Antonio Igarza On tour up
Elkarrizketak 27 otsaila, 2023

Antonio Igarza: “Ekintzailetza Ironman-a egitea bezalakoa da”

"Ekitaldien sustatzaileak eta barrutien kudeatzaileak ditugu bezero. Digitalizatzeko modulu batzuk ematen dizkiegu..."
-

Antonio Igarzak Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta, abokatu lanetan aritu ondoren, automoziorako aholkularitzaren sektorean hasi zen lanean 2004an. Gerora, 2014an, ekintzaile izateko interesa piztu zitzaion, eta coaching enpresa bat eratu zuen. 2019an, OnTour Up sortu zuen, eta 2020ko martxoan merkaturatu zuen enpresa berria; ekitaldiak kudeatzeko startup enpresa da, oraintxe abiatzen ari dena; horixe azalduko digu ondorengo elkarrizketan.

 

OnTour Up, zuen webguneak dioenez, nork bere aisialdiaz gozatzeko modurik onena; zein da modu hori?

Ekitaldien sustatzaileak eta barrutien kudeatzaileak ditugu bezero. Digitalizatzeko modulu batzuk ematen dizkiegu. Gure bitartez, gu geu hornitzaile bakarra izanik, sustatzaileari era guztietako soluzioak ematen dizkiogu, azkar eta merke: webgunea, appa, sarrera-salmenta, cashless ordainketak, e-commercea…

Behar duenaren arabera, hainbat modulu baliatuta, nahi duen guztia jarri ahal diogu abian. Kanal digital bat sortzeko asmoa daukagu, bezeroak behar guztiak hor bertan kudeatu ahal izateko.

 

Lehia bizia daukan arlo bateko proiektua izanik, zerk bereizten du?

Guztia sistema bakar batean eskaintzeak. Soluzio ugari eskain ditzakegu ekinaldi bakarrean, edo bat bakarra. Bezeroak behar duena. Horrek desberdindu egiten gaitu.

Modulu guztiak “pack” moduan eraikitzea lortu dugu, eta, horri esker, gure bezeroei behar dituzten erako packak eskaini ahal dizkiegu; esate baterako, kirol-kluba baldin bada, eskura izan ditzake bazkideen kudeatzailea, ticketing sistema, e-commerce plataforma, barruti barruko cashless ordainketa; eta udal bateko kultura-arloa baldin bada, webgune bat sortuko diogu, ekitaldi guztiak han zintzilikatzeko, herritarrek sarrerak edo gonbidapenak azkar eta erraz eskura ditzaten.

Horrez gain, azken urteetako lanaren arabera, esan dezakegu nahiko berritzaileak garela kobratzeko eta ordaintzeko sistemetan; izan ere, cashless sistemaren eguneratze berri bat gauzatzen ari gara, tabernetan, diskoteketan eta merkatu-hobi gehiagotan kudeaketa iraultzaile bat lortzeko, sistema berritzaile batekin.

 

Nola sortu zen ideia hori?

Coaching enpresa sortu nuenean, aisialdi sektoreko enpresa batekin hasi nintzen lanean. Eguneroko kudeaketan, hobetzeko kontuak ikusi ahal izan nituen, bai eta hornitzaileek eskaintzen zituzten egungo soluzioak aztertu ere. Hor piztu zen plataforma integral bat eratzeko ideia, guztia zentralizatu ahal izango zuena. Ondoren, ideia garatzea izan zen kontua, eta appa merkaturatzea.

 

Zer izan behar du ekintzaile batek edo ideia batek daukan proiektuak aurrera egin dezan?

Hasteko, ideia bat. Ondoren, ahalik eta gehien garatu, eta merkatuan zer dagoen eta zer ez aztertu, nola eta zergatik. Hori egin ostean, zu baino azkarragoa den norbaitekin elkartu behar duzu, ideia berriro ahalik eta gehien aletu, merkatua eta bertako lehia aztertu. Eta, abiatu aurretik, monetizatzeko sistema koherente bat prestatu, 3 urtera begirako epea aurreikusita, eskura dagoen guztia lotuta. Zail-zaila da, ekintzaileak ausardia behar duelako, eta jakitea egoten, guztiari aurre egiten eta txapeldunen moduan irauten. Janda izan behar du bizitzan bezalaxe sufritu egin beharko duela. Ekintzailetza ironmana egitea bezalakoa da.

Gero, ideiak aurrera egin dezan, saldu eta saldu egin behar da, eta aurrera zoazen heinean akatsak konpontzen joan, bezeroak galduko dituzula jakinda ere.

 

Zergatik erabaki zenuten BIC Ezkerraldean hastea?

Eskaintzen dizkiguten dirulaguntzengatik, eta BIC Ezkerraldeak hasieratik guztian lagundu gaituelako, lehen mailako taldea dira.

 

Une honetan, zer garapen-unetan dago enpresa?

3. fasean, garapen berriekin, negozio-esparru berriekin eta aurrera egiten saiatuz. Marketin-kanal berri bat ireki dugu, dagoeneko hainbat bezerori laguntza ematen ari gara, eta banden eta taldeen management arlo bat sortzen ari gara, TPV birtuala abian jartzeko kontua, eta abar.

 

Prozesuan zehar, zer ari da izaten zailena eta zer pozgarriena?

Dena da zaila, baina niretzat zailena da zor dudan guztia ordaintzea. Beste era batera begiratuta, zor dudan guztia ordaintzea izango da pozgarriena ere.

 

Zer asmo daukazue enpresarako?

Aurrera jarraitu. Proiektu berriak badauzkagu, baina guztia ordaindu behar da. 300.000 euroko inbertsio-erronda batean nago dagoeneko, eta diru horrek emango digu oraingo emaitzak 5 aldiz biderkatzeko behar dugun bultzada.

Funtzionatzen duen produktu bat daukagu, bezeroak nahi duena. Leku gehiagotan kokatzea behar dugu, horixe soilik.

 

“Ekintzailetza ironmana egitea bezalakoa da”

Lotutako albisteak

Solargicek  eguzki-autokontsumoa  eta  birkarga  elektrikoa  uztartzen  ditu  trantsizio  energetikoa  bultzatzeko
09/10/2026 Ekintzailetza

Solargicek eguzki-autokontsumoa eta birkarga elektrikoa uztartzen ditu trantsizio energetikoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresa EkoSpot garatzen ari da, elektrizitatea herritarrengana hurbiltzeko ekimena, eta Ekintzaile programaren babesa du.

The  Pulse,  adimen  artifizialaren  bidez  laneko  giroa  hobetzen  laguntzen  duen  startupa
07/10/2026 Ekintzailetza

The Pulse, adimen artifizialaren bidez laneko giroa hobetzen laguntzen duen startupa

Ekintzaile programaren bidez SPRI Taldearen laguntza jaso duen enpresa Txinara misio komertzial eta teknologiko batera joateko aukeratutako Europako 7 enpresetako bat da

Revenant  hazi  egin  da  Europan,  industria-makinen  birmanufaktura  jasangarriaren  aldeko  apustuari  esker
02/10/2026 Ekintzailetza

Revenant hazi egin da Europan, industria-makinen birmanufaktura jasangarriaren aldeko apustuari esker

Bizkaiko enpresak ON Bizkaia 2026 sarietan 'Enpresa Berri Berritzaileen sorrera' sorrera jaso du.

AdosPharmak  osasun-soluzio  pertsonalizatuen  eta  prediktiboen  garapena  bizkortzea  du  helburu
02/10/2026 Ekintzailetza

AdosPharmak osasun-soluzio pertsonalizatuen eta prediktiboen garapena bizkortzea du helburu

Konpainiak, i+Medeko spin off batetik sortua eta osasun arloan biki digitalekin lan egiten duena, ROBIGELek proiektuan parte hartu du, Hazitek programaren laguntzarekin.

beLASAIk  lan-ongizatearen  aldeko  apustua  egin  du,  enpresa-kudeaketarako  tresna  gisa
25/09/2026 Ekintzailetza

beLASAIk lan-ongizatearen aldeko apustua egin du, enpresa-kudeaketarako tresna gisa

Startup bizkaitarrak psikologia-, nutrizio- eta kirol-arreta eskaintzen die langileei, eta 1.000 erabiltzaile baino gehiago ditu urtebete baino gutxiagoan.

Genky:  “Zientzia  laborategitik  irten  behar  da  eta  jendeak  kontsumitu  nahi  dituen  produktu  bihurtu”
24/09/2026 Ekintzailetza

Genky: “Zientzia laborategitik irten behar da eta jendeak kontsumitu nahi dituen produktu bihurtu”

Barakaldoko BIC -ean kokatutako startupak alkoholik eta azukrerik gabeko edari funtzionalak garatzen ditu, ardoaren konposatu bioaktiboetatik abiatuta, soberakinak balioztatu eta ongizatera eta zahartze osasungarrira bideratutako produktuen kategoria berri bat sortzeko.

BIND  programak  Valoriza  eta  Muutech  Monitoring  Solutions  lotu  ditu,  plantetako  datuen  aprobetxamendua  hobetzeko
22/09/2026 Ekintzailetza

BIND programak Valoriza eta Muutech Monitoring Solutions lotu ditu, plantetako datuen aprobetxamendua hobetzeko

Muutech-ek monitorizazioa eta analitika baliatzen ditu datuak enpresentzako baliozko informazio bihurtzeko. Horri esker, plantetan gertatzen ari dena hobeto eta denbora errealean ezagutzea, hobekuntza-aukerak antzematea eta erabakiak hartzea errazten da.

PreservaShield  enpresak  bioteknologia  erabili  nahi  du  nekazaritza  jasangarria  lortzeko
16/09/2026 Ekintzailetza

PreservaShield enpresak bioteknologia erabili nahi du nekazaritza jasangarria lortzeko

Enpresak mikrobio partzuergo batean oinarritutako bioestimulatzaile eta biobabesle baten garapenean lan egiten du, etorkizuneko erronkei erantzuteko helburuarekin.

NeutralPath,    ‘zero  isurpenetarako’  hiri-trantsizioa  bideragarria,  errentagarria  eta  erreplikagarria  dela  frogatu  nahi  duen  Europako  proiektua
14/09/2026 Ekintzailetza

NeutralPath, ‘zero isurpenetarako’ hiri-trantsizioa bideragarria, errentagarria eta erreplikagarria dela frogatu nahi duen Europako proiektua

Europako proiektuak hiri-auzoak energia garbia sortzeko eta karbono-isurketak murrizteko gai diren barruti bihurtu nahi ditu.

Edi  Elevator  enpresak  plataforma  jasotzaile  bat  garatu  du  mugikortasun  urriko  pertsonen  autonomia  hobetzeko
11/09/2026 Ekintzailetza

Edi Elevator enpresak plataforma jasotzaile bat garatu du mugikortasun urriko pertsonen autonomia hobetzeko

Arabako konpainiak Easytrans sortu du, ibilgailuaren atoi-bolan instalatu ondoren, aulkia edo scooter-a eskuz altxatu gabe 120 kilo arte kargatzeko aukera ematen duen jasotze-sistema.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.