BIND 4.0. Demo Day 2023 Corporate Partners
Albisteak 2023ko uztailaren 6a

500 pertsona baino gehiago elkartu dira BIND 4.0ren DEMO DAY jardunaldian industriaren azken berrikuntzak eta joerak ezagutzeko

Urtean zehar, startupak elkarlanean aritu dira, industrian benetako eragina izango duten proiektu berritzaileak garatu arte.
-

 

  • BIND 4.0k zazpigarren edizioan parte hartu duten 26 startupen proiektuak, partner enpresekin elkarlanean garatu direnak, aurkeztu ditu
  • Steve Blank ekintzailetza modernoaren aitak, startupen hazkunde arinerako prozesuei eta berrikuntzari buruzko hitzaldia eman du eta burokraziaren aurrean berrikuntza nola lehenetsi azaldu du.
  • Gainera, industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren eta elikaduraren eta osasunaren teknologiaren arloko konponbideak dituzten startupen 8. deialdia ireki da.

BIND 4.0k gaur goizean egin du Euskalduna Jauregian DEMO DAY 2023, industriako berrikuntzari buruzko urteko ekitaldia. Jardunaldian azelerazioaren eta berrikuntza irekiaren programaren zazpigarren edizioan parte hartu duten 26 startupek eta partner enpresek garatutako 30 proiektuak aurkeztu dira.  Topaketa berezian 500 pertsona baino gehiago elkartu dira, industriaren etorkizuna markatuko duten joera eta teknologia berriak ezagutzeko. Jardunaldian Estibaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, Aitor Urzelai SPRI Taldearen zuzendari nagusia eta Leyre Madariaga Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria ere izan dira. 

Bertaratuen artean industria-enpresa handien, besteak beste, Mercedes-Benz, ITP Aero, Sidenor, Danobatgroup, Iberdrola, Bridgestone, BTI Biotechnology Institute edo Angulas Aguinaga enpresen, ordezkariak, sektoreko berrikuntzaren arloko adituak, mundu osoko startup disruptiboak eta inbertsiogileak zeuden, bai eta Euskadiko erakunde publiko nagusien ordezkariak ere. Izan ere, DEMO DAY ekitaldiak urtero lortzen du sektorearen etorkizuneko premiei aurrea hartzeko gai diren soluziorik berritzaileenak elkartzea, eta, nagusiki, lau sektoretakoak: industria adimenduna, energia garbia eta jasangarria eta elikaduraren eta osasunaren teknologia.  

Topaketaren helburua da bertaratuek ikusi ahal izatea erakunde publikoen, pribatuen eta startupen arteko elkarlanari esker zenbat aukera zabaltzen diren berrikuntza irekiko eredu batekin. BIND 4.0k jada 8 urte daramatza horren aldeko apustua egiten eta emaitza bikainak lortu ditu. BIND 4.0k gaur egun zerbaitengatik ditu hiru ekimen sektorean berrikuntza sustatzeko: bat korporazio handiei zuzendutakoa, BIND 4.0; beste bat ETEekin berritzeko, SME Connection; eta hirugarren bat sozietate publikoetan digitalizazioa sustatzeko, GovTech. BIND 4.0k guztira 200 startup baino gehiago azeleratu ditu eta 300 proiektutik gora garatu ditu, eta 7,7 milioi eurotik gorako fakturazioa gainditu du.

Industria digitalago, jasangarriago eta efizienteago baterako berrikuntza

Ekitaldian, azkeneko edizio honetan parte hartu duten 26 startupek erakusketa iraunkor batean erakutsi dituzte euren teknologia disruptiboak, besteak beste, Adimen Artifiziala, IoT, Big Data, Ikuspen Artifiziala edo Errealitate Birtuala, bai eta nola aplikatu dituzten ere aurten Euskadiko industriarentzat egindako 30 proiektu berritzaileetan.  

Erakusketa iraunkorrarekin batera zazpigarren edizioko berrikuntza-proiekturik onenen kasu errealak erakusteko eta aurkezteko gune bat ere izan da. Aurkeztu diren 20 bat proiektu horien artetik, biki digitalaren, adimen artifizialaren eta berrerabiltzeko lehengaiak sortzearen teknologiak baliatu dituzten hiru kasu zehatz nabarmendu daitezke. 

Lehenengo erakustaldia Iberdrola konpainia elektrikoarena izan da, transmisio-lineen portaera operatiboaren diseinu eta simulaziorako sentsorerik gabeko biki digitalak sortzeko aukera ematen duen teknologia berritzaile baten erabileran oinarrituta. Proiektu hori Enline IoT portugaldar startuparekin garatu da energia-aktiboetarako, eta aukera eman du sareko aktiboen arriskua ebaluatzeko, proiektuaren inplementazio-denbora eta Capex optimizatzeko, bai eta osasunaren, segurtasunaren, ingurumenaren eta sistema elektrikoaren fidagarritasun-adierazleen irizpideak lehenesteko ere.

Bigarren kasu gisa, ITP Aero motor aeronautikoen konpainia lider globalak eta Gureak enpresa-taldeak Vidext Adimen Artifizialeko startuparekin lan egin dute ikus-entzunezko edukiak sortzeko tresnak garatzeko. IAn oinarritutako tresna aurreratuen bidez, prestakuntza-eduki eleaniztunak sortu dira, edukiak sortzeko denbora murrizteko eta langileen elkarreragina hobetzeko.

Eta hirugarren kasua FoodTech sektorean aurkeztu da, Angulas Aguinaga eta ArtADI Alimentación enpresekin. Enpresa horiek Poloniako Rebread Group startup-arekin lan egin dute baztertutako ogia lehengai berrerabilgarri bihurtzeko, hala nola itsaski-proteina eta mikroorganismoetatik abiatuta balio nutritibo handia duten okintza-produktuetarako basea. Ikuspegi berritzaile horren helburua elikagaien alferrik galtzea murriztea eta eskura dauden baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea da, nutrizioaren ikuspegitik produktu iraunkorrak eta onuragarriak sortuz.

Ekintzailetza modernoaren aita DEMO DAY jardunaldian 

BIND 4.0ren ekitaldiko hitzaldi nagusia Steve Blankek, ekintza modernoaren aita eta Lean Startup mugimenduaren sortzaileetako bat denak, eman du. Mugimendu horri esker enpresek eta startupek azkar eta eraginkortasunez ezar dezakete berrikuntza.  “How to avoid Innovation Theater” izeneko hitzaldi nagusian, startupek, euren hazkunde-prozesuan, aurre egin beharreko burokraziaren aurrean berrikuntza lehenesteko beharra azpimarratu du. “Izan ere, antolakundeak hazten doazen neurrian, prozesua produktuaren gainetik jartzen hasten dira”, esan du.

Aurten DEMO DAY jardunaldian startupek izan duten beste berrikuntzetako bat Corporate Partnerrekin azelerazio-programan egindako proiektuak aitortzeko sarien banaketa izan da, bai eta BIND 4.0 SME Connection barruan egindakoena ere, ETEen eraldaketa digitalera zuzenduta dagoen eta jada bi edizio izan dituen ekimena izanik.  Saritutako proiektuak izan dira BigDa Solutions startupak Mercedes-Benz partner enpresarekin sortutakoa eta Kevo startupak eta Eldu ETEak garatutakoa SME Connectionen. 

Partner Korporatiboen eta Startupen artean egindako proiektuen aurkezpenez gainera, bi mahai-inguru ere egin dira: BIND 4.0 SME Connection, ekimenean ETE industrialekin egindako berrikuntza irekiko proiektuak azaltzeko, eta BIND 4.0 Govtech, sozietate publikoetan eraldaketa digitalaren eta kulturalaren erronkak eta aurrerapenak azaltzeko, estreinatu berria den ekimenean. Ez da ahaztu behar topaketan bertaratuek networking gune bat ere izan dutela enpresek, startupek eta inbertsiogileek esperientzia profesionalak partekatzeko. 

BIND 4.0ren 8. edizioa jada zabalik

BIND 4.0k, euskal industriako 70 liderrekin lankidetzan, urtero bilatzen ditu mundu osoko startup teknologiko berritzaileenak industriako enpresetan erabilpen errealeko kasuetan aplikatzeko proiektu disruptibo berriak sortu ahal izateko. BIND 4.0 programan parte hartzeko interesa dutenek datorren irailaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte BIND 4.0 programaren hurrengo edizioan parte hartzeko hautagaitzak, www.bind40.com programaren webgunearen bidez. Horien konponbide teknologikoa jada merkatuan edo azken garapen-fasean egotea eta konponbide horrek partner enpresei balioa eman ahal izatea ere eskatzen da.

Lotutako albisteak

BATTIA  Recycling  Technologies  eta  Inspectrail,  2026ko  Toribio  Echevarria  Sarien  irabazleak
2026/11/05 Ekintzailetza

BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail, 2026ko Toribio Echevarria Sarien irabazleak

Sari-banaketan Euskadiko ekintzaileen, enpresen, zientziaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorreko ordezkariak bildu dira Eibarren

ESA  BIC  Euskadi:  ekintzailetza  eta  teknologia  konektatzeko  espazioa
2026/10/23 Ekintzailetza

ESA BIC Euskadi: ekintzailetza eta teknologia konektatzeko espazioa

Urriaren 26an irekiko den Europako Espazio Agentziak Euskadin duen inkubazio-programak 60.000 eurora bitarteko finantzaketa eta bi urteko laguntza eskaintzen dizkie espazioko aplikazioa duten teknologiak garatzen dituzten startupei eta ekintzaile-taldeei. Soluzio berritzaileak enpresa-proiektu berri bihurtzeko aukera da, Euskadiko egitura zientifikoaren, teknologikoaren eta industrialaren laguntzarekin.

Euskadi  ekintzailetza-marka  haustetik  gertu  dago
2026/10/08 Ekintzailetza

Euskadi ekintzailetza-marka haustetik gertu dago

El Informe GEM 2025-2026 refleja que, por primera vez, se encadenan cuatro años consecutivos de crecimiento y queda a solo una décima del máximo de 2007. Los negocios nacientes superan por primera vez el 4%, mientras que el emprendimiento potencial asciende al 8,7%, casi dos puntos más que en 2024...

Eusko  Jaurlaritzaren  berrikuntza  irekiko  BIND  plataformak  5  kontinenteetako  98  herrialdeko  966  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  100  enpresarekin  lan  egiteko
2026/09/21 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND plataformak 5 kontinenteetako 98 herrialdeko 966 startup erakarri ditu Euskadiko 100 enpresarekin lan egiteko

966 startupek 1.297 proiektu aurkeztu dituzte Euskadiko 100 enpresa handi eta ETEren erronkei erantzuteko. Hautaketa-prozesua 2027ko apirilean amaituko da, eta emaitzak uztailaren 1eko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko dira.

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
2026/09/16 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Hiru  erronka,  bost  sozietate  publiko  eta  startupentzako  aukera  bat;  horrela  hasten  da  BIND  GovTech  ekimenaren  4.  edizioa
2026/09/09 Ekintzailetza

Hiru erronka, bost sozietate publiko eta startupentzako aukera bat; horrela hasten da BIND GovTech ekimenaren 4. edizioa

Startup hautagaiek sozietate publikoek planteatutako hiru erronketako bati edo batzuei erantzun beharko diete, urriaren 1eko 16:00ak arte.

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
2026/07/07 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
2026/07/02 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  40  urte  ospatu  ditu  Bizkaian  eta  Zamudio/Derio  Campusaren  hedapena  iragarri  du,  bere  tamaina  bikoizteraino

Euskadiko Parke Teknologikoak 40 urte ospatu ditu Bizkaian eta Zamudio/Derio Campusaren hedapena iragarri du, bere tamaina bikoizteraino

Imanol Pradales Lehendakariak, Zamudio/Derio Campusean 1,2 milioi metro karratu gehitzeko aukera emango duen Mantuliz (Derio) bisitatu du

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
2026/06/04 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.