Ekinn Fomento Donostia San Sebastián
Albisteak 5 Marzo, 2024

Donostiak Ekintzailetzarako EKINN gunea ireki du

EKINN quiere impulsar una estrategia de desarrollo y atracción de talento emprendedor, acelerando proyectos innovadores, apostando por desarrollar la cultura emprendedora
-

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, EKINN gunea ireki du, ekintzailetzara zuzendua, eta Ekintzaileari Arreta Emateko Bulegoa izango da bertan. Ekipamendu berri horrek 700 m2 ditu, eta arreta pertsonalizatua eta orientabideak eskainiko ditu enpresa- proiektuak eta -ekimenak garatzeko.

Berrikuntza eta ekintzailetza nodo berria San Bartolome gainean dagoen 4.500 m2-ko eraikin batean dago, hiriaren erdigunean. Coworking-guneak, bilera-gelak eta auditorium txiki bat ditu beheko solairuan. Goikoan, ekintzaileei aldi batez ostatu emateko 70 apartamentuekin batera, bileretarako eta ekitaldietarako gune bat ere badu.

Irekiera ekitaldian Donostiako alkate Eneko Goiak, Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotzi Marisol Garmendiak eta Iñigo Olaizolak, Donostia Sustapeneko zuzendariak, hartu dute parte, ekintzailetzaren ekosistemarekin lotutako hezkuntza, enpresa eta teknologia arloko erakunde eta eragileen ordezkari ugarirekin batera.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, EKINN residentzia berri hau “hiriak zientzia eta ezagutzaren alde, baita ekintzailetzaren alde egiten duen apustu sendoaren isla dela”. Eta apustu hau “etengabekoa dela eta bere fruituak ematen ari dela, erakunde ezberdinen, unibertsitateen eta sektoreko enpresen laguntzari esker” ere esan du. Horiek horrela, Goiak honakoa gaineratu du: “Talent House-aren eskaintza handitzeko beharrak erakusten du, Donostiak talentua erakartzen duen hiria dela, eta ikertzaileen eta ekintzaileen mapan dagoela, hain zuzen ere, garapen profesionalaz gain, euren egonaldian izango duten bizi kalitatea kontuan hartzen duten ikertzaileak”.

Alkateak azpimarratu du, Donostiak duen erronketako bat dela kanpotik talentua erakartzea eta bertakoa mantentzea. Horren harian, esan du, Ibaetako kanpusera iritsiko den ordenagailu kuantikoak erakarri egingo dituela Donostiara etorri, bertan lan egin eta bertan bizi nahi izango duten zientzialari eta ikertzaile berriak. Horregatik, erakundeen lana ezinbestekoa dela nabarmendu du, Donostian behar diren baldintzak sortzeko ikertzaile horien guztien egonaldia ahalik eta luzeena eta egonkorrena izan dadin.

“Azpiegitura berri honek Donostiak hirian euren proiektua bultzatu nahi duten gazteak erakartzeko eta bertan lan egiteko eskaintza aberastu egingo du, eta hemen gelditzeko erabakian balio erantsia eskainiko die”, esan du Goiak.

Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotzi Marisol Garmendiak Donostiako Udala eta Donostia Sustapena ekintzailetza berritzailearen alde egiten ari diren apustua azpimarratu du. “EKINN herritarrei irekitako gunea da, ideiak, aukera eta proiektu bihurtzekoa. Apustu bat, bereziki gazteei beren proiektuak garatzeko aukerak eskaintzeko eta gure hiriarentzat etorkizun sendo bat eraikitzeko. Horrela, asmoa da ezagutzan oinarritutako ekonomia baten bidez kalitatezko enpleguak sortzea”.

Garmendiak, gainera, azpimarratu du Donostia Sustapenaren apustua 12,5 milioiko inbertsioak babesten duela 2015-2023 aldian, eta horri esker gaur egun Donostian sortzen diren enpresen % 40 ezagutzan intentsiboak diren ekimen ekintzaile berriak direla (SEIC); sektore horrek hiriko BPGaren % 43,4 eta enpleguaren % 30,5 ekartzen du. “EKINNek aukera emango digu ekintzaileei arreta hobea emateko eta gure ekintzailetza-tasa (% 6,6), Euskadiko eta Estatuko batezbestekoaren gainetik dagoena (% 6), handitzeko, baita ezagutzaren ekonomiari lotutako kalitatezko enplegua finkatzeko ere”.

Donostia Sustapenaren zuzendari Iñigo Olaizolak nabarmendu duenez, “Hau irekitzean, etapa berri bat hasiko da Donostia Sustapenarentzat, tokiko berrikuntza-agentzia gisa ikuspegi eta misio berritua, eta EKINN proiektu berria lankidetza sustatuko duen berrikuntza-nodo gisa eratuko da”.

Gainera, gogorarazi duenez, “gure Plan Estrategikoan, hirian ekintzailetza berritzailea sustatzeko eta bultzatzeko apustuak leku nabarmena du. EKINNek talentu ekintzailea garatzeko eta erakartzeko estrategia bat bultzatu nahi du, proiektu berritzaileak bizkortuz, kultura ekintzailea garatzearen aldeko apustua eginez eta, bereziki, lotura eta lankidetza erraztuko dituen espazio berri bat sortuz, eragina duten aukerak eta proiektu berriak sortzeko funtsezko faktore gisa. Hiri-proiektu bat da, eta ekosistemako eragileen arteko lankidetzarako deia, eremu horretan hiri sendo eta irmoaren aldeko apustua eraikitzeko ”

 

Hiritarren eskura dagoen gune berria

EKINN, berrikuntza eta ekintzailetza nodo berriak Donostia Sustapenak ekintzaileen eskura jartzen dituen baliabide guztiak bilduko ditu, laguntza integral eta pertsonalizatuarekin, honako hauek barne: informazioa eta orientabideak, prestakuntza espezifikoa, aholkularitza, laguntza ekonomikoak, eta lanerako, sustapenerako eta ikusarazteko espazioak.

4.500 m2 -ko ekipamendu berriaren helburuetako bat da ekintzailetzaren errealitatea herritarrei hurbiltzea, batez ere gazteei, haien ideiak eta ekimenak enpresa-proiektu bihurtu ahal izateko behar dituzten baliabideak eskaintzea. EKINN San Bartolome gainean dago, hiriaren erdigunean, eta Easo kalean dagoen igogailutik zuzeneko sarbidea du.

Ekintzaileari Arreta Emateko Bulegoaz gain, eraikinak lau bulego profesional, coworking-gune bat, prestakuntza-gelak, auditorioa eta bileretarako eta ekitaldietarako gune bat ditu, eremu komunetan. Goiko solairuetan, 25 m2-tik 45 m2-ra bitarteko 70 apartamentu daude, berrikuntzaren eremuarekin lotutako pertsonei ostatu emateko, eta horietatik 12 gazte donostiarrentzat dira.

EKINN berrikuntza eta ekintzailetzako nodo berriaren irekieran hezkuntza, enpresa eta teknologia arloko hainbat erakunde eta eragile izan dira, hala nola Deustu, EHU-UPV eta Tecnun unibertsitateak; Adegi, Bic Gipuzkoa, Gipuzkoako Bazkundea, Gaia, AEHG, BRTA, Elkargi eta Aspegi enpresa-eragileak; Biogipuzkoa, DIPC, Ceit, Tecnalia, Polymat, Cic Biomagune, Orkestra, Cidetec eta Cic nanoGune teknologia-zentroak; BerriUp, EIWA, Tecnalia Ventures, Clave Capital, Ysios Capital, Easo Venturese eta Hispavista Labs ekintzailetza- eragileak; Tknika, Ceinpro, Nazaret eta Cebanc lanbide-heziketako zentroak; eta Graphenea, Indicate Solutions, I2U, Onena Medicines, Viralgen, Comadera, Developair, Ecomagnet, Linqcase, Trak edo Eyefoil startup-ak.

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.