Ekin Day Álava Emprende Araba Inalia Carlos Delclaux
Albisteak 7 ekaina, 2022

Araba Ekinean 2022ko saridunak: Carlos Delclaux eta Inalia

Ekitaldian izan dira Ruth Brito, María Unceta-Barrenechea, Manu Muñoz, Josu Sánchez, Ibon Antero eta Isabel Mellén
-

Araba Ekinean ekimenaren helburua da lurraldean espiritu ekintzailea sustatzea eta honako hauek antolatzen dute: Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bidez, eta Vital Fundazioak. Ekimenak, Ekin Dayren baitan, gaur banatu ditu urteko sariak, Arabako gizartean aberastasuna sortu duten eta sortzen jarraitu duten pertsona eta proiektu ekintzaileen ibilbidea aitortzea xede dutenak.


Aurtengo edizioan, Arabako Teknologia Parkean kokatuta dagoen Inalia startupak eskuratu du Araba ekinean saria. Enpresa horrek mekanika, instrumentazioa eta datuen azterketa bateratzen ditu gero hainbat sektoretan (berriztagarrietan, besteak beste) aplikatu ahal izateko.

Bestalde, Ekintzaile Handia sariaCarlos Delclauxek, Vidrala enpresako presidenteak, eskuratu du. Vidrala lurraldeko enpresa nagusietako bat da, Laudion dago eta beiraren sektorean mundu mailako erreferentea da.

Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, eta Arabako diputatu nagusiak, Ramiro Gonzálezek, Europa jauregian banatu dituzte bi sari nagusiak. Zeremoniaren hasieran, ‘Zure ideiak balio du’ XVIII. Lehiaketaren proiektu irabazleak zein diren iragarri dute.

 

Vidrala, Ekonomia zirkularrean erreferentea

Carlos Delclaux Vidralako Administrazio Kontseiluko presidentea da 2002tik. Deustuko Unibertsitatean ekonomia- eta enpresa-zientziatan lizentziatua, bere ibilbide profesionala BSN Gervais Danone beira-industriako multinazionalean hasi zuen. Gero, bankuen sektorera igaro zen. Kontseilaria izan da hainbat konpainiatan. Vidralako presidente lanean, emaitza bikainak lortu ditu.

Laudioko enpresak gaur egun 3.500 langile baino gehiago ditu hainbat herrialdetan banatutako fabrikatan lanean, eta urtean beirazko 7.000 milioi ontzi baino gehiago produzitzen ditu. Fakturazioa 1.000 milioi euro baino gehiagokoa da. Vidrala ekonomia zirkularraren arloan erakusgarri eta erreferente bihurtu da beiraren bizitza baliagarria luzatzen jarraitzeko birziklatutako beira aprobetxatzen duelako. Ekintzaile Handia saria bere ibilbide osoari eta lurraldearekiko konpromisoari egindako aitorpena da. 2012an, Carlos Delclauxek urteko euskal enpresaburua aitorpena jaso zuen.

 

Araba Ekinean Sarai

Etorkizun oparoena duen ibilbide ekintzaile gaztea aitortzen duen Araba Ekinean saria Inaliak, pandemiaren erdi-erdian Alex Anda eta Jaime Fernández ingeniariek sortu zuten Gateizko start up gazteak, eskuratu du. Bi urte eskasetan, aitorpen esanguratsuak lortu ditu: Cern2B saria, BIND 4.0n parte hartzeko aukera edo ‘Gasteiz laborategi-hiria’ programarako aukeratu izana, besteak best’.

Hain zuen ere, iaz Araba Ekinean ekimeneko ‘Zure ideiak balio du’ XVII. Lehiaketako kategoria industrialean garaileak izan ziren. Inalia mekanika, instrumentazioa eta datuen azterketa bateratzen dituen eta era askotako sektoretarako aplikazioak prestatzen dituen enpresa da: energia berriztagarriak, industria 4.0, osasuna, obra zibila edo ekipo-ondasunak, besteak beste.

 

‘Zure ideiak balio du’ lehiaketa

Ekin Day ekimenean, gainera, ‘Zure ideiak balio du’ XVIII. Lehiaketako maiatzaren 19an, ostegunean, ikusleen eta epaimahaiaren aurrean beren proposamenak aurkeztu zituzten 23 finalisten artetik proiektu irabazleak iragarriko dituzte. 45 partaide izan ditu lehiaketak aurten. Hauek izan dira 2022ko edizioko irabazleak:

  • Ideia onenarentzako On4u sariaTask app. Ostalaritza-establezimenduen kudeaketa hobetzeko aplikazioa. Diploma eta 500 euro jaso ditu.
  • Ekimen jasangarrienarentzako Aclima sariaLasai lasai. Hirietan paketeak modu jasangarrian kudeatzeko eredua da. Paketeak banaketako korridoreen bidez cargo bike-kin edo ibilgailu elektrikoekin hiriko hainbat eremutara banatu ahal izateko zentro logistikoa sortu du. Diploma eta 500 euro jaso ditu.
  • PreZero saria, zerbitzuen sektoreko egitasmorik onenarentzatMusikagara. Arlo soziosanitario ugaritarako aplikagarria den musikoterapiako zerbitzua. Mendekotasun-egoeratan, aholkularitzarekin eta musikoterapiarekin lotutako saioak, tailerrak eta jarduerak biltzen ditu. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Merkataritzako eta turismoko Gasteiz ON sariaLa Cabaña Pottery & Plants.  Osasun fisikoa eta psikikoa sustatzea helburu du Sarrian kokatuta dagoen gune berritzaile honek, Yoga eta pilateseko saioak, zeramikako eta landareekin lotutako tailerrak eta beste hainbat ekintza eskaintzen ditu. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Eroski saria, nekazaritzako elikagaien arloko egitasmorik onenarentzatPowerfultree. Nekazaritza arloko energia voltaikoaren parkeen sektorean proiektuak garatzen dituen enpresa da. Nekazaritzako ustiategiak eta parke fotovoltaikoak bateratzen dituzte. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Michelin saria, industria arloko egitasmorik onenarentzatiMet3D. Atzeranzko ingeniaritzako zerbitzuekin indartuta, LMD-WP (Laser Metal Deposition / Wire&Powder) teknologia erabiltzen duten fabrikazio aditibo metalikoko zerbitzuak. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Vital Fundazioa saria, krisialditik irteteko soluzio eraldatzaileentzatKomedialdia Gasteizen Umorearen Jaialdia garatzea, sektore guztien artean lankidetzarako sarea eratuta. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Metxa sari bereziaEterrace. Ezpainzapitako adimenduna da eta taberna eta jatetxeetan 50 € baino gutxiagoko enkarguen ordainketa bizkortzea du helburu. Bezeroek enkargua ezpainzapitako horretatik ordaindu ahal izango dute. Bootcamp Metxan erabili ahal izateko doako partaidetza da saria, 4.000 €-an baloratua.
  • RPK sari berezia, enpresa arloko eraldaketa sozialekoaOYE! Orientación y empleo en itinere. Araialdeko orientazio-zerbitzu ibiltaria da eta lan-munduratzeko zailtasun handienak dituzten talde sozialei zuzendutako lan arloko gaikuntzarako prestakuntza-jarduerak eskaintzen ditu. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.
  • Publikoaren sari berezia: Transportpet. Joan-etorrietan garraiatzeko kutxan doan maskotaren egoera monitorizatu ahal izateko soluzio teknologikoa da. Urrunetik garraioa hobe dezaketen gailuei eragitea ahalbidetzen du. Diploma eta 300 euro jaso ditu.

Ekin Day Álava Emprende

Bide berriak aztertzen

Ekin Day ekimena 17:00etatik aurrera egin da Araba Ekinean ekimenaren aurtengo edizioaren lelo nagusiaren pean: ‘Emprendetopia. Bide berriak aztertzen’. Hitzorduan, lurraldeetan berrikuntza bultzatzen eta erronka berrien aurrean irtenbide berriak bilatzen ekintzaileek betetzen duten rola aitortzen saiatu dira.

Topaketa hura antolatu duten lau erakundeetako ordezkariek inauguratu dute. Hasteko, Ibon Anterok, Mondragon Taldearen (hori da ekiteko modu berriak bilatzen aktiboenetako bat) eraldaketa sozialeko ekintzen koordinatzaileak, eta Isabel Mellén arabar ekintzaileak, artearen historian eta filosofian espezializatutako ikerlari eta dibulgatzaileak, hitzaldi bikoitza eskaini dute. Ondoren, Arabako enpresen panela egin da eta akatsak ere hobetzeko aukera direla erakusteko, haien ekintzailetza-ibilbidean egin dituzten akats guztiak partekatu dituzte bertaratutakoekin. Gai horiek izan dituzte hizpide honako hauek: Meteo for Energy, Madariaga Studio, Intergaiak eta Device Sistemas.

Topaketa amaitzeko, Arabako ekintzaileen arteko elkarrizketa oso berezia egin dute. Bertan izan dira María Unceta-Barrenechea, María Duol kosmetika-markaren sortzailea; Ruth Brito, atleta eta ekintzailea; Manu Muñoz, berrikuntzaren eta osasunaren arloan etorkizun oparoena duen eta duela gutxi Miñaoko bere egoitzan 20 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin duen enpresetako bateko, I+MEDeko, CEOa; eta Josu Sánchez, Mulixka Dantza Elkarteaneko zuzendaria.

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.