  dutenentzat
28/05/2026 Berrikuntza

Solumobelek etxe funtzionalagoak sortzen ditu adinekoentzat eta mugikortasun murriztua dutenentzat

Sukalde, armairu eta komun egokituetan espezializatua, enpresa tolosarrak irisgarritasunaren eta berrikuntzaren alde egiten du, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.